“Gertatzen zait txoriekin mintzatzea, …”
Mixel Etxekopar, Berria egunkarian
“Gertatzen zait txoriekin mintzatzea, baina nahi nukeen baino bakanago. Txorien mundua, azkenean, bakarrik poetikoki ezagutzen dut, beti haur denborari loturik, ez zientifikoki. Orain musikalki egiten dut lotura hori, eta asumitzen dut egiten dudan txorien musika musika dela. Musikak komunikatzen duen bezala, ni txoriekin komunikatzen naiz. Ihizian ere hasi nintzen, baina ez nuen karrerarik egin, sobera ekologista bainintzen.”