Ruido diario #29
Belarri zuloak areago zulatzeko bolumenean jarrita dauka musika Aitziberrek. Arratsaldea izan arren, bulegoan dago beharrean. Orduak sartzen. Kontabilitate kontu batekin dabilela, entzun du paretak dantzan jarri dituen danbatekoa. Baina ez da bere eserlekutik mugitu ere egin. Bere bulegotik metro bira daukan obratik etorriko zen zarata. Edo ez. Kalkulagailuarekin gerran jarraitu du Aitziberrek lasai asko. Handik hamabost minutura anbulantzia ikusi duenean altxatu ditu ipurdiak, patxadaz, zer izan ote den begiztatzeko. (…)
Leire Bilbao, Larrepetit “Estrak”