Ruido diario #59
Boulevarrean isiltasuna mintzo
(…) Oraingo honetan Boulevarra ez da ohi eta istiluen oihartzun, isiltasuna baita parte-hartzaileen berezitasun bakarra. Guztien hizkuntza isiltasuna da. Ez du garrantzirik nondik datozen edota zein den euren pentsaera. Erlijio batekoak edo erlijiogabeak izan daitezke, eskuin- ezkerrekoak, gazte edo adinekoak. Pertsonak dira eta inori ez zaio eskatzen nortasun-agiria eta historiala. Denek daramate desio bakarra. Egin bidea egiari, eta isiltasunak mezu bakarra zabaltzen du: «Eseri daitezela elkarren ondoan» ideologia batekoak nahiz bestekoak, eskuinekoak zein ezkerrekoak, Herri honetako hiritarrak ordezkatzen dituzten guztiak. Boulevarrera ez doa inor diskurtso argiz jantzita edota paperez betetako maletina eskuan duela, eseri eta isiltasunean murgiltzera baizik.
Felipe Eizagirre
Noviembre 14th, 2009 at 2:58 am
[...] me ponga del hígadoâ€? Ruido diario #58: “Molestar con un cartelâ€? Ruido diario #59: “isiltasuna mintzoâ€? Ruido diario #60: “Superficies planas como altavocesâ€? Ruido diario #61: “Sonidos [...]