Arto Artian besta # 4×2

Kartelaren eta azken uneko aldaketen zain gauden arren, Arto Artianeko hurrengo jaiaren berri eman behar dizuegu. Honakoa 4.a izango da eta 2 egunetan gauzatuko da: martxoaren 9an eta 16an. Lehenbailehen informazio zehatzagoa emango dugu baina, berandu baino lehen, honako hau aurreratu ahal dugu:

A falta del cartel y las últimas confirmaciones, informamos de la próxima Arto artian jaia, que será la 4ª, y que esta vez se desarrollará en 2 días, los próximos 2 viernes, día 9 y día 16. Cuanto antes daremos información más detallada pero de momento podemos adelantar esto, pues se acercan las fechas:

Martxoaren 9an, Basetxe Gaztetxea (Trapaga), 21:00: Xedh, Tüsüri, Eten

Martxoaren 16an, Astra Gaztetxea (Gernika), 21:00: Loty Negarti, Tzesne+Paralux, Edorta Izarzugaza, Maite Arroita+Ibonrg…

4 Responses to “Arto Artian besta # 4×2”

  1. ibon Says:

    Para llegar al Gaztetxe de trapaga en tranporte público lo mejor es coger el tren de renfe (Linea 2 – Bilbo – Muskiz) y bajarse en la estación TRAPAGA (no confundirse con la estación TrapagARAN que es la anterior). Una vez allí, subir la cuesta que parte de la estación unos cien metros. Allí está el gaztetxe. (intentaré subir un plano, a ver si puedo)

  2. ibon Says:

    Plano para llegar a Trapaga

    http://www.soinumapa.net/ETEN/TRAPAGA.JPG

  3. ibon Says:

    Bueno, ha habido una errata con las paradas de tren. Hay que bajarse en TRAPAGARAN (viniendo de Barakaldo las paradas son Galindo-Trapaga-Trapagaran) Ya los siento pero es que es un poco lioso.
    Bihar arte

  4. Oier Iruretagoiena Says:

    Ibonek emandako biderako apunte guztiak ondo hartuta abiatu ginen ostiral arratsalde fresko hartan. Ez ginen antzeko izena zuten bi geltokiekin nahastu behar, eta nahikoa ezkutuan omen zegoen gaztetxea bilatu behar genuen gero. Bada, hara non trenetik lehen hanka atera orduko, pareko etxean handi-handian eta urdinez irakurtzen dugun: “TRAPAGAKO GAZTETXEA”(eta ezer jarri gabe ere, asmatuko genuen zein zen, bertatik zetozen punk eta ska soinuengatik).

    Gaztetxean harrera egin eta deskargatzeko laguntza eskaini ostean(ezetz, ez generamala bi motxila horiek besterik, oso teknologizatuak ginela), gure trasteak eszenario gainean antolatzen hasi ginen, gaztetxeko bosten bat lagunek dantza egiten zuten bitartean. Eta guk, ordenagailuokin inprobisatzera ohitutako hauek; botoi, kable eta kolore guztietako argi txikien artetik, ulertuko ez bagenitu bezala(eta agian nostalgia pixkatekin) begiratzen genien abarkak jantzita “nola zen? Bat-bi-hiru ala bat-bi?” zioten haiei. Gure lehen zaratek izorratu zieten dantza saioa.

    Ez dut esan Edorta han zela gu iristerako(kartelean ez egon arren jotzera gonbidatu genuen) eta Eten-eko Ibon eta Unai ere handik gutxira agertu ziren. Mikel “Xedh”-en proposamenari jarraiki, bi ordenagailu jarri genituen “drone” geldo eta amaigabe bat egiten(alegia, ordenagailuak euren kabuz jotzen, automatizatutako sintetizadoreekin), “giroa sortzeko”. Arratsalde osoa ska entzuten pasa ondoren zaratak egiten jartzea ez omen zen eta plana. Eta, neurri batean “drone” hark sortzen zuen giroagatik, beste neurri batean Eten-ekoen beroketa saioak hartara eramanda, ia inkontzienteki, inprobisatzen hasi ginen denak. “Aurre-kontzertu” bat edo halako zerbait egin genuen, eta gero, bederatziak eta zerbait zirenean hasi ginen “ofizialki”.

    Xedh izan zen lehena, zatikatutako eta ixilune askorekin tartekatutako milaka soinu ezberdinekin(Zuzenketa: Ez exageratzeko esaten dit Mikelek albotik. Ez zirela horrenbeste izan. Hitz egiteko modua dela erantzun diot nik). Asko gozatu nuen bere kontzertua, eta gozatu ez banu ere, alde teknikotik zein ongi egina zegoen onartu beharko nuke. Soinu guztiak edo gehienak sartu eta ateratzen ziren bat-batean, ez dut uste “fade”-rik apenas erabili zuenik, eta horrelako kasu batean oso erraza izan bazitekeen ere, ez zen konsekuentziarik gabeko emanaldi irregular batean edo “soinu katalogo” batean erori. Alderantziz, oso ondo eboluzionatzen jakin zuen, eta bere kaotikotasunean, bateratuta zegoen dena. Arazo bakarra izan zuen: Kontzertuaren hasieraldera, sakelako telefonora deika hasi zitzaizkion(eta hori pazientzia zuena deika ari zenak, ixildu behar ez zuela zirudien. Azkenean poltsikotik atera eta deia moztu behar izan zuen). Batzuk ez ziren konturatu ere egin eta musikaren zati zela pentsatu zuten(nahiko soinu berezia egiten du bere sakelakoak eta…), barra inguruko norbaitek ozen asko “Mooovil…” esan eta denen aurrean salatu zuen arte(seguraski jotzen ari zen musikariarena zela jakin gabe egin zuen). Gertatzen diren gauzak…

    Nire kontzertuari buruz ezin dut gauza askorik esan, eta gainontzekoentzat utziko dut lan hori. Bakarrik esango dut, lehen erdian hain gustora aritu ez banintzen ere(jo bitartean jendea hizketan entzuteak animoak galduarazten ditu, nahikoa frustantea izan daiteke), bigarren erdian bolumena igo eta nire soinuak ahotsak estali zituenean gustorago eta seguruago sentitzen hasi nintzen, eta azkenean, gustura jotzen ari nintzelako eta momentuak berak hartara eramanda, aurreikusita ez neukan bukaera bat eman nion saioari.

    Eten izan ziren hurrengoak, eta ezin dut Arto Artianen 3. festako(Udondo gaztetxeko) kronikan esandakoa errepikatu besterik egin. Elkarrekiko duten ezagutza eta komunikazioa, inprobisatzeko duten gustua, zituzten baliabideetarako zeinen ongi konpondu eta lotu zituzten zati ezberdinen arteko tarteak… Udondoko kontzertuarekin konparatuta, eta hala esan badaiteke, “kañeroagoa” iruditu zitzaidan(bazirudien beraiei ez zitzaiela horrela iruditzen, baina…). Kañeroagoa diot, bateria, gitarra eta ahotsa izan zirelako ardatza, tempo azkarra hartu zutelako momentu batzuetan, eta ez zituztelako Udondon bezala hainbeste tronpeta eta soinu jarrai erabili. Jarraiak, “drone” erakoak edo giroak sortzera bideratuak baino, ñabardura gehiagoko gauzak egin zituzten, eta sartutako ahotsak ere, oihu motzak izan ziren nagusiki. Eramandako gainontzeko instumentuetatik(Tronpeta, saxofoia, alboka, Txiribitonen bozina…), saxofoia izan zen momentu konkretu batean erabili zuten bakarra(gaizki oroitzen ez badut…). Xedh-ena bezala, asko gozatu nuen kontzertu hau ere, eta aukeran motza egin zitzaidan.

    Sestaokoek amaitu aurretik, Edorta sartu zen eurekin inprobisatzen, azkenaldian asko ikusten diogun gitarra ordenagailu eta pedal bidez manipulatuarekin. Bat-bateko ixilunearekin amaitu zuten Eten-ekoek, eta Edorta bakarrik geratu zen orduan, bere gitarrarekin(zinez ongi geratu zen aldaketa). Ibonek keinu egin zigun orduan, Xedh eta ni ere sartu gintezen, eta denen artean, Eten-Edorta-Xedh-Tüsüri inprobisazioa egin genuen kontzertuari amaiera emateko. Hau ere, ni barruan egonda, ezin dut behar bezalako objetibotasunez aztertu, baina guztiak gustura geratu ginela esango nuke. Oso banatuta ginenez(Xedh eta ni alde batean, Eten bestean eta Edorta erdian), saio ixila egitea adostu genuen, horrela denok elkar entzuteko eta bakoitzak berea bakarrik entzungo ez zuen soinu mordoilo batean ez sartzeko. Hala egin genuen eta funtzionatu zuela uste dut.

    Oso ongi jarri ditut denak gaur. Benetan, denak gustura entzuten izan ginela uste dut, eta publikoko norbaitek esan zuenez, gauza ezberdinak eginda ere, oso “bateratuta” ikusten omen gintuen, zirudiena baino lotuago zegoela egiten genuena edo. Ez da hala ere dena hain ona izango, barra bat dagoen leku guztietan izaten den arazoa izan bait genuen: Jendearen ahotsena. Ibonek kontzertua hasi aurretik ixiltasuna eskatuagatik, eta kontzertuko zati bajuenetan ezezagunen batek berriz eskatuta ere, ez genuen ixiltzerik lortu. En fin. Eta horixe izan zen dena. Gernikan hurrengoa, ostiral honetan.

    Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Trapagako plazan.

    Oier Iruretagoiena.

Leave a Reply