Simple Quartet (quasi solo)

Suono corto e poi silenzio

Suono corto strano e pausa. Di nuovo. Simile.

Di nuovo. Gesto simile niente suono. Lunga pausa tesa.

Suono rude, lungo, vacillante e poi pausa nervosa.

[cont.]

Soinu motza eta ixiltasuna ondoren. Soinu motza, arraroa eta pausa.

Berriz. Berdintsua. Berriz.

Gesto berdintsua baina soinurik ez. Pausa luze tenkatua.

Soinu garratz, luze, dudakorra eta ondoren pausa urduria. [jarr.]

alex mendizabal

4 Responses to “Simple Quartet (quasi solo)”

  1. alex Says:

    ¿Qué es un sonido extraño?

  2. xabierk Says:

    belarriak lokarturik aurkitzen dituen zarata, akaso?
    belarriak esnatzen dituen zarata, beharbada?
    modu batera edo bertzera belarri-entzumena beti sujetu…
    gu gara arraroak….

  3. alex Says:

    disonanzia ote? Eta disonanzia zaratarekin parekatua izan da.
    Disonantziak atentzioa erakartzeaz gain bilakaera edota hare gehiago resoluzioa eskatuko luke. Galderaren moduan. Ala anka bakar bateako puntan egotearen moduan.
    Zentzu honetan, zarata-ez zarata ez litzateke bi kategoria finkatuen kontraposiziorik izango baizik eta kadentziarako beharrezkoak lirateken pauso bi.
    Eta zarataren egunerokotasuna eta ohitura horren barneratua eta maitatua dugunez, sistema tonalaren tonika antzeko bihurtu ote zaigu zarata? Eta sensiblea, hau da tonikaruntz indarrez bultzatzen edo deitzen duena, zer litzateke?

  4. xabi erkizia Says:

    ez dakit ba….
    gure tonikak gure gurasoentzako disonantziak era baziren…
    eta hiriaren sinfoniak ez dakit tonikarik ote duen (motoreak sortzen dituztenei galdetu beharko diegu) baina izanezkero, sensiblea…. ez dakit ba… beharbada, musika bera? :)

Leave a Reply