Ruido diario #47

[deia]

Non dago ixiltasuna?

(…) Schopenhauerrek esaten zuen jendearen zarata jasateko gaitasuna, bere inteligentziaren alderantziz proportzionala dela. Honenbesterako ez dela uste dut, baina isiltasunean bizitzen ez dakigun zibilizazioa bihurtu garelakoan banago. Hotsak leku guztietan daude. Gonbidatzen dut irakurlea, une batean adi egon dadin belarrietara heltzen zaizkion hots eta soinuez. Gizarte modernoetan, bestalde, zarataren beharra dugu, edozerk du zarata, isilak direla dioten aire egokitua izeneko aparailu horiekin hasita. Mundu guztia bezalaxe ez ditut gogoko hots horiek, baina jasan egiten ditut nire soinuak direlako, nire aparailuenak, niri, zuri, erosoa bizi gaitezen baimentzen gaituztenak..
Egia da, ez dugu maite isiltasuna. (…)

Belen Aizpurua

Leave a Reply