lalalala ohohoh
stagione lirica di operetta
This entry was posted
on Lunes, Febrero 28th, 2011 at 7:46 pm and is filed under Festivales / Jaialdiak.
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed.
You can leave a response, or trackback from your own site.
Marzo 6th, 2011 at 5:15 pm
Anomalia Explosion izugarria izan zen. Chris azkenaldian jotzen duen bajuarekin agertu zen eszenara, hamaika pedal zituela anka tartean eta mikrofono bat, beste efektu batetatik pasata, ahotsak mikro bariazio tonalak egiten zizkionak, tonu orientaloide vocoderrikoa emanez.
Programak zioen bezala, jostuna ere Chris. Ispilu karratu txikiz osatutako ohialarekin berak egindako jaka eta galtzak! Eta hari jaurtikia, bideo beam bat, kolerezko argiekin, diztira koloretsu. Eta bere inguruan, gorri berde punttu eta izpitxo galaxia moduko laserra.
Mikrofonoari atxekia lupa moduko plastiko trasparentea, bere aurpegia erabat handitu eta zabaltzen zuena.
Eta noski Chrisek hizketan zeozer aurkezten duenean jendea algara farrez ipintzeko duen italiano paregabea.
5 edo 6 bat “aria” kantatu zituen: – “Poldo Spazzini” (Popeyeko pertsonai pobre eta gosetia, hanburgesa bat gaur eskatu eta asteartean ordaindu nahi lukeena). “Un perrito caliente nel deserto” . “Ting tao” kantu txinatsua. “Due bambini esposti” Eromako Romulo ta Remo mitoaren inguruan. Eta bis bezala, berriz ere Poldo Spazzini.
Jendea parrez eta parrez. Nik parre konbultsioak izan nituen, beste zenbaitzuk bezala. Ordu bete jo zuen.
Chrisen aurretik nire Portavoce Mixerabile. AMM honetan aurkeztutako Mendicanto horretan oinarritutakoa. Azken hilabetetan eskaleei, neroni barne, entzundakoak. mezuaren errepikapenak sortzen dituen neniak.
Pregrabatutako koruak. Eszenan zeuden bi pertsonaitara zioazen bi portaboz, zeintzuk argi bat zuten buruan eta kantatzen zuten bakoitzean nik potenziometro batekin argi horiek piztu edo itzali eta indar gehiago ala gutxiago ematen nien. Ni traje korbataz jantzita. 6 walki talkie salan. Haietako bi sapaitik zintzilikatutako pita batzuri lotutako plastikozko poltsetan sartuak. Pita hauek agitz mugitu ahal nituen. Bai eta lau fila kanpaitxo, hauek ere pita luzeekin dardartu ahal nituenak. Poliespan kutxa batean ipinitako 3 burni ere, frikzioz igurtzen nituenak. Eta sei globo koloretsu han eta hemen, bi haize soinu, bi flauta soinu eta bi uxane instrumentu. Guztira 35 minutu.
50 bat lagun aretoan, 200 euro kaja egin genuen (beraz ordaindu zuten 40 pertsona).
Marzo 15th, 2011 at 12:40 pm
eta nola gertatu zen bigarrena?
Marzo 16th, 2011 at 2:07 am
Le avventure di Setta Pazza nel Paese dei Ninnosi Zetta Patso narrative of his marvellous travels in Ninnoland Operetta da camera in un atto Libretto di Lorlus von Stimmung Musica e traduzione di Lorenzo Lustri Regia, scene e luci Viktor de Paolis Con The Ivisible Orchestra Of Uqbar diretta da Abejacàn el Bojarì
Martxoa 12 Hirugarren Operetta.
Dena Lorenzo Lustri-k egina.
Gaueko 21:00 tan sartu ahal ginen Il Cantierera. Eta 22:15 tan hasi.
Pantalla zar bat erdi okertuta paratu zuen. Piano zar bat alboan. Horren gainean mixer zar bat. Tambura elektroniko bat. Efektu rak bat. Eta mikrofono bat pianoan kantatzeko. Bere aurrean bideo kamara, Lorenzon aurpegia gertu hartzen zuena eta pantailan proiektatu. Cantiereko amplifikadore zar bateko kanal kraskatu bakarra erabiltzen du guzti hau amplifikatzen. Atze soinu fffffsssssssrrrrsssss eta tanbura elektronikoa, kostante bat izango dira momentu askotan. Eta Lorenzo pianoan kantuka. Pixkanaka pertsonai ezberdinak agertzen dira (aupegi gestoak eta ahotsa oso karakterdunak), emakumeak gehien bat, Setta Pazza eta bere abentura lagunak.
Operettak zazpi edo zortzi eszena izan zituen. Ia denek amaitzen zuten bideo camara standby ezin eta itzaltzen zenean. Lorenzo jaiki, kamarara hurbildu ta martxan berriz ipintzen zuen. Berriz ere pianora joan eta beste kantu pertsonai mueka gestu irrifar, kantutxoak, galderak, pertsonaien arteko ikamikak, haserreak eta irainak. Dibertigarri oso eta pegadizo. Jende asko txalo ta txalo, oso pozik. Guztiz liluratuta nengoen, emaitza arin, eder eta jolastiagatik. Eta Lord Enzo ren aurre jarrera lasai, trinko, ireki eta kaos paketsu.
Setta Pazza. Europako Opera House tan arrakastatsu izan ahal dena.
40 bat minutu
Lorenzo Cucinemarekin Matadeixen eta Lleidan izandakua da. Zirkuito elektronikoak barrendik “ikutzen” ditu. Aktore lanetan ibiltzen da antzerkian. S.P.U.L.K.P.Z. en parte hartu zuen, San Paoloren gartzelan egindako grabazioarekin.
Hurrengo Operetta larunbata honetan: Gianmarco Serra ren “Il dolce partir (di Antonio Pigafetta)”
http://stagioneoperetta.wordpress.com/le-operette-in-programma/il-dolce-partir-di-antonio-pigafetta/
Marzo 20th, 2011 at 6:03 am
Stagione Lirica di Operetta Laugarren Operetta
“Il dolce partir (di Antonio Pigafetta)”
con Carlo Pascucci, Elisabetta Magnani, Mirio Tozzini, Aldo Cavoli, Emo Rossi, Roberto Gotta, Davide Muccini e molti altri
Operetta Antonio Pigafetta marinelaren historioaren inguruan kokatuta dago. Magallanesen gidaritzan munduari bira barkuz emateko espedizioan parte hartu zuena, eta espedizioko diario idatzi zuena. Historia oso mamitsua eta merezi duena begiztatzea, hemen:
http://stagioneoperetta.wordpress.com/le-operette-in-programma/il-dolce-partir-di-antonio-pigafetta/
250 marinel irten ziren eta munduari bira eman ondoren, 18 iritsi. Pigafetta hauetariko superbibiente bat.
Programak dioenez, Carlo Pascucci, Elisabetta Magnani, Mirio Tozzini, Aldo Cavoli, Emo Rossi, Roberto Gotta, Davide Muccini e molti altri … Bai horixe, eta beste partaide ugari, Gianmarcoren Operetta honetan 30tik gora personek hartu bait dute parte. Aktore eta aktoresak. Ahots laukotea XVI mendeko doinuak testu porno eta desakranteak kantatuz eta lauak aktore! Bi soinulari – bata maleta batetik hogeitamaika gauza atereaz, tutu, kanpai, txiflo, reklamu, jostailu, flauta oriental, soka tresnak, … Mikrofono batek amplifikatua eta instrumentu asko urean joak. Eta beste musikari bat, lamellofono instrumentu afrikar desberdinak jotzen zituenak eta txistuak , lengueta instrumentuak eta abar. Eta gitarrista klasiko bat. Eta bi pederasta (bata neska gaztea mutilez jantzi eta makillatuta), eta Carlos I. Eta Patagoniako bat, esklabu. Eta emakume lotua gero berak lotuko dituena. Eta lau dantzari kantari polinesiako dantza ta kantuka. Eta bi aingeru. Baita Pigafetta bera noski. Eta Cameraman bat kriston kamarakin Pigafetta aktorea zuzenean filmatzen eta telebista batetara proiektatzen. Aurretik, sarreran, super Catwoman moduan jantzitako neska gazte altu aleman bat jendea ongietorriz. Eta canto armonico egiten duen beste hirukote bat, dijeridoo jotzaile batekin batera gaurkoan, denak arzillaz gorputz guztia estalia eta gainean marraztuak. Eta aktore gehiago afganoz jantzita bata gurutze batekin zintzilik …
Hasieran Gianmarco agertu da eszenara eta Operettari buruz aritu da. Zeintzuk ziren pertsonaiak, España ta Portugalen arteko historiak, gertaerak eta abar. Baina baita nolatan ipini duen jende guzti hau martxan. Denek Eromatik kanpo bizi dira, urruti gainera! Gertukoenak Grosseto probintzian (200 Km) baina askoz ere urrutiagotik etorritakoak ere. Haien artean askok inoiz elkar ikusi ez zutenak. Inoiz probarik egin gabe! 18:00 tan Cantierea iritsi eta sala montatzen ari ginen artean haiek jantzi, makillatu, montatu, hitzegin, …. Gianmarcok bazuen eszenen “partitura” bat edo baina dena oso irekia. Argitan Lorenzo.
Ia bi orduko funtzioa. Hau ez da operetta bat izan baizik eta globo zeharkatzearen Opera! Bazirudien dena zioala abentura bidaian, itxasoa, exotismoa, esklabutza, libertadea, sexoa, irria, jolasa, drama, amodioa.
Ederra baino gehiago. Azken bostehun urte hauetako harnasa poliedrikoa daraman epopeia operettistikoa. Ahazt ezina. Eskola publiko guzitan ikasleei opari beharko zitzaiena.
Il Cantiere bete betea. Jendea txoratzen, sendatua.
Marzo 21st, 2011 at 3:06 pm
Hauxe da Il DOlce partid di Antonio Pigafetta Operettan parte hartu zuen jendearen zerrenda!
Il dolce partir (di Antonio Pigafetta) di Gianmarco Serra
Suoni: Roberto Gotta, Davide Muccini e Umberto Bonini
Musiche: Luciano Verzieri
Visual Concept & Design: Giuliana Robecchi
Sogno: Bruno Lelli
Consulente generale: Leda Cont
Voyer di scena: Roberto De Maria
con Antonio Pigafetta: Carlo Pascucci
Fernando Magellano: Mirio Tozzini
Polinesiana femminista: Elisabetta Magnani
Carlo V: Ignazio Chessa
L’occhio deformante della storia: Luigi Zannetti
Batgirl: Hanna Spangenberg
Marinaio nostalgico: Sergio Rosso
Marinaio che non sa nuotare: Aldo Cavoli
Marinaio astronomo: Giorgio Fiorelli
Marinaio sodomita: Valeria Botto
Mozzo sodomita: Sandro Bozzolo
Inquisitore: Alessandro Ingaria
Assistente sadico dell’Inquisitore: Fabrizio Fontana
Indio patagone: Luca Bonelli
Polinesiana che cerca l’assoluto: Linda Savarese
Polinesiana che non sa piangere: Diana Cont
Polinesiana che mantiene le promesse: Silvia Camillo
Apparizione marina: Antonio Filippone
Miraggio: Gaia Puntoni
Idea del bacio: Anna Lorenzetti
Angelo silenzioso: Gianfranca Cacciatore
Angelo inquieto che cerca l’amore: Gisella Mannini
Suora insaziabile: Paola Nutarelli
Messalina: Wilma Contessa
Cannibale esoterista: Gabriele Gori
Cannibale spietato: Sandro Culicchi Malpelo
Cannibale erotomane: Federico Piccini
Cannibale razionalista: Flavio Timpanaro
Donna Parrucca: Enrica Volpi
Poeta: Lorenzo Lustri
Declamatrice: Alessia Grimaldi
L’etica dell’estetica dell’etichetta: Stefano de Angelis
Rettificatore: Francesco Paolo Della Rosa
Nottambulo: Antonio Coluccio
Voce della coscienza: Diletta Attenni
Voce diabolica: Claudio Torregiani
Dio/Freud: Maurizio Cont
L’animale che dunque sono di Jacques Derrida: Alice Cangemi
Fisting promoter: Luca Saraceni
Tenderness promoter: Marco Ieie
Desiderio e direzione: Gianmarco Serra
Marzo 25th, 2011 at 4:07 am
Stagione Lirica di Operetta
2011 Operetta tenporadako bostgarren saio honetan berriz ere konpania oso bat. Konpania ona! Stefano De Angelis patafisikoarena. Arturo Toscaninik zuzendua. Han zegoen Arturo, 30 bat zentimetro, besoak mugitzen zizkion aparatu batean jarria, kandela txikiz inguratuta altar bat balitz!
Eszenaren erdian, Marco Ieieren itzal teatro txinoa. Eta haren albotik irtetzen ziren polizia munizipal, edo gudari romano, Milanoko katedral, minero, astronauta eta abar jantzitako aktore lagunak. 19 eszena labur. Bakoitzean zeozer gertatzen zen: argi bolekin egindako mugimenduak, malabarrak, mimika, sua, pertsonaien aurkezpen zentzudunezak, panpinen arteko sketchak, … bata bestearen ondotik. Eszena bakoitzak soinu pregrabatua zuen – ahotsak gehienbat eta loop station. 40 bat pertsona zeuden antzerkian, eta behin baino gehiagotan aktore bati ozenki zeozer eskatu zaio ala komentarioren bat egin parre tartean. Badakizue, etxeparre.
Intermezzoa egin dute, mezzo – erdian baino, ¾ ean edo. Eta ogi, tomate, olioz egindako “panzanella”k eta ardoa eskaini jendeari. Zentzule (zentzuen entzule) bakoitzak librettoa jaso du, korurako instrukzio batzurekin. Eta horrela, ezken eszenen artean, Korua izan da. Ikus-jan-zentzuleek ahoskatua.
Testua XVI-XVII ko Tommaso Campanella rena.
Zentzua lehen, metafisika ondoren eta parodia operistikoa orain orainean. Objetu, argi jolas eta eszenografia kurioso, arin eta dibertigarriz antzeztua. Titulurik gabeko marabila mirari bila!
21:15tan sartu antzerkian gauzak prestatzera. 20:30 hasi eta ordubete iraun du.
Euskal Herrian Azkoitiko Matadeixeko Bebarruko jardunetan ibiliak dira Stefano, Antonio eta Marco, malabarista magoak lehen biak, pintore zinemagilea Marco. Cucinema proiektuko partaideak hirurak. Professor Van Der Flaffen (Stefano) eta Marco, Berako Uxane zentrokoekin ibiliak dira ere, magia eta taktoa eta “infiorata” (loreekin egindako alfombra-afreskoa) ahaztezin bat burutu zutelarik, besteak beste.
http://stagioneoperetta.wordpress.com/le-operette-in-programma/senza-titolo/
“Senza Titolo” operetta in due atti ispirata dalla poesia di Tommaso Campanella [1568/1639] “Della Possenza Dell’Uomo” libretto: Tommaso Campanella messinscena: Stefano De Angelis e Lorenzo Lustri scenografie: Marco Ieie voci registrate: Claudio Torreggiani, Stefano De Angelis, Alessia Grimaldi suoni e musiche: Stefano De Angelis oggetti di scena e costumi: kukurukunst collective in scena: Lorenzo Lustri Stefano De Angelis Alessia Grimaldi Maria Diletta Attenni Antonio Coluccio direttore d’orchestra: Arturo Toscanini coro: il pubblico
Abril 6th, 2011 at 2:36 am
Seigarren Operetta. Benedetto Fana, http://www.myspace.com/benedettofanna musikari eta aktorea; improbisazio “sakonean” sinisten du. Orchestra Noe izeneko talde bat dago Eroman, improbisazio librearen inguruan ibiltzen dena. CD serie bat argitaratu dute. Gauz gutxi sarean hala ere http://www.myspace.com/orchestranoe
12 bat musikarik erantzun zioten Benedettoren deiari. Eta operina hau haien arteko soinu ta kantu solasean bete zuten. Capitan Mikonosek pianoa atzekalderuntz jotzen. Adriano baxuan. Felice eta Lorenzo elektronika, kantu eta aktore improbisatzaile jardunetan. Hiru ahots eme koru eta bakarlari girigorotan, testuak irakurtzen zuen poeta, VJ bat imagin oso familiarrak eta kolore grixezkoak eta zaldiak eta abar nahasten. Ordenagailu batetik ere klarinetista batek opera zatitxoak eta bestelako grabaziotxoak bidaliz noiz behinka. Benedetto akordeoi, piano eta ahotsean. Paolo Sinigalia, musikari eta orain editore pertsonaiaren “superbisio” eti(li)co medio.
Ordu jo zuten. 15 minutuko pausa. Eta beste 15 minutuko saioa.
“Si tratta di mettersi in ascolto.. E allora ecco una moltitudine di mondicini
che sposteranno x un po’ (o x sempre) i nostri limiti.
O + semplicemente ci mostreranno i nostri confini. Immersi in suoni
originali, carne di questa Operetta. Sogni e sentimenenti umani saranno il
giusto condimento. “Carne, venitedonne, carne. Carne di persone in bella
mostra. Cibo x l’animo umano. Don Giovanni: la tua anima l’hai venduta da un
pezzo! E pure tu, oh Mimì! E del nostro animo, che ne vogliamo fare?”
“Il Pesce Rosso al Cavallino Bianco versus Don Giovanni & Boheme”
ORCHESTRA NOE
in
Il Pesce Rosso al Cavallino Bianco versus Don Giovanni & Boheme
di Benedetto Fanna
I cantanti: Luciana Manca, Lucia Staccone, Franca Renzini, Felice
Lechiancole
Furiaelettrica, Lorenzo Lustri, Adriano Lanzi, Capitan Mikonos, (e chiunque altro vorrà)
Il poeta: Quinto Fabriziani
La ballerina: Adriana Borriello
La marionettista: Antonia D’Amore
Il dj: Andrea Tosi
Il vj: Stefano Bani
____________
Abril 7th, 2011 at 12:58 am
—
Stagione Lirica di Operetta denboraldiaren azken gauean, bi opera. Horren desberdin haien artean. Horren util, inutil, lime ta sublime biak.
Gaueko lehena, ezagutzen duzuen Marcello Liberato ren (Cucinema, Tabakalera Soinutan,Tantakaria, Ertz, …..) musikari polifazetikaren Operette [im]morali.
Operetta, grabatutako 5 minutuko karraxi ahots multzo batekin hasi zen, ozen. Eszenan bi kartoizko kutxa beltz handi. Ahots haserre horiek amaituta, eszena erdian, argi borobil baten fokoan, Cristina, dantzari klasikoz jantzia eta puntetan dantzari. Angelo aktorea ordea kutxa batean, etzanda.
Marcello bonbin batekin jantzita agertu zitzaigun, aurpegi serio. Eta Alessandra, peluka gorri eta etxeko kamisoi antzeko batekin.
Operetta, Adorno, Leopardi eta Letta ren testutan oinarritua. Baimendutako gezurrak, traizioak ….: “emakume fribola eta inutilaren autoemandako legitimitatea” eta “ardo eta jainkoen zeinuen orizontalitate ulertezina”. …
Lehenengo aktua beraz pregrabatutako soinuz betea. Pre grabatutako koru oso eder bat entzun ahal izan zen ere, hainbat jenderi nota bakar batean kantatzeko eskatu eta material horrekin egindakoa. Baita bideo montaje bat, diskutitzen ari den jeandearen aupegi bilduma.
Bi aktuen erdian, “indermezzo”. Ez dela “intermezzo”, baizik eta Eromako dialektuan esandako “ipurdian” modu bat. Angelo eta Stefaninok sketch bat aurkeztu zuten non amaieran, “peretta” bat sartu zioten Angelori ipurdian, “Oh, peretta” esanez. (Peretta da ur beroa duen madari forma bat, ipurditik sartu eta barrukoak garbitu ala urtzeko. Lavativa. )
“ … inongo berririk ez, ondorioz, gizaemeak ezin badu norberaren hitza entzun, zaratan murgilduta dagoela …” dio bigarren aktuko testuak. Eta honela izan zen, ixila.
Alessandra kutxa baten barruan, bideo kamara bat aurrean bere aurpegia monitore batean azalduz, eta eskuekin gormutuen zeinu lengoaiaz, gauzak esaten. Cristina dantzan baina geldi, Marcello eta Angelo mozorrotuak han hemenka, momentu batean ahoan muxu sensual eta luze bat eman zioten elkarri.
Marcello Liberatoren Operette [im]morali hau, drama serio eta personala izan zen. Amodioaren eta boterearen arteko korapilo kontzeptualez betea. Zarata eta ixiltasuna, amodioa eta traizioa, ahotsa eta gormututasuna, taldea eta gizabanaka. Komillak (virgolette) eta esanahiaren itxiera.
20 minutuko pausa egin ondoren, Luca Miti musikari eta piano jolearen operettaren txanda. “Forse stanotte” (Gaur gauean agian) Operetta inutile.
Luca (1957) konpositore eta pianista. Giuseppe Chiari http://www.wikiartpedia.org/index.php?title=Chiari_Giuseppe musikariaren laguna izandakoa eta nolabait honek jorratutako zenbait gaietaz arduratzen dena ere, hau da, eguneroko gestu eta ekintzen erabilera, soinutik harat doan musikan interesa.
“Gaur gauean, agian. Ezinezkoa da mintzatzea. Ixiltasuna. Argi gutxi. Objektuek haien esanahia galdu dute”.
Lucak mahai bat ipini zuen eszenaren erdian, lanparatxo bat eta karrillon bat gainean. Telefono mobila. Exeri zen eta telefonoa hartu, utzi, puru bat piztu, noizean behin esalditxoren bat esan: “amak hartu zuen katua”. 10 minutu ondoren “il visitatore”, bisita, iritsi zen. Ni neu nintzen. Mahai aurrean exeri eta galderatxo batzuk egin nizkion: jan duzu? berririk iritsi al zaizu? arropa kentzen al duzu ala aldatu? eta honelako esaldiak. Lucak erantzun. 6,7 minutu ondoren alde egin zuen “il visitatore”k. Ondoren, Lucak jarraitu zuen han, ezer asko egin gabe. Momentu batean karrilloia martxan ipini. Itxaron. Telefonoari erantzun. Egon.
Operetta ez den operetta inutila dela “forse stanotte” dio Lucak Stagioneko web orriko bere komentarioan http://stagioneoperetta.wordpress.com/le-operette-in-programma/forse-stanotte-luca-miti/
Dibertigarria ez dena. Hare gehiago, haspergarria, bizitza erreala lez.
Eta ohiko duen bezala, elementu oso gutxirekin aritu zen. Horren gutxi, hainbat pausa eta gune ixil, fereka tristea, esatea ezinezkoa den zeozerri egina.
Bi Operetta hauekin amaitu zen Il Cantiere zentro sozialean ospatu den Stagione Lirica di Operetta.
Denboraldi magnifikoa. 8 lan berri, guztiz ezberdinak, gaur egungo Opera berriaren bertigozko hatsa, hitza, kantua, argiak, rec, dantza, ez hala, sforzando eta spianandoaren ametsa, keinuaren distantzia.
http://stagioneoperetta.wordpress.com web orrian dituzue lan guztien programak eta egileen bio notak.
Merezi du irakurtzea, italianoz, Gianmarco Serrak idatzi zuen aurkezpena: http://stagioneoperetta.wordpress.com/presentazione/
Eta Roberto Clementek egindako kartelean dioenez LALALALA OHOHOH