[audiolab] SOINUMAPA update 2013-19

Tuesday, December 31st, 2013

http://www.kutxateka.com/item/327420

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko hemeretzigarren eta azken errepasoa aurkezten dugu. Aurten 365 grabaketa zintzilikatu eta argitaratu ditugu denon artean, alegia, urte osoan, eguneko bat. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Décimonoveno y último repaso de las grabaciones añadidas a Soinumapa.net durante 2013. Este año hemos conseguido subir y publicar 365 grabaciones, a una referencia por día! Gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!

Donostia-S.SebastiánAltzari musika parkinean / Música de mobiliario en Parking 03:41
Vitoria-GasteizAndraMari zuriaren plaza / Plaza de la Virgen blanca 03:00
BeasainFaktoria / Fábrica 03:06
Donostia-S.SebastiánSuikinkutsu 04:16
Donostia-S.SebastiánMaremotoa (1951) / Maremoto (1951)
OrmaiztegiJolasean artean / Jugando 03:51
Donostia-S.SebastiánGabon artean / Entre navidades 01:27
Donostia-S.SebastiánMedia markt 02:05
Donostia-S.Sebastián Trenez Hernaniraino #3 / Tren hacia Hernani #3 03:03
Donostia-S.Sebastián Trenez Hernaniraino #2 / Tren hacia Hernani #2 03:34
BilboObusak (1937) / Obuses (1937)
Donostia-S.SebastiánHernaniraino trenean #1 / hasta Hernani en tren #1 02:47
LantziegoOlibak biltzen / Recogiendo olivas 02:12
Donostia-S.SebastiánIsiltasun sakratua / Silencio sagrado 01:48
Iruñea-PamplonaLetizia printzesa / Princesa Letizia 02:30
BilboKrisiaren gabon giroa / Ambiente navideño en crisis 01:46
BeasainUme jolasak / Juegos de niños 03:33
Donostia-S.SebastiánAlde zaharra / Parte vieja 01:50
OreretaOlentzero eta musika banda / Banda de música y Olentzero 01:54
HendaiaAdarrak eta tiroa / Ramas y tiro 01:25

[www.soinumapa.net]

ITZULI/ITZALI URTEA

Tuesday, December 31st, 2013

best-of-the-year-sticker-29541280861429t7pc

2013ko abenduaren 26an BERRIA egunkariko A Capella zutabean agertu bezala:

Urte amaiera gainera erortzen zaigun aldioro egiten omen ditugu errepasoak eta zerrendak. Musika aldizkariek, adibidez, urteko disko hoberenak zerrendatzeko ariketak egiteko joera izan ohi dute. Kasuak kasu, zerrenda hauek urteko bitxiak zein diren errateko, errepikatzeko eta batzuetan agintzeko ere balio izaten dute. Baina garai batean soilik zerrenda ofizial pare bat agertu ohi ziren bezala, orain, ehunka topatu daitezke sarean, nahi bezain espezializatuak, nahi bezain arraroak eta nahi bezain subjektiboak. Denak arrazoituak eta orokorrean (musikarekin ia beti gertatzen den bezala) defentsan, norberaren arrazoia (gustua) erreibindikatuz idatzitakoak. Eta ia denetan topatuko dugu urte osoaren pisua jasan behar izan gabe, azken hilabetean argitaratu den diskoren bat lehen postuetan. Batzuk, arrazoi guztiarekin, bertzeak oportunismo usainez. Zerrenden kontu hau hain bihurtu da erabakigarria musika saltzaileentzat, badirela estrategikoki zerrendak egiteko bezperan diskoak argitaratzen dituzten taldeak eta artistak ere.

Urteroko errepasoak egiterakoan nagi xamar bihurtzen garelako izango da, edo gogoratu ahala ahanzteko beharra dugula konturatzen garelako. Izan daiteke gure memoria musikalak ez duelako urtebetekako epetan funtzionatzen eta musikak orbain bihurtu arte ez duelako inongo zerrenda zintzotan toki egiteko gaitasunik. Baina, atzera begirakoa egiterakoan, denboran gertukoenak, berri-berriak harrapatzen gaitu beti. Balio dezake gogoratu nahi ez dugun guziaren kontrako antidoto gisara.

Enpresa munduan urte amaierako sindromea deitzen diote. Egitea amestu, baina egin edo lortu gabeko helburuek sortzen duten ezinegonaren sindromea. Sintoma zehatzak ditu: presioa jasan ezina, istripu arriskua, talde-lanerako gaitasun eskasa eta bereziki, edozertan arreta jartzeko zailtasuna. Horregatik, komeni da urteko disko onenen zerrendatan itsu-itsuan ez sinestea. Baliteke sindromepean idatziak izatea. Baliteke, urteko errepasoak baino gehiago, bertze zerbaiten sintomak izatea.

Xabier Erkizia

ITZULPEN BALDARRAK

Saturday, December 28th, 2013

2013ko abenduaren 12an BERRIA egunkariko A Capella zutabean agertu bezala:

Poetari irakurri nion behin, idaztea, hitzik ez duena hitzen bidez itzultzeko saiakera baldarra baino ez dela. Balio du definizioak musikari buruz idatzi nahiean behin eta berriz baldarkeriatan erortzen tematzen garenontzat.
Hitzik ez duena hitzen bidez azaltzeak beti suposatzen du ordaindu eta onartu ezinezko prezioa gure gain hartzea. Erraterako, musika, hitzez gomendatu daiteke, kritikatu, saldu ere bai, jakina, baina behar bezala, zehaztasunez azaldu, sekula ez. Hori hala dela adostuko bagenu, ez naiz ausartuko musikari buruz mintzatzen digutenean, zer den zehatz mehatz saldu, gomendatu edo kritikatzen digutena definitzen. Baina zalantza gehiegi sortzen dizkit saldu, gomendatu edo kritikatzen diguten hori soilik musika dela pentsatzeak.

Denok bizi izan dugu noiz edo noiz halako egoeraren bat. Gure entzunkide dugunari guk zer entzun dugun azaltzeko beharrari buruz ari naiz. Sentipen berezia da inondik ere. Azaltzen duzuna baino, azaltzen ez duzunaren galeraz jabetzea deserosoa izatera iritsi liteke. Zentzugabea, beharbada. Zertarako azaldu ezer, azalpen behartu bakoitzak azaldu beharrekoa txikitu egiten baldin badu?

Euskaraz, kontraerran hau oraindik ageriago erakusten digun hitza erabiltzen dugu: Itzuli. Atzera egiteko saiakera antzua. Ez al da, bere adiera guztietan, galdutakoa onartzeko modu ederra?
Musika itzultzen saiatzea, gezurra erratea bezala da, baina kontzienteki eta aitzakiarik gabe, guztiz dohain, ezintasunetik. Itzulpen baldarra, ezbairik gabe.

Baina kontua hori baino konplexuagoa da. Batzuetan, irudi, janzkera, ideologia edo bertzelako uniforme azalekoen bidez eraikitako itzulpen baldar horietan oinarrituta, musika bera ere horrelaxe kontsumitzen dugula iruditzen zait. Dohain, aitzaki beharrik gabe. Ez gaitezen harritu beraz, egunero entzuten dugun musika bera ere gure itzulpen baldarrena bihurtzen bada. Politikari eta agintariei buruz erran ohi den bezala, merezi dugun musika baino ez dugu.

Xabier Erkizia

IKURREN DUST

Thursday, December 26th, 2013

ikurren

OIER ETXEBERRIA: Ikurren dust (2013)

WHEN SYMBOLS
DUST BECAME LIFE-GIVING / PRAYER-FLOODS/ ALPAHNUMERIC SPILLS / BARGAIN
HUNTING (IN SHORT) / SWEET HOME X-RAY / OUR ENEMIES LIST WERE ABOLISHED
BY THE ICE CREAM / FEAR BALANCE INTIMIDATIONS / FOREVER (FOREVER) I HAVE
LOVED YOU / SIGN / DUST / MASK / FOREVER
Ekoizle / Producer: Xabier Erkizia

OPENSOUND (FIBRRRECORDS, 2013) bilduman ere argitaratua.
También publicado en el recopilatorio OPENSOUND (FIBRRRECORDS, 2013)

[audiolab] MIKEL R. NIETO: Solo

Tuesday, December 24th, 2013

solo

Abenduaren 28a larunbata / Sábado 28 de noviembre
20:00 / REFLEX espazioa, Egia kalea, 24 bis – sotoa/sótano
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
Antolatzaileak: REFLEX, AUDIOLAB

“Soinuak ez ditu paretak ulertzen, eta gure belarriek ez dute betazalik. Beraz, gonbidatu ez ditugun hainbat soinu entzutera behartuak gaude. Bakartasunak ez daki mutu izaten, eta bakardadearen soinuak aditzeak beste hainbat presentzia anplifikatzera behartzen gaitu. Gure espazio pribatua auditorioa bihurtzen da. Gure bizilagunak dira gure entzule hoberenak.”

Mikel R. Nieto > mikelrnieto.net
Donostian jaioa. Arte ikasketak burutu zituen Donostia, Madril eta Bartzelonan. Urteak daramazki praktika fonografikoei eta hauetatik eratorritako teorien inguruan lan egiten. Hainbat unibertsitate eta kultur zentrutan ikastaroak eman ditu. SOINUMAPA Euskal Herri Soinuen mapa, Hots! irratia eta ./mediateletipos))) bezalako egitasmoetako kide da.

……

“Entre que el sonido no entiende de paredes y que nuestros oidos no tiene pestañas, estamos obligados a oír sonidos a los que no hemos invitado. La soledad no sabe ser muda y escuchar los sonidos de la soledad es amplificar otras pequeñas presencias. Nuestro espacio privado se convierte en un auditorio y nuestros vecinos son nuestro mejores oyentes.”

Mikel R. Nieto > mikelrnieto.net
Nacido en Donostia – San Sebastián. Ha estudiado Arte en San Sebastián, Madrid y Barcelona. Lleva varios años inmerso en la práctica fonográfica y en la teoría que se desprende de ella. Ha impartido talleres en distintos centros culturales y universidades. Es parte del equipo de SOINUMAPA mapa sonoro del País Vasco,, de Hots! Radio y de ./mediateletipos))).

ATOMIZADOR @ Reflex

Tuesday, December 24th, 2013

Atomizador-diciembre-13-web

ATOMIZADOR
(pop radical, pop marginal)

Abenduaren 27a ostirala / Viernes 27 de diciembre
20:30 – 5€ / Espacio Reflex
Egia 24 sotoan – sótano
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)

http://espacioreflex.org/
http://atomizador.bandcamp.com/
http://afeitealperro.blogspot.com.es/

NI NÜZU salgai!

Tuesday, December 24th, 2013

couverture web

NI NÜZÜ audio-dokumentaria gordetzen duen kutxa salgai dago.

Soilik soinuz egindako dokumentaria Myriam Ayçaguerek zuzendu zuen eta ARTegia elkarteak ekoitzi. Jatorrizko bertsioa xiberotarrez egina dago. Hasieratik, lan hau azpitituluekin erakutsi izan da, filme bat balitz bezala, hitzak ez diren bertze irudirik gabeko filmea bezala.
Orain argia ikusi duen kutxatxoak, soinu dokumentariaren jatorrizko bertsioa dakarren audio-CD bat dakar, eta harekin batera frantseseraz, espainolez, euskara batuan, ingelesez edo italianoz azpititulatutako DVD bat.

Gure herrietan, etxe zaharrek izen bat badüe, beti danik berbera egon dena, eta bai etxearen bai etxekoen nortazüna ematen düana. Entzüteko den dokümental hontan, egilea Santagraziko etxalte batetara ützültzen da : bere Axamaren etxea da, bere amaren sor leküa, segidarik gabe egon den laborari etxe bat, zointan laborantxa eten beita. Beren mikroekin eta familiaren lagüngoarekin, etxe zaharrean egün oroztako herotsak grabatü dütü, haur denborako soinüen arrapiztü nahiz. Euskal etxearen mitoaren ondotik ebiliz, montaketak soinü horik alkarrizketa puzka zonbaitekin nahasten dütü. Amañiak eta herri aüzoetako jakile zonbaitek bere etxearen izenaz mintzo dira : nola izen horiek baliatürik diren Xiberoko herrietan, zoin den bere ustez izen horien erranahia…

Entzun Dokumentariaren zati bat

Egitasmoaren laguntzaileak :
Ekimen saria, Audio Laborategia, Xiberoko herri elkargoa, Ace Roma, Xabier Erkizia, Allande Etxart, Ian Swedlund, Annie et Jon Aguer-Lowy, Mixel Etxekopar, Jean-François Etchegoyhen, Michèle Ayçaguer.

Artegia 

Honako liburudendetan salgai:
librairie Elkar à Bayonne
librairie le Festin nu à Biarritz
Xibero’bio à Mauléon

elkartearen bidez erosteko:
deskargatu eskaera orria

CLUB LE LARRASKITO 28/12/2013

Sunday, December 22nd, 2013

larras-28-12-13-low

JORGE VICARIO ( guadalajara, concrete tape music)
JANA JAN + IM ( itziar markiegi + itxaso markiegi, nafarroa, noise + piano)
BEATRIZ SETIEN ( donosti, danza performance )
RADITHOR ( yeray portillo, bilbo, stochastic sounds )

SABADO 28-12-13 LARUNBATA
20:00 / 5€
CLUB LE LARRASKITO (carretera rekalde-larraskitu 33, 4º, bilbao ) Read the rest of this entry »