NOLA LORTU LIBURUA

Liburu honen banaketa trukatze sistemaren bidez egingo da.

Artista, musikaria edo idazlea bazara edo edozein sormenezko jardueratan aritzen bazara, zure lanaren ale bat bidaltzea eskertuko genizuke liburuaren truke. Bestela, liburuaren iritzia idatzi dezakezu eta Artelekura bidali. Zuk nahi izanezkero zure iritzia blog honetan ere zintzilikatuko dugu.

Banatzailea, diskoetxea edo argitaratzailea bazara eta liburuaren aleak nahi badituzu banatzeko, liburu, aldizkari edo grabazio ezberdinen kopia bat bidal dezakezu  eta Artelekuk  liburuaren aleak bidaliko dizkizu trukean.

Artelekura bidaltzen den material guztia Artelekuko liburutegi-mediatekan jarriko da eta ondorioz edonork izango du material hori kontsultatzeko aukera.

Helbidea:
ARTELEKU (Att. Audiolab)
Kristobaldegi 14
20014 Donostia – San Sebastián
Posta elektronikoa:  arteleku@gipuzkoa.net

Arteleku pixka bat luzatu daiteke erantzuteko eta liburuak bidaltzeko (oharra: Arteleku ez da liburu banatzaile bat), baina ahal bezain azkar erantzuteko ardura hartzen du.

Bidenabar eta bitartean, liburua PDF dokumentu gisa jaitsi daiteke, doan eta libre:
http://blogs.arteleku.net/audiolab/noise_capitalism.pdf (ingeleseraz)
http://blogs.arteleku.net/audiolab/ruido_capitalismo.pdf (espainieraz)