Ruido diario #99
Lanaren eraginez 100.000 beharginetik 4,7k guztiz galtzen du entzumena. (..)
Europako langileen ia herenak —60 milioi lagunek— zarata handia jasan behar izaten du euren lanpostuetan, jakin eragin dutenez. (..)
“Konponbiderik ez daukan laneko gaixotasun nagusia� dela nabarmendu du Europako Laneko Osasun eta Segurtasunerako Erakundeak eta Europan, guztira, 22,5 milioi lagunek dituztela entzumen arazoak. Nabarmendu dutenez, zarata “istripu eragiteko faktore� izan daiteke eta “lanarekin lotutako estresa areagotu� daiteke.
Bestalde, CCOOk salatu duenez, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako langileen %40k arazoak ditu laneko zarata dela-eta: belarri bietan %21k eta batean %22k. Enpresek behar besteko prebentzio planik lantzen ez dutela salatu dute, enpresetan kutsadura akustikoa gero eta handiagoa izanda.