dezibelioak gaixotasun iturri
Dezibelioak gaixotasun iturri
Unai Brea| Argia astekarian 2011-01-07
Jendarte modernoaren gaitzetatik, gehiegizko zarata da gehien gogaitzen gaituenetakoa, inkestei jaramon egitera. Espainiako Estatuan bizi direnen kasuan ondo justifikatuta dago jarrera hori, munduko bigarren herrialde burrunbatsuena da eta. Ez gara ahuntzaren gauerdiko eztulaz ari, askoz ozenagoa den zerbaitez baizik: osasun arazo askoren iturria da zarata.
…