MRB/AMM 2 euskaraz

MRB/AMM 2. tronpaketa

Josetxo Anituaren omenez (1964-2008)

abuztuak 21- 22 – 23
ARTELEKU, kristobaldegi 14, Loiola auzoa, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Musika Radiklal Brasca / Auskal Muturreko Musika topaketek inguru honetako hainbat sortzailek soinu munduaren inguruan egiten dituzten lanen, ideien eta proiektuen gaineko elkargune eta, batez ere, eztabaidagune izan nahi dute.
Egiten duguna ez da muturrekoa, ia ez da euskalduna eta nekez da musika.
Helburu nagusia ez da zentralizatzea, foro bat sortzea baizik, aldakorra, behin-behinekoa, aldi baterakoa, egiten dugun lanari buruzko debatea, eztabaida eta zalantza sortzeko gauza izango dena.

EGITARAUA:
Oharra: Egitaraua partehartzaileen nahien edo ideien arabera molda daiteke.

> Abuztuaren 21a Osteguna

- 16:00 TOPAKETEN IREKIERA
- 16:30 MIKRO IREKIA: Egitasmoen aurkezpena

Ideiak, egitasmoak, proposamenak, bukatu gabeko lanak…
Baieztatutako aurkezpenak:
* arto artian 3. katalogoa
* ohozpelak baleitu (radio)
* larraskito netlabel
* “spam detect” xabier erkizia
* Troddin
* Ondro (onda droga)

- 20:00 SOINU-AKZIOA KALEAN

> Abuztuaren 22a Ostirala

- 16:30 EZTABAIDA – MAHAI-INGURUA

Identitatea eraikitzen?
“Arrisku musika� delakoaren esanahiaren eta zentzuaren definizioa. Ba al du erantzunkizunen bat erreal eta publiko gisa aipatzen duen horren gainean?

- 18:30 EZTABAIDA – MAHAI-INGURUA

Espazioa antolatzen: Antikontzertuak (Artearen eta festaren artean)
Baldintzatzen al dituzte kontzertuak jotzeko espazioek (auditorioak, aretoak, gaztetxeak, museoak…) “arrisku musikak” deitzen diegunen izaera?

- 21:00 KONTZERTUA

AFEITEALPERRO (Madrid)
MIKEL R. NIETO

> Abuztuaren 23a Larunbata

- 10:30 – 14:00 MUSIKAGINTZAKO ETA BALIABIDEETAKO tailerrak

* Nola sortu zure webgunea
* Soinu euskarriak eta parafernalia fabrikatu, diseinatu eta egitea
* Soinu lanak online kudeatzea: netlabel ezberdinak

- 16:30 EZTABAIDA – MAHAI-INGURUA

Diskoak erditzea: Pasioa edo aktibismoa
Kultura alternatiboan oso garrantzitsua da adiskideetan eta harreman pertsonaletan oinarritutako banaketa sareak sortzea eta edukitzea, ahal den neurrian bitartekariekin edo merkatariekin jardun gabe. Zein neurritaraino?

- 18:00 EZTABAIDA – MAHAI-INGURUA + AZKEN EMAITZAK

Formatua Esperimentatuz
Ohiko formatuen azterketa. Egun duten funtzionalitatea auzitan jartzea eta esperientziak trukatzea.

- 20:00 GASTRO-SOINU EKINTZA KALEAN

—————————–

IZEN-EMATEA:
Topaketetan parte hartzeko izen ematea doakoa da. Azken eguna, abuztuaren 18a. Parte hartu ahal izateko bidali zure datuak (izen-abizenak, helbidea, harremanetarako helbide elektronikoa) arteleku@gipuzkoa.net helbide elektronikora.

Arduradun: Arto Artian
Antolatzaile: Arteleku AUDIOLAB

One Response to “MRB/AMM 2 euskaraz”

  1. audiolab Says:

    PRENTSAN EUSKARAZ AGERTUTAKOAK:

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2008-08-23&orria=033&kont=006

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2008-08-19&orria=035&kont=001

Leave a Reply