RAMON BARCE (1928-2008)

December 16th, 2008

20081216elpepinec_1.jpg

Atzo zendu zen Ramon Barce konposatzailearen heriotzarekin, bukatzen ari den 2008 hau joan diren musikariei dagokionez urte beltza izan dela onartu beharra dago. ZAJ bezalako egitasmoen sortzaile izan eta berriki leku aunitzetan omendu zuten Barce-rekin batera, azken hilabeteotan Mikel Laboa (1934-2008), Juan Blanco (1919-2008) konposatzaile, asmatzaile eta aitzindari kubatarra, Terry Fox (1943-2008) soinu artista, Steim laborategiko sortzaile izan zen Michel Waisvisz (1949-2008), Mauricio Kagel (1931-2008) konposatzaile haundia, Irving Gertz (1915-2008) beldurrezko filmeen musika egilea, Mario Schiano (1933-2008) italiako free-jazzaren gurasoetako bat, Klaus Dinger (1946-2008) Neu! talde alemaniarreko sortzailetako bat, Bebe Barron (1925-2008) konposatzaile konkretua, Henry Brant (1913-2008) konposatzailea, Yma Sumac Peruko abeslari ahaztezina, edo Byron Lee nahiz Alton Ellis rocksteady musikaren aitona zendu zaizkigu. Zerrenda luzea, zoritxarrez, eta musika ondare ahanztezina zorionez. Milesker.

Leave a Reply