Arie e Capito lismo Rebelde

Atzo etxean nengoela semealaben lagun batzuk etorri eta galdetu zidaten zer nolako soinutan nenbilen. Esan nien aire (kantu) eta eri dardarretan nituela gogoak. Adibide CD bat jartzeko galdetu zidaten (txotxolo horiek!)  eta nire anplifikagailuari begirada bat eman, maletatik atera berri nuen Mattinek lehengo astean oparitako  HUMILIATED CDa atera eta indarra eman nion tope.

Lehenengo pieza hasi ta kitarra  entzun zen, 40 principaleseko modukoa edo. Harrituta geratu nintzen lehen 10 segundutan, bapatean zarata-txistu-danbada-azkaburrunba lehertuko ote zain. Ez zetorren baina. Semeen lagunek sin mas begirentzuten zuten: zein da? Mattin, esan nien, zarata eta kapitalismoari buruz ari da azkenaldian, gauza estremoak egiten ditu. 30.garren segundura iristerako urduri nengoen, noiz hasiko den umiliazioa. “Fragilmente grita hasta donde tu estás, Ahora grita mi padre.  Yo me malgasto mi futuro …..”
Letrak oso mattinistak iruditzen zitzaizkidan eta kitarra akustiko eztitsua eta rec modua …. kontraste ikaragarria …. espero nuenarekin esan nahi dut.
Sorpresa,  pentsatu nuen, Berlin ote. Popatik hartzen ari zaigu. Alde batetik atsegin nuen baina bestalde nolabait lotsatzen hasi semeen lagunen aurrean (haiek ordea sin mas entzuten), nigandik garratzagorik espero zuketen ba, ta ni Haien Kontrakorik bota nahiean, ipini Deflag Haemorrhage eta 80 hamarkadako punka bezain popero iruditzen zitzaidan CDa. (Garai hartan ez nekien punka popa ez zenik. Ezjakintasuna zen nonbait)
Urduri, 2.garren kantura saltarazi nion CDari , “Te encuentro despierto. Me dices lo siento”   …. bai letra honek ba zuen klase borroka eta engaiatzearekin zerikusirik eta orduan galdetu nien: “Capito?”  Haiek baietz edo en fin edo bueno. Ea Mattin horrek zer gehiago egiten zuen galdetu zidaten eta bereziki ea ezagutzen nuen.

Ba zen honezkero minutu eta erdi CD adi ginela (eta denok dakigu zein den amaigabe) eta batek esan zidan, “beh, per fare questo non c’è bisogno di saper suonare molto” (ez da trebe izan beharrik hau jotzeko). Nik baieztatu,  XX mende hasieratik teknikarengandik aldenduak bizi ahal gintezkela delako artean …. Diskusiotxo bat izan genuen hortaz, topiko merke horietaz (Picasso aipatu zuten ere, bai bai).

“Forte questa musica”  batek. “Boh, una merda”  besteak. “A me l’arte non m’interessa” hurrengoak. Momentu horretan sartu zen alaba etxean eta galdetu zuen zertan ari ginen bere REBELDE  diska entzuten. “Humiliated” zela esan nion bainan hark ezetz ta nik baietz. Ireki genuen porta CDa eta han zeuden bi CDak, Haien Kontra Rebelderen gainean.

Capito?

alex

One Response to “Arie e Capito lismo Rebelde”

  1. xabi Says:

    Alex, dj existentzial, petiziorik onartzen duzu?
    hala bada, noizko mattinen obra guztia minutu bakarrean??
    holako kasuetarako erabilgarria izan daiteke…

Leave a Reply