GAUEKO ARGAZKI SAIOA

August 20th, 2012

GAUEKO ARGAZKI SAIOA ASTIGARRETAN

Abuztuaren 25etik 26ra / Del 25 al 26 de agosto
23etan / Plaza / Astigarreta (Gipuzkoa)

Abuztuaren 25etik 26rako gauean Astigarretan elkartuko gara. Etorri nahi baduzu ekarri zure kamera, tripodea, disparadorea, exposimetroa… argazkiak gauez egiteko beharrezkoa dela pentsatzen duzun guztia. Baliteke inor, jardun nahi eta tresnarik gabe etortzea. Ekarri beraz daukazuna, soberakoa izango dela pentsatu gabe. Asmoa elkartu, antolatu, mendira irten, argazki batzuk egin, kontu batzuk esan eta gustora bagaude, gaupasa bitxi hau elkarrkin egitea izango da. Gauak eramango gaitu agian, aspaldi atzean utzi genuen denboralitatera. Mendiak agian, narriati genituen zenbait zentuzmen berreskuratzea.

23etan: Topaketa, antolaketa
03:30etan: Esperientziaz hitz egin, hitz egin, baratxuri zopa hartu
05:30etan: Pelikula: AITA, J.M.Orbe (2010)

Leave a Reply