Ruido diario #15

[gara 2007/10/18]

(…)
Mendiko herrixka txiki batean baratza arteko bide zidorrean urrunean ikusi nuen agureari kea zerion burutik gora, purua erretzen. Barazki sorta zorroan, eta zarata bat zekarren berarekin, ahotsa eta musika. Alkondarako poltsikoan irrati eramangarria izango du, pentsatu nuen. Zarata entzungarriago egin zenean nire harridura ere areagotu egin zen. Neure buruari: ez da posible, hori Radio 3ko «Siglo XXI» irratsaioa al da? Eta halaxe zen. Ni txundituta. Lehen ikasgaia.
Ritxi AIZPURU

Leave a Reply