[cs071] JOSEBA IRAZOKI: olatuetan
[via audiolab blog]
[cs071] JOSEBA IRAZOKI: olatuetan
Dudarik gabe, Joseba Irazoki gure inguruotan topa dezakegun musikari langile eta prolifikoenetako bat da. Onddo proiektua desegin eta gero, nagusiki bi norabide jakin hartu zituen berako gitarrajoleak azken bizpahiru urteotan erakustera eman dituenak: kantugintza eta inprobisazioan oinarritutako esperimentazioa.
Lehenean, bi diska argitaratu ditu Irri eta solas (2005) eta eta gizona zakur egin zen (2006), eta bertzetik DO ezizenarekin Tokian tokiko diska argitaratu zuen (lucky kitchen 2006), alg-a netlabelarentzako mp3 ep bat, MENGELE QUARTETekin hiru minicd, eta orain berriz DO izena alderatuz, eta horrenbeste izenekin lehen nahiko nahasmen baldin bagenuen oraindik gehiago gehituz, olatuetan berri hau ekartzen digu. Nahiz eta JOSEBA IRAZOKI izenarekin sinatutako diska den orain arteko bideari jarraituz lojikoagoa litzake DO izenarekin sinatzea, zerbaitek ordea eraman du bertze bidera eta ez da hori jakitea ordea gure helburua. Are gutxiago diska honekin, non, musikak, hitzik gabea eta kantu forma klasikoa jarraitu gabe, protagonistaren bat baldin badu, gitarra baita.
Aspaldian soilik gitarrarekin egindako diskarik ez dudala entzun onartu behar dut, Derek Bailey hil zenean egin nuen errepasoak eta Keith Rowe-n zenbait lanen kasuan ezik. Eta hain zuzen Irazokik bi gitarrajole omentzen ditu diska honetan, orain aipatu Derek Bailey eta Robbie Basho, bere eraginen artean nabarmen koka ditzazkegun bi gitarrajole. Diskak irauten duen 45 minutu eskasetan beraiekin ibiltzen da, soka arteko surflari bat bailitzan.
Baileyren abstrakzioa ezkerreko eskuan eta Bashoren behatzen abiadura bertzean harturik lan zinez berezia eta anitza osatu du josebak. Batere aspertzen ez duena eta etengabe soka arteko doinu berezietan galtzera gonbidatzen duena. Baina tartean badago aunitz gehiago ere: ahotsak, xuxurlak, marrakoak, zaratak…
Ezin da erran ordea, lan gogorra denik, batzuetan soinu ez melodikoak erabiltzen baditu ere, goxoa delako forman, diska gordetzen duten belarren gisakoa: koloretsua eta goxoa. Eta zentzu horretan nere gusturako orain arteko lan natural eta pertsonalena osatu du Irazokik, humiltasun musikal antzeko batek bultzatuta (eskertzekoa da hori musikaren mundu egozentrikoan) eta beste lanen aldean produkzio teknikoari horrenbertzeko garrantzirik eman gabe (gitarraren azpian ateak, trafiko doinuak etxeko zaratak entzun daitezke, etxean egindako diska da, alegia) lan honek, berea, berezkoa duen lurraldera eramaten gaitu zuzenean.
Diska Creative sources label portugal bikainak argitaratzen du.
xabier erkizia
Octubre 18th, 2006 at 7:15 pm
comentario de VITAL WEEKLY 548:
Joseba Irazoki plays ‘lap steel, nylon strings, electric guitar, banjo’ on his solo release and dedicates it to Derek Bailey and Robbie Basho, which might be an indication where this. For reasons that aren’t entirely clear to myself, I think it’s the work of multi-tracking, i.e. various layers of sound played by one person. I might be wrong. Some of the pieces sound indeed like Basho, plucking away, and some others are more like Bailey’s acoustic guitar abuse, but I must say that that Irazoki plays some fine tunes and makes a great combination out of the various instruments he plays.