Armóniáren ziéntziá eta kóntzertazíoarén edertásuna. *
1-2-3 Bat-Beat-Hiru (Batido edo battimentuak)
Edozein zarata, onda sinusoide sorta batean deskonposatu ahal da (Fourier teorema)
Ni zurekin oso berdintsuak garenez (partzialki behintzat ulertzen garenean) gure artean batido edo beat edo “battimentuak” sortzen dira. Eta battimentuek zenbait fenomeno eragiten dituzte. Hauetako batzuk bitxiak izango dira. Ezagunegiak ditugun arte. Ondoren besterik beharko dugu.
Baina ez gara orain beharrei buruz ari.
Espektroaz eta ezagutzaz ari gara. Neurri batean. Neurri guzitan. Baina ez gehiegi (ma non troppo). Zeren eta musika ez da fisika akustikoa. Dekorazioa baizik. Musika entzumenaren dekorazioa. Maiz efektu eta Ilusioez osatua. Droga bat.
Psikologia, matematika eta musika besteak beste temperamentuan eta eskala edo modo-tan lotu izan dira.
Temperamentua (eskala bateko maila ezberdinen arteko neurriak) kontzertatu, eskalak adostu ta bereizi ta estatu psikologikotara eramateko ahalmena izan dugu mende luzetan. Oraindik ere oso efizientea da. Nahiz eta eskala beraren ideia eta konsonante disonantearena eta modo edo moduena asko aldatu den. Teknikak aldatu dira baina ikuslearen egoera sensitiboa aldatzeko ahalmena, musikak jarraitzen du izaten noski.
Soka bat hartu eta bibratu. Ondoren bi zati berdinetan erditu. Oktaba deitzen zaiona izango dugu.
Oktaba unisonoa bezala ulertzen dugu. Hau da, erdia berbera da. Erditzerakoan klon bat egiten da.
Baina erdia ez den beste edozein frakziok ez du akordiorik sortzen. XX mendean hirugarren nagusi akordea (hau da, adibidez DO eta MI) akorde konsonantea da. Baina 8 mende aurretik ez zen hala konsideratzen. Akorde disonantea zen.
Entzumen perzepzioa konplexua da eta bertan aurkitzen ditugu:
Soinuaren ezaugarri fisikoak. Belarriaren ezaugarri fisiologikoak. Gurean gertatzen diren aktibitate neuronalak.
Haien artean sare konplexua sortuko dute. Baina entzumen perzepzioa ez da inolaz ere jasotzen den soinuaren ispilua. Maiz EZ dagoena entzungo dugu. Fantasmak (Tartiniren hirugarren soinua kasu).
Efektuak eta ilusioak berriz.
Armóniáren ziéntziá eta kóntzertazíoarén edertásuna. *
__________________________________
*
´ : azentua
´´: azentu altuagoa (frekuentziaz)
´´´: azentu are ta altuagoa
___: silabaren luzapena
__________________________________
Maté____matika edó______zerri aplí______katzen zaió_______nean
(etá berézikí teknólogíarén bat érabíltzen dúen édozérri)
emaí____tzak berehá___lakoak é___ta lilurá___garriak dí____ra. Matemá____tikak guré___ zentzuen lí__miteak é__ta engainú__ak agerí___an uzten baí__t ditu beré___hala. Etá__ honela gú__re errepí__kapenerá__ko joerá__tik aldendú__ko gaitu.
Bainá baita guré errepikápen ez nahi horrétara gerturatúko gaitu eta bértakó infínitúa ádierázikó.
Fenóme”no”’ periódí”ko”’ ak: érre”pi”’kape’na”k ez”’ dira’ den”bo”’rak. Fe’no”me”’no pe’rio”di”’koek’ ez” du”’te zer’tan” e”’terna’lak” i”’zan be’har”. Bai”’na i’lu”si”’o ho’ri” sor”’tzen di’gu”te”’.
Musika eta matematikaren artean ez da harremani____________k. Harrik ta emanik bai__________.
Matematikak asko emango dio musikari baina musikak ezer gutxi emango dio matematikari________.
Alda___gai ka___suala__ denbo__ran trans___forma__tzen da.
Pau’sa kau’sa da’. Kausa’ gauzan’ da. Gau’za pau’sa da’.
Ta po’esi’ari’ ta be’rtsoa’ri axo’laga’beta’suna’ hartu’z: Gauzkauspausa kaosa da.
Baina mate’matikak dio ba’riable tenpora’laren espazioa co’ntinuum izan ahal de’la eta baita diskretu____a.
Eboluzio tenporala: aldi aldagai___a.
Infinitu pazienteak dena disolbitze_____n du, aldentzen du, aise. Ta dena gerturatu ta batu, ai____se.
Inongo zentzurik gabeko izateak badu jakintasunik.
a.m.