SCHIZOFONIA SULLA ROMA: akta

December 21st, 2007

[link: versión castellano]

schizo1.JPG

Akta 002 zkia

Italiako Eromako hirian eta Piazza CAMPO DI FIORIn kokatutako egoitza nomadan, bi mila eta zazpiko abenduaren hamaseigarrenean, bildu dira alde batetik MEZUAK LEKUZ KANPO egitasmoko zuzendaritza, IÑIGO TELLETXEA eta XABIER ERKIZIA jaunak haren ordezkari direla eta zuzendaritzaren ohorezko lehendakariorde modura ASIER GOGORTZA jaun txit gorena; eta beste aldetik CURVA CHIUSAko zuzendaritza (aurrerantzean CC, irakurri “txi-txi”) ALEXANDER MENDIZABAL eta CHRIS BLAZEN jaun txit gorenek ordezkaturik. Lekuko gisara MIKELE eta GIANMARCO jaunak aurkeztu dira, haiekin batera egun jakinean Eromako hirian dauden milaka eromatar, turista eta oinezko ere nahigabeko lekuko izanik.

Lehendakariak (ez etorria) konstataturik akzioa osatzeko behar hainbat partaide etorri dela, batzarraldia irekitzat eman du 12:10etan, bertaratutakoei akzio eskizofonikoa aurrera eramateko ohar egokiak ematen hasiz.

Jarraian lehendakari (ez etorri) jaunak EGUNEKO GAI ZERRENDAKO LEHEN PUNTUA aditzera eman du: “Eskizofoniari omen”

MENDIZABAL jaunak azaltzen du, bi mila eta zazpiko abenduaren hamaikagarrenean, Associazione culturale Euskara elkarteak MEZUAK LEKUZ KANPOren bisita jaso duela, honen ordezkari modura Erkizia, Telletxea eta IBAI GOGORTZA jaunak direla. Azken astean zehar, Eromako zenbait kokagune publiko nahiz pribatutan zenbait soinuzko eskuhartze egin dituztela, soinua eta komunikazioa, informazioa eta desinformazioaren inguruko aferak zalantzan jartzen dituen ekitaldiak sortuz, baita zenbait ibilaldi eta talde emanaldi ezohiko eginez. Telletxea jaunak adierazten du, akzioaren araudiaren lehen artikuluaren arabera, partehartzaileek 107.9 frekuentzia transmisio mikroradiofonikoaren espazio gisara onartu behar dutela eta beraien irratiak aipatu frekuentziara moldatu behar direla.

schizo3.JPG

Iritzi eta galdera txandak agorturik ONDOKO HAU ERABAKI DUTE:
1) Frekuentzia onartzea eta akzio eskizofonikoari hasiera ematea.
2) Aldiberean, zuzendaritzak inolako ibilbide jakini uko egin eta deriba akzioaren zuzendari nagusi modura onartzea.

Jarraian batzarkideek Eromako hiriguneko kaleak soinutzen hasi dira dohakabeki, apropos eta etenik gabe; Fm emisore mugikor bat, dozena bat irrati erreproduktore, bi hegazkin iparramerikar behar bezala moldatu eta elektronikoki soinutuak eta bestelako jatorriko hainbat soinugailurekin. Ibilbidean zehar, aipatzekoak dira akzio jakin batzuk, halanola, PIAZZA NAVONAn kokaturiko tiobiboan, piazza berean faraoi baten bizkarrean, zentru komertzial batean edo PANTHEON monumentuan eginikoak.

schizo4.JPG

Azken akzio honetan, monumentuaren azpiegituretako arduradunek sistematikoki kanporatu dute (onartutako) soinu-performer oro, baina inoiz ere segurtasun indarrek, jakina denez, “soinua mugimenduan” kausaren lagunak bait dira, CC haundiak behin baino gehioagotan erakutsi duen modura. Ezaugarri hau are argiagoa da, akta hontako ensembleak italiako poliziaren ajente desberdinekin topo egin duen kasu ia guztietan, ofizial guztiek erakutsi bait dute soinuzko kausaren aldeko jarrera.
Puntu hontara iritsitakoan, ERKIZIA jaunak adierazi du zarataren legediaren araudiaren arabera, akzio bakar batek ere ez duela eskubide zibilik urratu, FONTANA DI TREVIn ezik, eta beti ere akzioak musika bezala ez badira onartzen.
Legezko lekukorik gabe, ensemble eskizofonikoa PIAZZA DI SPAGNAra iritsi da eta bertan, bi ordu baina gehiagoko emanaldiaren ondotik, MEZUAK LEKUZ KANPO-MESSAGGIO FUORI LUOGO akzio konkretua bukatutzat eman da.

schizo21.JPG

Jarraian, lehendakari (desagertua) jaunak EGUNEKO GAI ZERRENDAKO BIGARREN PUNTUA aditzera eman du: “Txaranga zombie�.

Batzarrak hitza eman dio CCren lehendakari MENDIZABAL eta BLAZEN jaun txit gorenei, zeintzuk partehartzaileek soinuzko akzioen egitarauarekin (desgertua) jarraitzeko intentzioa duten jakinik, honakoa proposatzen duten: Soinu prozesioari jarraipena eman behin behineko TXARANGA ZONBIE eta ORKESTRA KOMAN izenpean, beti ere idazburu eskizofonikoarenpean eta BLAZEN jaunak proposatutako “Schizofonia, signora!� lemapean.

Iritzi trukaketaren ostean, ZUZENDARITZAK ONARTZEN DU, legezko lekukoen abstentzioarekin:
1) Akzioaren jarraipena onartzea eta eromako espazio publiko zenbait soinutzeko erantzunkizuna hartzea.
2) Lehen akzio eskizofonikoaren helburuak beterik, txarangarentzako helburu berriak kokatzea.

schizo5.JPG

Batzarrak bere osotasunean eta ahobatez bi puntuak onartu bezain laister, ensembleak eromako kaleetan zehar ibilbide berri bat hasi du, behin behineko eta aurreikusi gabeko akzioak sortuz, halanola: “Fiera del grabado” batean aurkitutako partitura gregorianoaren interpretazio-irakurketa kolektiboa, edo MUSEO NAZIONALEko patio zentralean egindako kontzertu espazializazioa.

17.30etan eta bost ordu baino gehiagoko jardunaren ondoren, batzarrak bukatutzat eman du akzio ofiziala eta otordu nagusia eskatzeko jestioak egin ditu. Hau bukatu ondotik eta aztertzeko beste gairik ezean, 18:30etan batzarraldia amaitutzat eman da, honen eduki guztia akta honetan jasoz eta denak sinatu dutelarik.

[www.euskara.it] [www.ertza.net]
argazkiak: Asier Gogortza

3 Responses to “SCHIZOFONIA SULLA ROMA: akta”

  1. babarrunak aza ta odolkillakin Says:

    !!!
    Ederra eguna! Eta ederra kronika!

  2. SPQR Says:

    Carissime Signore e Signori della Schizofonia,
    mi spiace dover comunicare che avete sbagliato la traduzione del nome della nostra città. Che come voi sapete in latino colto e volgare è Roma e nella vostra linguaccia è EROMA. Essendo questa la città che perse una R e sentendoci davvero pressi in giro dalla vostra disinvoltura trasmettente-filologica, vi comunichiamo il nostro disappunto “caput mundi”. E in segno di sdegno vi informiamo che il “Eromako zubia” sarà chiuso per 5 mesi interi partendo da oggi.

    Firmato: SPQR (vedete, anche qui una sola R) (perchè la R doppia sembra un motore e questa città è raccomandata da Giove, mica da Fiat con il brrrum brrrum brrrum)

  3. Administrator Says:

    Carissime SPQR

    barkatu nere italianoaren gabezia, eta espero dut honakoa deskodifikatzeko adina eginen duela berorrek. R bat pasa zaio gure idazkariari, arrazoi, idazkaria baino IDAZK-HARRIA (R motordunetarako joerarekin) baitu gure bake epaileak. Zinez, espero dugu berorrek gure barkamena (R bakarrekin) jaso dezan eta etorkizunean antzeko gertakizunik ez dadin pasa, aurrerantzean EROMA idatziko dugula, R goxoki, ere gozo. Baina “caput mundi”-rik gabe. Horren adierazgarri modura, ERROMA guztiak EROMArekin ordezkatu ditugu, berorren adierazpenak jarraituz.
    Epailea izanik ere akatsak zuzentzen daki gureak, 18/98koek ez bezala.

    Azkenik, Eromako zubiak 5 hilabetez itxiko duela jakiteak zinez tristatu gaitu baina neoliberalegiak izan gabe, “idei eta soinuen mugikortasun libre”-aren alde egiten dugunok zubia noiz ireki zain geldituko gara. Mugan bertan, hala behar bada…. nahiz eta txakurrek gu usaindu.

Leave a Reply