ZARATA ETA KAPITALISMOA: Desegin, ulertu eta elkarrekin denbora banatu

NOISE & CAPITALISM liburuaren argitalpena ospatuz esperimentu performatibo honetan 4 egun elkarbanatu nahi ditugu, non teoria, kokatzen garen espaziotik ez den urruntzen. Mintzatuko gara, irakurriko dugu, antzeztuko dugu eta gure artean nahiz liburu honetan argitaratzen diren zenbait idatzirekin erlazionatuko gara.

TOPAKETA
Koordinazioa: Mattin
Data: Irailak 14tik 17ra
Ordutegia: 15:00etatik 18:00etara

Gonbidatuak: Mattin, Howard Slater, Anthony Iles, Emma Hedditch
Izena emateko epea: Irailak 10a. Bidali zure datu pertsonalak zure CV-arekin batera arteleku@gipuzkoa.net helbidera
Parte-hartzaileak: Gehienez 12

—————————–

Aurkezpen testua
Kapitalismoak gure zentzumenak eskuratzen baditu “arretaren ekonomiaren” zerbitzura jartzeko, has gaitezen gure zentzuak, gure sentitzeko gaitasunak, gure pertzeptziorako gaitasunak berreskuratzen. Mintzenganako guda has dezagun!

Hizkuntz alienatua zarata da, baina aldiberean zaratak baditu bertzelako baliabideak, diskurtsiboak baino afektiboagoak edo dogmatikoak baino enigmatikoak izan daitezkenak, batek daki.

Zarata nahiz inprobisazioa praktika arriskutsuak dira “hauskor bihurtzen” direnak. Baina halaere arriskuok erantzunkizun sozial bat suposatzen dute, “gezurrezko askatasunetik” haratago eraman gaituzketenak.

¿Hau al da honelako esperimentu batean esploratu beharko genuena?
¿Huts egiteko prestatzea, prestatzeko huts egitea, gezurrezko ziurtasun hortan huts egitea; edo geure burua pixkat desegin eta elkarbanatzea?
Dena da posible. Baina zergatik seaskatik eskenatokigainera,ikasgelatik tabernara, beti gutaz espero dena egiten dugu?
Zer da hortara behartzen gaituena? hortara presionatzen gaituena?
Zein izan daiteke gure akzio eremua egoera jakin bakoitzean?
Nola alda genitzazke gure erlazio sozialak hemen eta orain, edo bertze momentu jakin batean?
Nola mugitzen dira gure gorputzak espazioan?
Nola informatzen dituzte gure zentzuek gure pentsamenduak?
Nolakoak dira gure erresonantzia eta isiltasun musikalak?
Zer erran nahi du horrek jende desberdinarentzako?
Nola erabakitzen dute gure klaseak, jeneroak eta sexualitateak egiten duguna, pentsatzen duguna eta gure musika egiteko modua?
Musika tresnarik gabe eta nortasunik gabe jo ahal dezakegu?
gure musikak egiteko baldintzek gure jotzeko modua eragiten badute, saia gaitezen beraien bidez sentitzen, beraiek ahal eta gehien ulertzen, gero gure baldintzak aldatzeko.
Ez ditzagun ready-made metodo eta formak erabili, gure metodo eta moduak topa ditzagun.

Noise & Capitalism liburuaren argitalpena ospatuz esperimentu performatibo honetan 4 egun elkabanatu nahi ditugu, non teoria, kokatzen garen espaziotik ez den urruntzen. Mintzatuko gara, irakurriko dugu, antzeztuko dugu eta gure artean nahiz liburu honetan argitaratzen diren zenbait idatzirekin erlazionatuko gara. Baina idatziok ez dira errefelexio modura erabiliko, baizik elkarrekin espazioa eta denbora partekatzeko era praktiko modura baizik. Ez dugu esperimentu hau ez tailer ez irakurketa talde gisara definitu nahi, baizik, denbora desegin, ulertu eta elkarbanatzeko ariketa baizik, sortuko den egoeraren aukera politiko nahiz sortzaileak elkarrekin esploratzeko helburuarekin.

————-

Izen ematea doakoa da. Hortarako bidali zure izen-abizenak eta kontaktua arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Ekitaldi hau Artelekuko AUDIOLABek antolatu du, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren 10. edizioaren egitarauaren barne

+ info: blogs.arteleku.net / www.mattin.org / www.ertza.net
Mintegi honetan parte-hartzeagatik UPV/EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

Leave a Reply