Nella geografia dell’udire
la conseguenzalità non conta
[se non come linguaggio]
L’ascolto fatto mappa
manca di pathos.
Oh mancare.
_______________________
Entzutearen geografian
ondorioztasuna bost axola
[lengoaia ez bada behinipin]
Mapa bilakaturiko aditzean
drama falta.
Oh falta.
Enero 17th, 2008 at 3:03 am
ez entzutea drama kartografikoak sortzeko gai bada,
mapak dramatizatzeko kapaz ote da aditzea?
oh, drama…
Enero 17th, 2008 at 10:40 am
Oh adiaforia. *
Demagun mapak baita ere dramatizatzeko kapaz dela aditzea. (Birus bat litzateke. Zeinek ezagutzen du horretarako antibirusa?)
Ba al da dramarik gabeko ulerpenik? Zeintzuk dira zinismoaren euskarriak? Musika Garbiaren (puroaren) euskarriak?
* erabateko indiferenzia
Enero 18th, 2008 at 3:40 pm
drama grekeraz akzioa bada, eta entzutea izatez (nahitaez) drama, aditzeak etengabe mapa (pasiboa) efimeroak sortzea (akzioa) ere ekarri beharko luke… galderak hortaz ez luke izan beharko: zeintzuk dira aditze garbiaren euskarriak? (horrelakorik badago behintzat…)
Enero 22nd, 2008 at 2:46 pm
Aditzea eta musika ez dira sinonimo.
Musika puro edo garbiaren ideia, eromantikoa izan zen eta sumatzen dut blog inguru honetan eta musika esperimentala deitzen diogun horretan ez ote gauden post romantiko aunitz. Horregatik garbitasun horren taularatzearen zentzua.
Enero 24th, 2008 at 12:17 am
ez nituen sinonimotzat jotzen alex… aditu eta entzutearen arteko desberdintasunek eduki ditzazketen euskarrietaz baizik… aditze aktiboa, entzute pasiboa…hori drama…. dena den pentsatzen hasi naiz (post)eromantiko ote garen edo ez… jajajaja, seguruenik zuk arrazoi….
Marzo 4th, 2010 at 7:23 pm
[...] Website. WordPress Hashcash needs javascript to work, but your browser has javascript disabled. …MRB | AMM Blog Archiveaditu eta entzutearen arteko desberdintasunek eduki ditzazketen euskarrietaz baizik… Mail (will [...]