Deialdia: HOGEITA Biharko Euskal Kultura

February 18th, 2011

egitasmo_artistikoak

English – http://hogeita.com/en/deialdia/
Euskera – http://hogeita.com/deialdia/
Español – http://hogeita.com/es/deialdia/

Euskal kultur erakundeak diru laguntza batez lagundu egitasmo deialdi bat zabaltzen du, gazteek arte bisualetan eraman proiektu berritzaileak bereziki laguntzeko.

Proiektu deialdiaren helburua
Euskal kulturaren eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu beharko dituzten bi proposamen artistikoren hautatzea.

Hautagaiak
Proiektu deialdia artista, artista kolektibo eta elkarte artistiko guziei zuzendua da.

Sail artistikoak
Bideogintza – Argazkilaritza – Grafismoa

Diru baldintzak
Euskal kultur erakundeak gehienik 5000 euroko (BEZ-a barne) dirulaguntza eskainiko du, epaimahaiak hautatu bi obretarik bakoitzaren sorkuntza eta ekoizpenarentzat.

Hautaketa irizpideak
* Egitasmo artistikoaren originaltasuna eta zorroztasuna.
* Proiektua lurraldean hedatzeko gaitasuna.
* Publikoen ganako proiektuaren bitartekaritza dispositiboaren zorroztasuna.
* Aurrekontu zorrotz eta zehatz baten aurkezpena.

Egutegia
* Hautagaitza deialdiaren hasiera : 2011ko otsailaren 15a
* Hautagaitza aurkezteko azken epea : 2011ko apirilaren 30a
* Hautaturiko proiektuak : 2011ko ekainaren 1a
* Bi proiektuen aurkezpena : 2011ko urri-azaroa

Hautagaitza txostenaren edukia
* Asmo nota bat
* Proiektuaren aurkezpen zehatza
* Aurrekontu zehatza
* Aitzineko lanen eta proiektuen aurkezpena
* CV-a

Xehetasunak: Euskal kultur erakundea

Leave a Reply