Ruido diario #34
(…) Ekaitza izan dugu kostaldean, eta olatu handiak altxatu ditu denboraleak. Mutriku aldean jendea kexu zen ekaitz egunetan, zarata handia zetorrelako portutik. Zarata beldurgarria izan ere. Haurrek ezin zutela gauez lorik egin. Horixe zioten. Munstro baten orroa ematen zuela zaratak, herensuge handi baten amenazua. Biharamunean argitu zen misterioa. Mutrikuko portuan olatuen indarrarekin argindarra egiteko makinak jarri dituzte. Turbina erraldoiekin. Eta proban zeuden turbinok ateratzen zuten hots ikaragarria.
Isildu dira dagoeneko Mutrikuko portuko turbinak. Haurrek lasai egiten dute lo ostera ere. Kanariarrek diote elektrizitateak hil zituela sorginak duela ehun urte, eta Mutrikun elektrizitateak berak pitzarazi ditu lotan zeuden munstro zaharrak.
Kirmen Uribe