SOINU ARTEAN 2011

January 26th, 2012

tomjohnsonp

Joan den 2011ko irailan Arantxa Iturbek zuzentzen duen Euskadi Irratiko Arratsean-Arratsaldekoa saioak, astelehenak soinuei eta entzumenari eskaintzea erabaki zuen, Soinu artean sortuz. Azken 5 urteotan kolaboratzaile izan duen Xabier Erkiziarekin, Audiolab elkartearekin elkarlanean eta Tabakaleraren laguntzarekin astelehenero irratia estudiotik atera eta mikrofonoak soinu ehizan jartzen ditu saioak, formatu berriak, irratirako esperimentuak eta bertzelako mikro(fono)-abenturak proposatuz. Ezin ahantzi HOTS! irratian bere garaian emititutako saioen moldaketa berriak ere. Momentuz, egitasmoak denboraldi hau aurreikusi du lan esparru bezala, denetara 41 saio eta formatu luzeko zenbait lan aurreikusiz, hurrengo hilabetetan irrati bidez emitituko direnak. Bitartean, astelehenero, ilunabarreko 20etan Soinu artean, Arratsean, Euskadi Irratian. Denboraldia amaitu bitartean, behintzat…
Saio gehienak online topatu daitezke  Eitb.com webgunean, baina guk ere laister jarriko ditugu saio guztiak sarean, oraingoan kalitate haundiko mp3 artxiboetan.

One Response to “SOINU ARTEAN 2011”

  1. alessandro Says:

    bejondeigula!

Leave a Reply