Mikelazuloren EZERAIKETAK @ Hernani

February 12th, 2008

Ezeraiketak
Otsailaren 15a ostirala / Viernes 15 de febrero
20:00. CARBONERA, Hernani.

“Eraikitakoa ezeraiki eta berreraikitzeko(eta ostera ezeraikitzeko) saiakera, gutxi gora behera”.
2006ko udazkenean Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkarteko “PIEZAK, esperimentazio gunean” 15 minutuko zirriborro modura aurkeztu ondoren, EZERAIKETAK ikuskizunak bere eraikitze-ezeraikitze-berreraikitze prozesuak jarraitu ditu, 40 minutuko bidaia osatu arte, non kaosa eta ordena; gozotasuna eta garraztasuna elkargurutzatzen diren.

Iker Fernandez: Testuak
Asier Sarasola: Testuak
Oscar Manso: Kitarra
Oier Iruretagoiena: Soinuak
Ander Fernandez: Argiztapena
* Neus Caamaño: Emanaldiko afitxa

Leave a Reply