amhots II
Ez dut ezer entzuten. Amak zeozer esaten dit baina ez da soinurik.
Ez nau larritzen honek. Pentsatzen dut ixiltasuna beraz badela.
Saiatzen naiz oihu egiten. Nire ahotik txistuka antzeko bat irtetzen da. Hasieran oso xuabea da. Konturatzen naiz gero eta ozenago entzuten dela. Ahoa ixten saiatzen naiz baina ahoaren ordez belarriak ixten dira.
Hasieran frekuentzia bakar bat da txistuka baina gero eta “potoloagoa” bihurtzen doa, zabaltzen ari den kluster modukoa. Eta gero eta ozenagoa.
Ahoa ixten dudan bakoitzean belarriak ixten zaizkidala sentitzen dut.
Hau kurioso gertatzen zait eta frogak egiten ditut. Hasieran uste dut txistuka beti dagoela hor baina ahoa ixten dudan bakoitzean konturatzen naiz soinua tapatu edo ixildu egiten dudala, belarriekin.
Asko gustatzen zait hau egitea, instrumentu bat jolastuko banu bezala. Ahoa (eta beraz belarriak) irekitzen dudan bakoitzean irtetzen den soinua gero eta konplexuagoa da. Presaka noa ispilu baten aurrera baina ispiluak ez du funtzionatzen, ez du islatzen. Saiatzen naiz orduan ahoa irekitzen eta eskua daramat ahora. Harriduraz nabartzen dut belarri bat dudala ahoan eta bertatik irtetzen dela txistuka kluster ozena.
a.m.
Febrero 25th, 2013 at 2:11 am
amhots III
zaunka elektroniko ozen rberberatua, saitzen naiz nolakoa den antzematen eta ez zait bururatzen bilatzen ari naizen hitza. Konturatzerako soinua asko urrundu da. Haizea atzekaldetik agertu. Saiatu buelta ematen baina sorbaldan somatzen 2 metro karratuko superfizie zuri tirante bat. Hor haizeak jotzen duenean, geologia mapa antzeko batean bezala, dar dar ipintzen ditu espazio desberdinak. Birak ematen hasi, balantzaka, eta haizea ta superfizie multibibrante txuria beti atzetik datoz.
Febrero 26th, 2013 at 2:10 am
amhots IV
petardo txikiak eragindako soinuak, asko dira. resonanzia ezberdinak dauzkate denak ta antzematen da petardo batek behintzat plastiko zahar bat resonatzen duela, beste batek txafla bat, beste batzuk likido basoak ta lejia ontzia. urruti edota gertu gertu ari dira. ikara xamar
Febrero 27th, 2013 at 1:20 am
amhots V
tolestutako maindiri eta toalla batzun aurrean. toleste batean eskua sartu. bero goxo dago, hatzekin ikutzen da zeozer bigun eta irristakor. hau hestutuz, toalla maindiritatik hots bat ateratzen da, ahots/soka/elektronik, eta aldentzen hasi hodei txiki bat balitz bezala. metro bat urrundu eta soinua dirudi askoz ere gehiago urruntzen dela. 20 bat metrotara geratzen da soinu-hodeitxoa, baina ezin da aditu. zakur/foka bat agertzen da eta soinu hodeitxoa buruaren gainean ipintzen zaio. animaloidea saltoka gerturatzen denean, hotsa berriz zentzuten da. ez dirudi berdina, oraingoan tronpa kutsu bat du eta asko gerturatzen denean feed back moduan pitatzen du.
Enero 28th, 2014 at 1:58 am
http://vimeo.com/65192787