KAFEA eta GAILETAK disko-foruma + xabier montoia zuzenean
Kafea eta galletak
Diskoen entzunaldiak egiteko asmoarekin jaio da Kafea eta galletak izeneko proiektua. Hain zuzen ere, hilabeteko lehenengo larunbatetan batuko gara Gernikako gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentatzeko. Alde batetik, egitasmoak helburu didaktikoa du, jendeak ezagutu ohi ez dituen disko garrantzitsu zenbait ezagutarazi nahi baitira. Bestetik, disko horiek baldintza egokietan entzuteko aukera eskaini nahi da, hainbat larunbatetako bazkalosteak kafea eta galletak dastatuz gozatzeko. Horrenbestez, datorren azaroaren 1ean, larunbatean, lehenengo audizioa egingo dugu, arratsaldeko 5etan. Slint taldearen Spiderland diskoa izan da saio hauei hasiera emateko aukeratu dugun galleta. 1991ean Touch and Go diskoetxeak argitaratutako diskoa ezinbestekotzat jo izan dute askok 90. hamarkadako post-rock delako musika mota ulertu ahal izateko.
Saio bakoitzean entzungo den diskoa girotze aldera, diskoa ondo ezagutzen duen pertsona batek testu bat idatziko du eta bertan banatuko da, diskoari dagokion fitxa teknikoarekin batera. Slinten diskoa aurkezteko, Valentziako Fernando Junquerak (Negro) propio idatzitako testu batez baliatu gara. Larunbatekoa lehenengo saioa denez, eta bereziagoa izan dadin, entzunaldiaren ostean (arratsaldeko 7etan) Xabier Montoiaren kontzertua izango dugu areto berean. Zenbait urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, bueltan dugu gasteiztarra. Kontzertua hirukote gisa emango du, formatu semiakustikoan.
Kafea eta galletak
Kafea eta Galletak nace con la intención de realizar audiciones de discos. Para ello nos reuniremos el primer sábado de cada mes en el Gaztetxe de Gernika (escuelas del auditorio Seber Altube) para escuchar un disco y comentarlo. Por una parte, el proyecto tiene un objetivo didáctico, ya que se quieren dar a conocer discos importantes que no tienen en la sociedad el valor que quizás merecen. Por otra parte, queremos dar la oportunidad de escuchar dichos discos en condiciones adecuadas, para disfrutarlos en las sobremesas de los sábados tomando café y galletas. Este sábado día 1 de noviembre haremos la primera audición, a las 5 de la tarde. La primera galleta que hemos elegido para esta primera edición es Spiderland del grupo Slint. Ese disco, publicado en 1991 por Touch and Go ha sido considerado por muchos imprescindicle para entender el post-rock de la década de los 90. Para ambientar cada disco que se elija, una persona que conozca bien la galleta escribirá un texto y se repartirá en la audición junto a su ficha técnica. Para el disco de Slint utilizaremos un pequeño texto que el Valenciano Fernando Junquera (NEGRO) ha escrito para esta ocasión. Y como colofón a esta primera edición de Kafea eta Galletak, tras la audición (a eso de las 7 de la tarde) tendremos el concierto de Xabier Montoia, en el mismo auditorio. Tras unos años sin actuar ofrecer conciertos, el gasteiztarra vuelve en formato trío semiacústico.
Noviembre 3rd, 2008 at 12:30 am
Lehenengo saioa burutu eta gero sortu dugu bloga, baina espero dugu erabilgarria izatea datozen ekitaldietarako. Laster, beraz, hurrengoaren berri emango dizuegu.
http://www.blogari.net/kafea
Bestalde, aipatu nahi dugu edonork proposatu dezakeela disko bat eta aurkeztu.
Diciembre 5th, 2008 at 12:25 pm
Larunbat honetan bigarren saioa:
2008/12/06
17:30 Neil Young – Tonight’s the night
19:00 Mannet (Kontzertua)
Noviembre 14th, 2009 at 3:25 am
[...] Kafea eta galletak ekimen xinple bezain berezi eta beharrezkoaren hirugarren saioan Minutemen punk(funk?) talde klasikoari jarriko diote arreta. “Double nickels on the dime” (1984) edo ekitaldian entzungo den “Buzz or Howl Under the Influence of Heat” (1983) bezalako lan borobilak konposatu eta argitaratu zituen hirukote iparramerikar honek 80. hamarkadan bizi izan zuen bere aro oparoena eta D.Boon kantari eta gitarjolea zendu ondotik eten zion bere ibilbidearei (zenbait kasu berezietan ezik). Halaere taldeko bertze bi kideek musikaren munduan lanean jarraitzen dute, nagusiki Mike Watt (”the man in the van w/a bass in his hand”) nekaezinak, 1998an Bilboko Palladium aretoan bere taldearekin entzuteko parada izan genuenok baieztatu dezakegun bezala. Kafea eta galletak bezalako ekimenek hein haundi batean memoria ariketak egitea eta batzuetan erdi ahazturik gelditzen diren maisulanak berreskuratzea badute helburu, Minutemen-ekin ez da zaila izanen. Gaur egun aski ezagunak diren Fugazi bezalako zenbait taldeentzat erreferentzia haundia izan da Minutemen, bai musikalki baita politikoki ere, hasieratik erakutsi zuten ironiaz betetako kritika sozial eta politikorako gaitasunarengatik. Hala bada, kafea eta galletak saio hontara gonbidatzea bertzerik ez zaigu gelditzen. A, eta Minutemen-en jarraitzaile sutsu direnentzat webgune paregabe bat: http://www.corndogs.org/ [...]