JUAN ZELAIA MUSIKA IKERKETA BEKA

February 23rd, 2011

JUANZELAIABEKA

ERESBIL eta Euskal fundazioaren eskutik:
“Juan Zelaia Letamendi” Musika-Beka musika-ekimenetan euskara laguntzeko asmoarekin antolatzen da. Hortaz, Euskara eta Musika elkartuta zabaltzeko aurkeztutako ikerketa proiektuei lagundu nahi die Beka-Lehiaketa honek.
Lehiaketa honetan nornahik partehar dezake. Proiektua nor bakarrarena nahiz talde, elkarte edo erakunderen batena izan daiteke; betiere, erantzukizun juridikorik hartu eta eskatzeko gai dena izan beharko du aurkezleak. Beka. 9.000 euroko dirulaguntza izango da, baina epaimahaiak egokiago baderitza, eman gabe ere gera daiteke.
Musika-munduko edozein eremu ezberdinetako proiektuak aurkez daitezke Lehiaketara, baina interes berezia izan lezakete proiektu-mota batzuek, nahiz eta horietara mugatu beharrik ez dagoen:

- Alde sozial zabala duten egitasmoek (irakaskuntzan, adibidez).
- Euskal musika-ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnek.
- Beren emaitzetan Euskal Herri osora zabal daitezkeenek.
- Euskal Diasporarako baliagarritasun nabariagoa dutenek.
- Hedapen-teknologia berrien bidezko proiektuek.

informazio gehiago: Juan Zelaia Beka PDF

Leave a Reply