sustoa ez da ikara
Berria egunkarian joseba Oizek, Marcela Abarzuza liburudendariari egindako elkarrizketan:
Inoiz sustoren bat eduki duzue zezenen batekin?
Ez. Oholak jartzen ditugu, denda kanpotik babesteko. Entzierroa ez da ikusten, baina bai aditu. Jendeari, entzierroa entzun dezan gomendatzen diot; ikaragarria da. Minutu batean, hotsak bakarrik adituz, burutik denetatik pasatzen zaizu. Zezenen urratsak eta jendearen oihu zein arnasa entzuteak ikara ematen du.