“Musika gezurra da” Xabier Erkiziari elkarrizketa Argia astekarian
http://www.argia.com/argia-astekaria/2196/xabi-erkizia
Xabi bezalako batek aurkitu zuen itsasoa karakola baten barruan.
Zuk non ikusten dituzu soinu-artearen eta musikaren arteko mugak?
Musika soinu antolatua dela esan daiteke. Nahiko definizio literala iruditzen zait. Baina entzumenaren “ikuspegitik” dena izan daiteke soinu antolatua. Gero eta zailagoa da muga hori non dagoen jakitea, atentzio kontua da, soinuari nondik begiratu nahi diozun: musikak tradizionalki izan dituen muga horien barrenean ala modu zabalagoan. Soinu gertakizun baten aitzinean elementu asko daude, eta musika esperimentalean saiakera berezia egiten da elementu guztiei sakonki erreparatzeko. Soinuak berez duen ezaugarri ederrenetakoa mugarik behar ez izatea da. Irudiak markoa behar du, soinuak ez. Historikoki beti saiatu izan dira soinuari markoa jartzen, bai baitzekiten soinuak gaitasun handiak dituela pertsonak kontrolatzeko eta manipulatzeko. Musikaria manipulatzailea da naturaz. Soinu-artean marko eza errebindikatzen da.
…
Septiembre 18th, 2009 at 9:58 am
Una entrevista para no perder. Cantidades de cosas interesantísimas