MARI SOLEKIN BAKARRIZKETAN @ Tomasene

November 30th, 2014

l_irudia_marisolekin_kartela

MARISOLEKIN BAKARRIZKETAN
Arantxa Iturbe & Xabier Erkizia

Abenduaren 1a astelehena
19,30 / Tomasene K.E. (Altza) DONOSTIA
Sarrera libre, jarlekuak bete arte

Mikel Laboa gogoratu nahi izan dugu Casares Irratian, haren heriotzaren 6. urteurrenean. Xabier Erkizia eta Arantxa Iturberen irrati-performance honekin egingo dugu: Marisolekin bakarrizketan. Bakarrizketa bat, bi ahotsetara.
“Mikel oso irekia zen. Oso gustukoa zuen jendearekin egotea. Lagun asko izan zituen. Lankide eta lagun onak. Ni izan naiz haren lagun berezi bat”. Hamabi urte zituen elkar ezagutu zutenean. Sei pasatu dira harekin dituen elkarrizketak bakarrizketa bihurtu direnetik. Tartean, (hirurogei urtetik gorako bizitza tartean), izan da lagun berezi, andregai, emazte, ama, aholkulari, “manager amateur”, bultzatzaile, babesle, miresle, maite, maitale, fan, zaintzaile, animatzaile, artxibatzaile, antolatzaile, bidaide, konplize, kritiko, entzule… Izan da. Eta da. (Mari Sol Bastida).

Gidoia eta zuzeneko irakurketa: Arantxa Iturbe
Soinu diseinua, edizioa, difusioa: Xabier Erkizia
Soinu teknikaria: Iñigo Telletxea

Leave a Reply