[ixi x002] BAZTERRAK: the hardcore years 01-04

June 5th, 2006

baztrk.jpg

x002: BAZTERRAK: the hardcore years 01-04

Gure lagun eta kolaboratzaile fina den Enrike Hurtadok 2001 eta 2004. urteen artean bere lanen bilduma eder bat aurkeztu digu sorpresa gisara. Pertsonalki onartu behar dut berekin hainbeste ordu lanean (tartean ere musika egiten!) pasa ondotik, modu berezian jaso dudala lan hau, eta beharbada horregatik ere, ez naizela nahi bezain objetiboa izanen bere musikari buruz hitzegiterakoan. Maiz aipatu izan da (edo nik behintzat maiz entzun izan dut) musika tresnak sortzen dituztenak ez direla musikari sobera onak izaten, eta zentzu hortan, nik dakidala behintzat, Hurtadok, ixi-software proiektuan lanean hasi zenez geroztik, beti izan du bere (musika egiteko edo soinuarekin jolasteko) tresnekin musika egitearen aurrean horrelako beldur edo errespetu gisako bat. Alde batetik normala, programazioa eta soinugintza ez baitira gauza bera, baina bestetik aski kuriosoa ere, ez du inork ukatuko. Sentimenduen, sentsazioen eta lanaren arteko mugak ez dira errazak izaten gainditzeko, baina aldi honetan behintzat (berriz ere) sorpresa hartu dudala onartu behar dut. Desetxea eta re:mapa egitasmoetarako pieza bana aurkeztu ondotik, the hardcore years da enrikek argitaratzen duen lehen lan luzea.
40 minutuko iraupenarekin, diska honek 9 konposizio (inprobisazio? berdin al du?) desberdinetan banatzen du bizkaitarraren jarioa. Nagusiki drone itxurakoak dira denak, batzuk rekurtso melodikoak erabiliz eta besteak berriz barne testuren estrukturaren inguruan lanean. Itxura bateko sinpletasuna elegantzia bihurtzen du enrikek. Zinez, lan gomendagarria eta behar bezala estrukturatua. Gehiagoren zain gelditzen gara ba.
http://ixi-software.net/content/body_label.html

artxiboak bat banaka gordetzeko:
http://www.archive.org/details/bazterrak_ixi_002

Lana mp3 eta ogg euskarrietan dago.

Leave a Reply