PENTAGRAMA musikari buruzko liburudenda

September 28th, 2007

534256390_29e596837b.jpg

Lehenik lagun batek eman zidan haren berri, eta berriki bisitatu ahal izan nuen Donostian berriki ireki duten PENTAGRAMA liburudenda, soilik musikari eta soinuari eskainia. Gipuzkoako hiriburuko Prim kaleko 16. zenbakian topatu daiteken dendako katalogoak, konposatzaile, musika estilo, hezkuntza eta teoriari buruzko liburu biografikoak, teorikoak, historikoak edo teknikoak biltzen ditu. Oraindik goiz da beharbada etorkizun hurbil batean izanen dena jakin ahal izateko, baina laister liburuez gain dvdak eta cdak ere gehituko direla dirudi, eta nola erran genezake… gai hauei buruzko denda espezializatu bat eskura edukitzea bada nahiko!!. Lagungarri gisara, interneten ere beraien webgunea ireki dute, baina bertatik pasatzeak eta hainbertze musikari buruzko orrien artean denbora pixka bat galtzeak merezi du. Zorte hoberena opa diogu horrelako apustu arriskutsuari!

www.libreriapentagrama.com

One Response to “PENTAGRAMA musikari buruzko liburudenda”

  1. Administrator Says:

    kasualitatez gau berria egunkariak liburudenda honi buruzko artikulu bat argitaratu du. hona lotura: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-09-28&orria=056&kont=001

Leave a Reply