INSANITY feat. BILLY BAO

Monday, March 22nd, 2010

INSANITY. A film by Michael Ghan
Music: Billy Bao: Tight as bleeds (Dialectics fo Shit, 2007)

Entzulearen eskubideei buruz (6)

Friday, March 19th, 2010

Xabi Erkizia (Berria egunkariaren A cappella zutabean argitaratutako artikulua)

“Musikak erail zuen gaztea”, hala aurkeztu zuten zenbait egunkari ingelesek, baina komunikabide nagusiek hain gustuko duten sentsazionalismo errazetik urrun, kasu honek errealitatetik gehiago du fikziotik baino.

Joan zen irailaren erdialdean, Tom Reid 19 urteko gazteak Londres hiriburuko klub batean pasatu zuen gaua, lagunartean. Musika ikaragarri ozen omen zegoen. Reidek berak lagunei -eta haiek ondotik komunikabideei- kontatutakoaren arabera, hasieran bizigarria ere gertatu zitzaion gehiegizko bolumenak eragindako dardara, geroago kilikagarria zen hori beldurgarri eta azkenean arriskutsu bihurtu zen arte. «Baxua eragiten ari zaidala uste dut, gaizki sentitzen naiz, bihotza arinegi ari zait ponpaka». Erraz, errazegia litzateke pentsatzea adin horretako gazte batek musikaz gain bertzelako arrazoiak izanen zituela halako sintomak edukitzeko, baina gerora eginen zizkioten analisietan ez zen alkoholik edo drogarik kontsumitu zuelako arrastorik jaso. Are gehiago, ondotik eginen zioten autopsiak argi utzi zuen musika (mota nahiz bolumena) izan zela Reidi bihotzeko bat-bateko arritmia sortu eta ondorioz heriotza eragin ziona.

Kontuz, ez gaitezen nahasi, ez baita komeni bat-batean alarmak piztea. Baina itxura batean gehiegikeria badirudi ere, halako kasuek agerian uzten dute musikak eta orokorrean soinuak gure gorputzetan sor ditzakeen ondorioak uste baino latzagoak edo behintzat zuzenagoak direla. Are gehiago, zientifikoki ondorioztatu izan da soinua edonor akabatzeko moduko tresna eraginkorra izan daitekeela. Soinu jakin batek sor dezakeen energia akustikoa gure gorputzaren zirrikituetatik -ez soilik belarrietatik- sartu eta tenperatura jakin batera berotzen denean, energia horren mailaren arabera, gure barne organoak likido bihurtzeko ahalmena du soinuak. Eta berriz ere zientzia fikzioaren munduan sartzen garela badirudi ere, ezin dugu ahantzi munduko zenbait gatazka gunetan egunero erabiltzen direla azkenaldian gero eta agerikoagoak diren arma akustikoak – paradoxikoki, ageriko aztarnarik uzten ez dutenak-, eta egunero erabiltzen dela soinua, eta bereziki musika, pertsonak psikologikoki oldartzeko. Eta horrelakoak pairatzen dituztenek ere badituzte belarriak, ez soilik gorrak, baita mutuak ere.

Si los microbios hablarán…

Thursday, March 18th, 2010

Se nos pasó o mejor dcho se nos quedó en versión draft el post sobre el zemos98 de este año. Y eso que el siempre ecléctico programa musical del festival sevillano deparaba propuestas tan cercanas y tan dispares al mismo tiempo como las de Mursego y Mattin. Ámbos participaron en una serie de actuaciones que bajo el denominador de Conciertos domésticos (conciertos que ocurrieron en tiendas de ultramarinos, salones de casa…) formaron el corpus sonoro de la programación del Zemos98 de este año, por otra parte dedicado espcialemente al universo de los microbios. Depende de que perspectiva se utilice, no sé si Mursego o Mattin pueden entrar en esa categoría de microbios, aunque la primera ya hace referencia a los animales-seres y el segundo parece estar convirtiéndose en un auténtico virus…. Mientras nos llegan pruebas gráficas y/o sonoras de estos conciertos , todavía hoy queda la oportunidad de disfrutar de lo que la organización llamó en su hoja de presentación “espectáculos musicales más tradicionales”, entre los que quedan por pasar por el escenario el duo CYCLO formado por Ryoji Ikeda y Carsten Nicolai (¿y estos.. tendrán algo de microbios a estas alturas?) o FILASTINE. Todo esto sin olvidar las interesantes presentaciones, proyecciones  (al fin el documental Copyright criminals) y conferencias que suelen dar cuerpo y chicha al Zemos.

http://festival.zemos98.org
foto: Julio Albarran flickr

CURVA CHIUSA VERTICALE

Thursday, March 18th, 2010

CONCERTO VERTICALE di CURVA CHIUSA – CURVA CHIUSA GORABEHERA
(Fonti sonore in movimento! Soinu iturriak mugimenduan!)

48013


Domenica 21 Marzo 2010 / Martxoaren 21, igandea ORE 12:00
Villa Pamphili (davanti al Palazzo Algardi) ROMA
ascolto gratuito – doanezko entzunaldiaProgramma con strumenti aerononstatici.

- “Inevitable Fluctuations in Auditory Tension” di Chris Blazen
- “serua kontzertatua izano bagenu” di Loty negarti
- “Sirene serene la giù, qua su” di Alex Mendizabal

Musika esperimentalak AMARICAn

Thursday, March 18th, 2010

gasteiz


roberto mallo
, mikel etxegarai & miguel a. garcía

(coruña, bera & gasteiz, saxo, percusión & electronica)
ibon rg ( sestao, voz )
hector rey ( helsinki, violin)
cuatrojos (roberto díaz & jordi giraldez, bilbo, electrónica)

Martxoaren 20a, larunbata / Sábado 20 de marzo
20:00 / AMARIKA ARETOA / SALA AMÁRICA
Plaza amárica, 4, 01007, Vitoria-Gasteiz, Araba

[www.amarika.org]
laguntzaile / colabora: larraskito

[audiolab] HOTS#21 Curva Chiusa

Wednesday, March 17th, 2010

podcast#21 / CURVA CHIUSA: Bilbao Poesia 2009

HOTS! online irratiaren 21. podcasta CURVA CHIUSA talde italiarrak “Inoiz ez altabozik giltzapean!” lemapean Bilbon 2009ko udazkenean antolatutako ekitaldi baten erregistro (ez zuzenekoa) da. Ekitaldi mugikor honek, CCren guztiak bezala, Bilboko alde zaharreko karriketan (gogoan izan, beti mugimenduan) sirena berezi modura entzun ahal izan ziren hainbat poeten grabazioak bildu, sortu eta erabili zituen, beti ere beraien basiliko berezian bustirik. Gertaera zehatza Bilboko Poesia Astearen barnean ospatu zen, orain haren jatorrizko kodea erakusten dugu HOTS!en. Bai, noski, mugimendua falta da, baina norberak badu beti ere belarriak nahi gisara mugitzeko aukera…

El podcast nº 21 de la radio online HOTS! es un registro (no directo) del evento que la formación italiana CURVA CHIUSA, que bajo el lema “Nunca más un altavoz en estado de arresto!”, realizó durante otoño del 2009 en Bilbao. Este evento móvil, como todos los actos de CC, compiló e utilizó varias grabaciones de poetas debidamente aderezadas con su particular basílico que sirvieron a modo de particular sirena (recordad, siempre en movimiento) por las calles del casco viejo de Bilbao. El acontecimiento en cuestión formó parte de la Semana de la poesía de Bilbao, ahora mostramos en HOTS! la grabación código-fuente. Si, por supuesto falta el movimiento, pero cada uno siempre es libre de mover las orejas a su gusto….
Soinuzko dokumentu honek ferry hauetako batean egindako grabaketak erakusten ditu. Mugimenduan dagoen espazio baten soinu paisai dekadentearen eta bere abuztuaren zain dagoen aisialdi amets baten erretratu moduko bat.

argazkia/photo: Asier Gogortza / Curva Chiusa live @ ERTZ 2002

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[www.hots-radio.info]

CLUB LE LARRASKITO

Wednesday, March 17th, 2010

cartel_larraskito-19-03-10_low

Martxoaren 19a ostirala / Viernes 19 de marzo
20:00 – 5€ / CLUB LE LARRASKITO
(carretera rekalde-larraskitu 33-4º) Bilbo-Bilbao

roberto mallo & ibon rg
( coruña & sestao, saxo & voz)
+
konbo secreo & hector rey
( eh & helsinki, orkestra & violin )
+
baseline
( pilar baizán, bilbo, electronica )
+
bizarra
( iban urizar & mikel etxegarai, harmonium, voz & percusión)

gogoan izan artista hauen eta beste hainbesteren musika behera karga dezakezula honako netlabeletan:
recuerda que te puedes bajar música de estos y otros artistas en los netlabels:
www.xedh.org/larraskito y www.xedh.org/doministiku

[audiolab] SONIDOS EN CAUSA

Sunday, March 14th, 2010

SEC_001

Martxoaren 16a asteartea / Martes 16 de marzo
11:00 Arte Ederren Fakultatea / Fac. de BBAA . EHU/UPV (Leioa)

Martxoaren 17a asteazkena / Miercoles 17 de marzo
19:00 Arteleku (Donostia-San Sebastián)

Sonidos en causa Orquesta del Caos-ek sortutako egitasmoa da, garapen ekonomikoaren ondorioz ingurumenean behin betiko aldaketak pairatuko dituzten Latinoamerikako kultur inguruneetako soinu ondarearen bilketa lanean oinarritutakoa. + info
Carlos Gómez (Bogotá, 1963) Orquesta del Caos taldeko, Zeppelin jaialdiko eta SONOSCOP soinu artxiboko ko-zuzendaria arduratuko da Sonidos en Causa egitasmoa aurkezteaz hitz eta soinu bidez. Aurkezpen honetan, orain arte bizitako esperientzien kontaketa egiteaz gain, artxiboa osatzen duten adibideak entzutera eman eta egitasmoaren etorkizunari buruz mintzatuko da Gomez. Aldiberean, SONIDOS EN CAUSA egitasmoaren soinu artxiboa kontsulta irekian egongo da Artelekuko mediatekan.

AUDIOLAB Artelekuk antolatutako ekitaldia, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederraren fakultatearen laguntzarekin, hain zuzen Mikel Arcek zuzentzen duen “El Hecho Sonoro” ikasgaiarekin.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.


——————

Sonidos en causa es un proyecto de la Orquesta del Caos basado en el registro del patrimonio sonoro propio de una serie de contextos culturales Latinoamericanos en cuyo entorno medioambiental son previsibles cambios irreversibles a corto y medio plazo debidos al crecimiento económico. + info
Carlos Gómez (Bogotá, 1963), co-director de la Orquesta del Caos, del festival Zeppelin y el archivo sonoro SONOSCOP, será el encargado de presentar en formato conferencia-audición Sonidos en Causa. Además de introducir este proyecto mediante el relato de las experiencias vividas hasta la fecha, Gómez mostrará varios de los ejemplos compilados que conforman el archivo y nos hablará sobre el futuro del proyecto. Paralelamente a la presentación, el archivo sonoro de SONIDOS EN CAUSA estará disponible para consulta pública en la mediateca de Arteleku.

Evento organizado por AUDIOLAB Arteleku en colaboración con La Facultad de BBAA de la Universidad del País Vasco, en concreto con la asignatura “El Hecho Sonoro” dirigida por Mikel Arce.

[www.sonoscop.net] [blogs.arteleku.net] [www.soinumapa.net]