[mhrk039] TÃœSÃœRI: queriac

June 19th, 2006

mhrk039_cover.jpg

mhrk039: TÃœSÃœRI: queriac

Tüsüri-ren lan berriak errenteriako mutil honen lana noraino iristen ari denaren pista bat ematen digu. Bere aitzineko lanen aldean soinuen eta erabiltzen dituen bestelako materialen erabileran bestelako maisutasun bat erakusten du oraingoan, orain arte landu dituen giro ilunetatik aldendu gabe, baina bai soinuen aukeraketan nahiz hauen erabileran bestelako malgutasun bat erakutsiz. Aurreko lanen aldean soinu kolore ugariagoak erakusten ditu queriac honek, ez bakarrik soinuen iturriengatik baizik hauen erabilerengatik ere, adibide gisara “unliberum arbitrium”-eko bateriak edo “Columpio 0″ren soinuak moldatzeko elegantzia. Hauez gain, 20 minutuko exkaxeko iraupena duen lan hau, “esku latzez” (zinez ederra bigarren zatia) edo “negu hotzetako” melankoniotsuak osatzen dute. Oraindik Tüsürik zer entzun mordoa emanen digula erratera ausartzen banaiz, are gehiago, oker ez naizela ibiliko errateko beldurrik gabe, lan honek ondotik etorriko zaigunaren pista bat ematen digu.
Bulgariako Mahorka net-zigiluak argitaratu du online deskargan dagoen diska hau.

+ info: www.tusuri.tk
www.sototik.com

Leave a Reply