MINUTEMEN: Kafea eta galletak 3

January 3rd, 2009

minutemen85f.jpg

Urtarrilaren 3a larunbata
17,30 – gaztetxea, GERNIKA (Bizkaia)

Kafea eta galletak ekimen xinple bezain berezi eta beharrezkoaren hirugarren saioan Minutemen punk(funk?) talde klasikoari jarriko diote arreta. “Double nickels on the dime” (1984) edo ekitaldian entzungo den “Buzz or Howl Under the Influence of Heat” (1983) bezalako lan borobilak konposatu eta argitaratu zituen hirukote iparramerikar honek 80. hamarkadan bizi izan zuen bere aro oparoena eta D.Boon kantari eta gitarjolea zendu ondotik eten zion bere ibilbidearei (zenbait kasu berezietan ezik). Halaere taldeko bertze bi kideek musikaren munduan lanean jarraitzen dute, nagusiki Mike Watt (“the man in the van w/a bass in his hand”) nekaezinak, 1998an Bilboko Palladium aretoan bere taldearekin entzuteko parada izan genuenok baieztatu dezakegun bezala. Kafea eta galletak bezalako ekimenek hein haundi batean memoria ariketak egitea eta batzuetan erdi ahazturik gelditzen diren maisulanak berreskuratzea badute helburu, Minutemen-ekin ez da zaila izanen. Gaur egun aski ezagunak diren Fugazi bezalako zenbait taldeentzat erreferentzia haundia izan da Minutemen, bai musikalki baita politikoki ere, hasieratik erakutsi zuten ironiaz betetako kritika sozial eta politikorako gaitasunarengatik.
Hala bada, kafea eta galletak saio hontara gonbidatzea bertzerik ez zaigu gelditzen. A, eta Minutemen-en jarraitzaile sutsu direnentzat webgune paregabe bat: http://www.corndogs.org/

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

pd: gehiegi nabari al da ni ere taldearen fan haundia naizela? :-)

Leave a Reply