España 2012 se sigue torturando
Estu-estu gindoazen atzeko hirurak. Belaunak bularraren kontra jarri zizkidaten, makurtuta zeharo eta beraiek nire gainean (…) Mehatxuak etengabeak ziren: astindu egingo nindutela, gidaria atzera pasako zela, askoz indartsuagoa zela (…) Azkenean Madrilera iritsi ginen: kotxetik atera, eta entzutegira joan nintzen arte hartu nuen postura harrarazi zidaten: burua behera eta begiak itxita (…) Ze tortura klase ezagutzen nituen galdetu zidaten. Esateko. Ondoren, torturatuak izan diren nire lagunen izenak botatzeko. «Se te olvida éste». «Al final, serás de los que nos rompen las bolsas. Claro, al ser bombero…. Tendremos que pasar a otras cosas…. Vas a probar todas» (…) Sekulako oihuak entzuten ziren ondoko gelan. Esaten zuten ondoko gelakoa eroa zegoela. Nekea eta dardara gainera zetozkidan eta ezin nuen gehiago zutik aguantatu mugitu gabe (…) Bat-batean txistua ezin tragatu geratu nintzen. Ahoa guztiz lehortu zitzaidan, momentu batetik bestera. Gero eta polikiago hasi nintzen hitz egiten, oso denbora gutxian oso azkar egin nuen behera, gero eta nekatuago, itzaltzen… «¡Imbecil!! habla más alto». Gero, berari garrasirik ez egiteko esan zidan. Ez nekien garrasika edo ahotsik gabe ari nintzen (…) Ezin nuen hitz egin eta lo hartu nuela uste dut. «Despierta» esan zidatelako, baina zehazki ezingo nuke jakin lo hartu nuen edo konortea galdu nuen. (…)
Febrero 26th, 2012 at 1:56 am
lo más alarmante es que quien tortura es el estado, y no una banda de personas “que se ha hechado al monte”. es el propio estado y la mayoría no quiere enterarse, claro como son abertzales… escuchaba el otro dia a barrionuevo en una entrevista justificar a los gal y no arden las calles ni se llena la plaza de sol…