Zarata eta kapitalismoa, Bulegoa, Bilbo, Abenduaren 21a

Formagabeko ezagutza-formak

Zarata eta kapitalismoa

Asteartea, Abenduaren 21a. 19:30

Bulegoa z/b Solokoetxe 8 bajo. 48006 – Bilbao

Zarata eta Kapitalismoa oraingo talde-plataforma ikerkuntzan aritzen da, eta kapitalismoak gure bizitza nola baldintzatzen duen islatzen du, inprobisazioa eta zarata baliatuz.

Zaratak eta inprobisazioak historikoki aldarrikatu dute mendetasunetik askatzeko eta agentziamenduko eta jabekuntzako prozesuak lor ditzaketela. Guk ahalmen hori aztertu eta eztabaidan jarri nahi dugu.

Zarata eta inprobisazioa arriskuko jarduteak dira, hala musikaren industriaren arloan, nola kultura garaikideari ikusgarritasuna emateari dagokionez. Ekimen honek arrisku hori hartzen du bere gain, “askatasun faltsu” batetik harantz, elkarrengandik urrunduz doazen unitateetarantz eraman gaitzakeen gizarte-erantzukizuneko zeregin bat balitz bezala.

Proiektu hau hainbat alditan eta ikuspegitan dago bilduta: liburu bat argitaratu da, mintegiak, aurkezpenak eta hitzaldiak antolatu dira, eta jendaurreko bestelako aurkezpenak ere bai, hala nola, kontzertuak eta taldeko inprobisazioko ekitaldiak. Mattin-ek eta Anthony Iles-ek argitara eman zuten izen bereko argitalpenak eman zion hasiera proiektuari, eta honako egile hauen ekarpena izan du: Ray Brassier, Emma Hedditch, Matthew Hyland, Anthony Iles, Sara Kaaman, mattin, Nina Power, Edwin Prévost, Bruce Russell, Matthieu Saladin, Howard Slater, Csaba Toth, Ben Watson.

Liburua Donostiako Audiolab-Artelekun antolatutako mintegi batean aurkeztu zuten; hona mintegiaren izena: Zarata eta kapitalismoa: Desegin, ulertu eta elkarrekin denbora banatu.

2010eko abuztua eta urria bitartean, Centre d’art contemporain de Brétigny zentroan (Frantzian) aurkeztu zuten proiektua, izen honen azpian: Noise & Capitalism Exhibition as Concert (Zarata eta kapitalismoa erakusketa kontzertu gisa). Noise & Capitalism liburua abiaburutzat hartuta, CAC erakusketaren ingurunea bat-bateko kontzertu bilakatu zen, bi hilabetez luzatu zen bat-bateko kontzertua izan zen. Erakusketa eta kontzertuaren formatuak bata bestearen barruan desegitean, “zarata” izenaren erabilera desberdinen indarra ikertzen ahalegindu ziren, zarata musikako genero gisa iraunarazten aritu beharrean. Erakusketan egile hauen lanak bildu ziren: mattin eta Loïc Blairon, Ray Brassier, Emma Hedditch, Esther Ferrer, Jean-Luc Guionnet, Anthony Iles, Matthieu Saladin eta Howard Slater.

Argibide gehiagotarako:

http://blogs.arteleku.net/noise_capitalism/

http://blogs.arteleku.net/audiolab/noise_capitalism.pdf

http://www.mattin.org

http://www.bulegoa.org/

http://www.bulegoa.org/contacto

2 Responses to “Zarata eta kapitalismoa, Bulegoa, Bilbo, Abenduaren 21a”

  1. Blanca Oraa Moyua Says:

    Muy interesnte la presentación del libro en Bulegoa.
    Si te apetece ver lo que filmé, vete a:
    http://blancaoraa.blogspot.com/2010/12/noise-capitalismo.html

  2. BLANCA ORAA MOYUA Says:

    ¿por qué no enlazas?

Leave a Reply