ETEN “Labeatzomorroen bibisekzioa” LP/CD (Autoekoizpena)

ETEN “Labeatzomorroen bibisekzioa” LP/CD (Autoekoizpena)

Sestao eta Portugaleteko bikoteak, azken garaian izan duen ideia faltari aurre egiteko bertsioz osatutako diskoa plazaratu du. Ooooooooso orijinala, ezta? Tira, behintzat guztia euren kabuz egin izanak salbatzen ditu.

Entzun hemen: www.etentaldea.net

Diskoa eskuratu nahi izanez gero: eten@euskalerria.org / info@artoartian.org

Salneurria: CD 7€ LP 10€ CD+LP 13€
www.artoartian.org

————————————————————

ETEN “Labeatzomorroen bibisekzioa” LP/CD (Autoproducción)

Ante la evidente falta de ideas, y haciendo un alarde de originalidad, Eten ha decidido hacer un disco de versiones. Al menos les salva el haberlo hecho todo ellos mismos.

Escuchalo aquí: www.etentaldea.net

Para conseguir el disco: eten@euskalerria.org / info@artoartian.org

Precio: CD 7 € LP 10 € CD+LP 13 €

www.artoartian.org

————————————————————

ETEN “Labeatzomorroen bibisekzioa” LP/CD (Self-released)

In view of their lack of ideas Eten has published a record made of versions of classic songs. Original, isn´t it? Al least they have made all the record themselves. That saves them.

Listen: www.etentaldea.net

To get the record:: eten@euskalerria.org / info@artoartian.org

Prize: CD 7 € LP 10 € CD+LP 13 €

www.artoartian.org

————————————————————

ETEN “Labeatzomorroen bibisekzioa” LP/CD (Autoproduction)

Dans un élan d’originaliré et face à un manque d’inspiration évident, Eten a décidé de publier un disque de reprises de chansons classiques.
Reconnaissons-leur au moins le mérite d’avoir tout fait eux-mêmes…

Ecouter: www.etentaldea.net

Pour se procurer le disque : eten@euskalerria.org / info@artoartian.org

Prix : CD 7 € LP 10 € CD+LP 13 €

www.artoartian.org

One Response to “ETEN “Labeatzomorroen bibisekzioa” LP/CD (Autoekoizpena)”

  1. ibon Says:

    Hemen, diskoan parte hartu duen Leire Lópezek egindako iruzkina, webgunean ere aurki daitekeena:

    labeatzomorroen bibisekzioa

    Leire López Ziluaga

    Gozamena izan da disko hau sortzeko prozesua hurbiletik ikustea. Bertsioz osatutako diskoa egingo zutela esan zidatenean, zerbait testimoniala izango zela pentsatzen nuen, zuzenekoetan talde batek bertsioa joko duela esan eta, asko jota, kanta azkarrago edo motelago jotzen duenean bezala.

    Urri aldera pasatu zizkidaten lehenengo abestiak, entzun eta iritzia emateko. Artean kantak jatorrizko hitzekin abestuta zeuden. Gogoan dut jatorrizko kantak pasatzen zizkidatela lehenengo, eurak sortutakoekin alderatzeko edo. Harridura izan zen lehenengo sentsazioa. Zuzenean hamaikatxo aldiz ikusi izan ditudan arren (hobeto esanda, ikusi ditudalako), entzun nuena ez zen taldearengandik espero nuena.

    Orduan ez nekien espero nuena baino hobea edo txarragoa bazen. Dena dela, gauza bat argi geratu zitzaidan: ez zituzten kantak azkarrago edo motelago jo, ez zituzten kantak besterik gabe euren musika-esparrura eraman. Jatorrizko kanta batzuetatik abiatuta, bestelako kantak sortu zituzten. Etenenak.

    Ez da erraza bizi dugun garaian orijinaltasunaren gaia jorratzea (orijinala izatea beste gauza bat da, eta ez, ez dira orijinalak). Duela zenbait urtera arte, istorio on bat kontatzearekin nahikoa zen, baina orain badirudi sortzen den obra bakoitzean artea bera zalantzan jarri behar dela, istorioak kontatzea alde batera utzita. Kasu honetan, orijinaltasunaz gogoeta egiteko aukera eman digu Etenek. Ez dizkigute erantzunak eman, baina galderarik ere ez. Izan ere, diskoa entzutea ere sormen lana izan behar da, edo, gutxienez, jarrera kritikoarekin egin beharreko zerbait. Nork bere galderak sortu behar ditu, nork bere erantzunak aurkitu.

    Ez dut nik hitzen kalitateaz idatziko. Musikarekin egin zutenaren antzeko zerbait egiten saiatu ginen. Hitzak euskarara “itzuli” genituen, baina ez gaur egungo itzultzaile batek egingo lukeen bezala, baizik eta garai bateko itzultzaile frantsesen gisan, “belles infidels” haiek sortu zituztenen gisan. Jatorrizkoak eta “itzulpenak” irakurtzen dituenak bien arteko lotura ikusiko du. Hari oso finek baino ez dituzte lotzen, baina hari horiek ez balira hor egongo, hitz horiek ez lirateke existituko. Hitzei buruz esaten den guztia disko osoari aplikatu ahal zaio, jakina.

    Orain behin betiko kantak entzuteko aukera dugu. Nik gauza bat eskertzen diet. Musikari buruzko zenbait galdera plazaratzeaz (edo errepikatzeaz) gain, istorio bat kontatzeko gai izan dira. Istorioaz ari naizenean ez naiz hitzez ari, disko batek ez baitu hitzen beharrik istorio bat gordetzeko. Copyright-aren taxmanek ezartzen dituzten mugei aurre egiteko diskoak krediturik ez duenez, beharbada batzuek ez dute jakingo bertsioz osatutako diskoa denik ere, ez dizkiote beren buruari taldekideek diskoa egiterakoan beren buruari egin zizkioten galderak egingo. Diskoak galdera horiek gabe ere istorio bat kontatzen duenaren seinale. Hori bai, azaleko istorioaz aparte sakonekoa ere ulertzen dutenek gehiago gozatuko dute.

    Gozamena izango da hemendik aurrera etxeko platoan entzutea.

Leave a Reply