TXORI MUGARIAK @ Baiona

November 28th, 2012

Txori-Mugariak

TXORI MUGARIAK
Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia

Azaroaren 29a ortzeguna
20:30 / Euskal Museoa
BAIONA (Lapurdi)
Elekatu Elikatu elkartearen egitarauaren barne

Non hasten da iparralde bat? Bada Iparraldetik areago iparralderago bat, iparrerago eta iparrerago, Hegoalderaino doana.
Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Eta iparra. Iparraldea Hegoalde ere bada. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik, beti da zergatik.
Txori migrariek ere ez dakite.
Txori mugariak gara

Leave a Reply