Saturday, December 30th, 2006

banho.jpg

GAUR/HOY: I.Rodriguez & M. Arroitajauregi

Thursday, December 28th, 2006

abenduak 28, osteguna / jueves 28 de diciembre
Lemoako gaztetxea / Gaztetxe de Lemoa; 18:00
Lemoa Tudei fanzinearen jaia.
kontzertua:

Maite Arroitajauregi (cello, loop) & Ibon Rodriguez (bandonion, tronpeta, loop)

audiolab: SOINU MAPA update#2

Thursday, December 28th, 2006

Soinumapa.net Euskal herriko soinu mapa proiektuak artxibo berriak gehitu ditu bere bilduman, soinu grabaketa gehiago. Dagoeneko 100tik gora.
El proyecto de mapa sonoro del País Vasco soinumapa.net añade nuevos archivos a su colección, más grabaciones de sonido, superando ya los 100.

- Loiu: aireportua / aeropuerto 1:19
- Donostia: Arteleku Loiola auzoko bestak / Arteleku fiestas del barrio de Loiola 2:47
- Hazparne: Azoka herriko plazan / feria en la plaza del pueblo 4:56
- Bermeo: Bermioko jaiak / Fiestas de Bermeo 2:48
- Bermeo: arrantzaleen kaia / puerto pesquero 2:05

eskerrik asko grabaketak eskaini dituzuen guztioi.
gracias a todos los que habeis aportado grabaciones.

AVANT GARDE PROJECT

Thursday, December 28th, 2006

logo.jpg

Avant-garde project merkatuan topatu ez daitezken XX. mendeko abangoardiako musika klasiko, elektroakustiko eta esperimentalen diska zenbaiten bilduma dijitala da. Kasu gehienetan bilduma osatzen duten diskak ez dira behin ere CD euskarrian argitaratu, beraz plataforma honek aukera paregabea eskaintzen du lan aski interesgarri mordo bat eskuratzeko.
Doan eta torrent bidez deskargatu daitezken lanen artean John Cage, Mauricio Kagel, Morton Subotnick, Harry Partch edo Luis de Pablo konposatzaile bizkaitarraren obrak topatu daitezke. Guziz gomendagarria.

Avant-garde project es una colección digital de varios discos de compositores clásicos, electroacústicos y experimentales del siglo XX que no se pueden encontrar en el mercado. En la mayoría de casos estos discos ni siquiera han sido publicados en formato CD, por tanto esta plataforma ofrece una gran oportunidad para conocer un buen puñado de trabajos bien interesantes. Entre las obras que se pueden descargar libremente vía torrent encontramos trabajos de compositores como John Cage, Mauricio Kagel, Morton Subotnick, Harry Partch o el vizcaíno Luis de Pablo. Visita muy recomendable.

XEDH: Rencloser

Thursday, December 28th, 2006

rencloser.jpg

El incansable XEDH nos presentó hace unos pocos meses nuevo ep (y con este van, entre colaboraciones y obras en solitario, más de seis trabajos en lo que va de año) de la mano del netlabel francés Picomedia, plataforma que ha editado trabajos de gente como Michael Northam. “Rencloser” vuelve a mostrar la cara más industrial del vitoriano afincado en Bilbao. De corta duración, tan sólo 3 tracks y apenas 13 minutos, éste es un trabajo lleno de ritmos retorcidos y óscuros ambientes. Algo parecido a lo que algunos llaman IDM, pero con el cada vez más marcado cuño de xedh.

XEDH nekagaitzak ep berria (eta honekin, bakarka eta taldeekin dagoeneko sei lan baino gehiago argitaratu ditu aurten) aurkezten digu, oraingoan, Michael Northam bezalako artisten lanak argitaratu dituen frantziako Picomedia netlabelaren eskutik. “Rencloser” Bilbaon finkatutako gasteiztar honen aurpegi industrialena erakusten digu. Iraupen motzekoa, 3 kantu eta apenas 13 minutu, erritmo oker eta giro ilunez betetako diska da hau. batzuek IDM deitzen dutenaren antzeko zerbait, baina gero eta ezagunagoa den xedhen marka bereziarekin.

www.xedh.org

ESPERIMENTAZIOA 01 M.Lujanbio & J.Montero

Tuesday, December 26th, 2006

dn.jpg

Maialen Lujanbio: ahotsa
Judith Montero: saxofoia

TÃœSÃœRI: Idhilyo ephoka / arto artian remix

Saturday, December 23rd, 2006

idhylio_ephoka.jpg ArtoArtian_port.jpg

Aspalditik zorretan ibili naiz diska hauen inguruan zeozer komentatzeko, hainbeste disken artean erdi-galdurik gelditu direla onartu behar baitut, gauza hauek horrela izaten dira batzuetan. Baina horrek ez luke inolaz ere lan hauen garrantzia eta kalitatea zertan itzali beharko. Are gehiago, aunitzetan aise gustagarriagoak suertatzen baitira “galdutako” diska hoiek! Eta kasu honetan ezin guttiago erran.
2006an Tüsürik ongiegi ohituratu gaitu. Udaberrian argitaratu zuen “Queriac” diska eta berriki CELL bilduman argitaratutako “alde ilunean” pieza horren testigu dira eta norbegiako TIBprodek argitaratu “Idilyo ephoka” nahiz arto artian katalogoko erakusgarri gisa egindako erremix lanak izaera hori baieztatu bertzerik ez dute egiten. Bi lanak 3″ko cdr formatuan argitaratu ziren.
Idilyo ephoka Tüsüriren soinumunduan egindako joanetorri bidai antzeko bat da. Soinukerietan hasi zenez geroztik beti argi erakutsi duen iluntasuna (kontraerran interesgarria) baztertu gabe eta landa grabaketak langai hartuz, gipuzkoarrak soinu memorian zehar egindako paseotxo bat eskaintzen digu. Bi zatitan hitzez, bakarrean soinuz. Haurrentzako parke bat iradokitzen duen soinu paisaiak leku ilunagoak bihurtzen diren bidegurutzetan zehar, kilkerrek eta baso elektronikoek bat egiten duten geltokiak pasatuz, kalitate goxo eta leuneko soinuen bidez, eskutik hartu eta harat-honatean eramaten duen lana da idilyo ephoka. Izenburuak proposatzen duena erabiliz, badirudi gure (beharbada bere) bizitzen zati diren epokak, idilioek izaten dituzten alde koloretsuak eta grisak barne, iradoki nahi dituela Tüsürik.
Etxetik atera gabe eta loak hartu gabe egiten den amets zirkular antzeko bat.

Arto artian katalogoa aurkezteko osatutako erremix lana aldiz bertzelako moduan landu du Oierrek. Isiltasunak estruktura gisara baliatuz, bilduma osatzen duten lan zenbait erabilita osatutako sketch bilduma da lan hau. Bildumaren bilduma. Batidora ariketa honetan, Tüsürik, gutariko bat, akauzazte, gutural edo tzesne (antzeman daitezken lan batzuk aipatzearren) bezalako talde eta egitasmoen kantu, doinu eta soinuak bere egiten ditu, batzuetan jatorrizko egileen giroak azpimarratuz eta bertzetan hauen intentsitatea biolentziaren mugetara ekarriz.
Dudarik gabe, erronka ez zen makala, baina erantzunak ez du guttiago merezi.

Xabier Erkizia

Portuguese silence

Thursday, December 21st, 2006

portuguese silence+.jpg

loveof74 lagunaren klase eta elegantzia guziarekin (eta bere baimenarekin, noski)…