SOTOKO HOTSAK: Vitrozeramusika!!

sotoko kartela 2007.jpg

Egitaraua / programa:

Osteguna 15 jueves / 22:30
Dj Amsia + gaNiX&JonF
Azkoititik etorriko zaigu Dj Amsia izugarrizko soinu jana eskeiniz, eta Dj izenpean egon arren dantza egitera bakarrik bultzatzen ez duena. Entzun eta dastatu. Honekin batera Elgoibarko gaNiX eta azpeitiko JonF graffitigile gazteak ariko dira sukaldeko paretak margotzen.

Ostirala 16 viernes / 22:30 Señor Achi + (gR)
Elgoibarko sinuoseko kidea, Arima Beltza-ko gitarra jolea eta musikari apartak, Señor Achi bezala aurkeztuko du bere burua, eta gitarra joteaz gain soinuarekin jolasean ibiliko da paisai ederrak marrazten. Eskarmentu handiko musikaria da eta sorpresaz beteriko emanaldia eskeiniko du. (gR) elgoibarko gazteak lagunduko dio altzari tresna desberdinak erabiliz sukaldeko musika egiten.

Igandea 18 domingo / 20:00 Bizarra + PatoRamsay
Bizarra bikoteak musika jarriko dio PatoRamsay sukaldari txiletarrari, eta honek jaki goxoak prestatuko ditu musikaren eta mugimenduaren harteko sinestesia lortuaz. Momentuan dastatzeko musika, momentuan eginikoa. On egin!!

Leave a Reply