CHRIS MARKER (1921-2012)

Tuesday, July 31st, 2012

473699_4389470021372_201546749_o

http://en.wikipedia.org/wiki/Chris_Marker

Read the rest of this entry »

[audiolab] ERTZ#13

Tuesday, July 31st, 2012

Dagoeneko aurreratzen has gaitezke ERTZ Bertze Musiken jaialdiak bere 13. edizioa ospatuko duela irailaren 7tik 15erako astean. Oraindik zenbait detaile baieztatzekoak badira ere, aurtengo edizioak KEN JACOBS, MARC BEHRENS, PASCAL BATTUS, TOMOKO SAUVAGE,  JOSE LUIS ESPEJO, L’OCELLE MARE, JAUME AYATS etabar bilduko ditu. Hurrengo egun eta asteotan emango dugu jakitera egitarau osoa.

Ya podemos adelantar que el festival de otras músicas ERTZ celebrará su 13ª edición durante los dias 7 y 15 de septiembre. Aunque todavía quedan detalles por confirmar la edición de este año contará con aportaciones de KEN JACOBS, MARC BEHRENS, PASCAL BATTUS, TOMOKO SAUVAGE,  JOSE LUIS ESPEJO, L’OCELLE MARE, JAUME AYATS y muchos más. La programación completa se publicará durante los próximos días/semanas.

[audiolab] SOINUMAPA update 2012-10

Friday, July 27th, 2012

sm_2012_10

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2012ko hamargarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Beste hitzetan, eguneraketa honekin 200 dira 2012an argitaratutako soinu dokumentuak. Gure egitasmoarentzako errekord ttiki bat. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!

Décimo repaso de (20) grabaciones añadidas a Soinumapa.net durante 2012. Dicho de otro modo, con esta actualización el número de documentos sonoros publicados en 2012 llega a la cifra de 200. Un pequeño record para nuestro proyecto.Gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!

- Oñati: Korputz zortzikoa / Zortziko de Corpus 04:42
- Oñati: Martxa triunfala / Marcha triunfal 03:59
- Ordizia: Rai debekatua / rai prohibido 02:52
- Legazpi: Eguerdia plazan / mediodía en la plaza 09:19
- Oñati: Ezkil jotzea / Campanadas 09:02
- Oñati: Grillo Show 3:27
- Oñati: Corpus prozesioa / Procesión de Corpus 05:11
- Elgoibar: Garaipena ospatzen / Celebrando el triunfo 2:21
- Oñati: Corpus eguneko aurreskua / Aurresku de Corpus 03:45
- Ordizia: Gameluak Goierrin / Camellos en Goierri 04:34
- Oñati: Tiobiboa / Tiovivo 06:41
- Irun: Graffiti tailerra / Taller de graffiti 02:55
- Baiona: Portu industriala / Puerto industrial 02:02
- Irun: Topo tren zaharra / Viejo tren topo 04:50
- Pasai Donibane: Kargo-untzia / Cargo 04:01
- Baiona: Musikaren eguna / Día de la música 04:00
- Donostia-San Sebastian: Guardetxetik / Desde guardetxe 02:58
- Santa Grazi: Aztainhandiko behiak / Vacas de Aiztainhandi 01:17
Gamere: Maskaradako kestuak / Kestuak de la Maskarada 07:02
- GamereMaskaradako kauterak / Caldereros de Maskarada 07:44

[www.soinumapa.net]

[audiolab] AMMMRB #III

Friday, July 20th, 2012

AMMMRB_3

Abuztuaren 1etik 5era / Del 1 al 5 de Agosto
Arteleku, kristobaldegi 14, Loiola auzoa, Donostia-San Sebastián

AMM-MRB #3 EGITARAUA-PROGRAMA pdf
+ Inprobisazio txapelketa Nagusia
+ info: blogs.arteleku.net/mrbe

CONVERSACIONES.ELKARRIZKETAK

Thursday, July 19th, 2012

DSC_0034

CONVERSACIONES.ELKARRIZKETAK.CONVERSATIONS. ENBIDIA.

txaro arrazola=exposición +
concierto=miguel a. garcía

Uztailaren 20a ostirala / Viernes 20 de julio
20:oo /  Conde Mirasol 1, Bilbao

+info: http://txaroarrazolablog.blogspot.com

ARDOA BAINO BOTILA NAHIAGO

Thursday, July 19th, 2012

Thank-you-for-Oversharing

BERRIA egunkariak 2012ko uztailaren 19an BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

Hala irakurri diot Kenneth Goldsmith poetari. Izenburu horrekin defini litekeela Internetek kultura eskuratzeko eskaintzen dituen ahalbideengatik sortu den egoera. Ehiztariak garela erraten du Ubuweb abangoardiako artearen artxibo digitalaren sortzaileak. Presa zein den askorik inporta gabe ehizatzea gustuko dugun izaki asegaitzak. Sareak eragin digun pentsamolde aldaketaren ondorioz, garrantzitsuago bihurtu zaigu zerbait lortzeko akzioa zerbait hori baino, kontsumoaren inbertsio efektua gauzatuz. Memoria digitaletan pila genitzakeen filmoteka, liburutegi eta diskotekak osatzeak sortzen digun stress/plazer sentsazio horrek bultzaturik, bi edo hiru bizitzatarakoa gordetzen dugu obsesiboki.

Berez, gaiztakeria pixar batez erran behar bada ere, kultura kontsumitzea ez da txarra. Jakina, kultura zer den eta kontsumoa zer den eztabaidatzen has gaitezke. Baina bukaerarik gabeko zurrunbilo dialektikoetan sartu baino lehen, erran dezagun kultura gehiegikeriaz edo gaindosiz hil edo gaixotu denik ez dugula ezagutu (oraindik). Egia da kultura modu bakarrean ulertzearen ondorioz hil duenik izan dela, eta hil dituztenak ere, zoritxarrez, gehiegi. Baina horrek gehiago du pentsamolde bakarretik kulturaletik baino.

Ukaezina da sarearen eskuragarritasun horrek kultura ulertzeko modua erremediorik gabe aldatu duela. Pilatzean diskoak edo liburuak —digitalak izan arren— bihurtu ditugula musika edo literatura baino garrantzitsuago. Baina ez dira horregatik desagertuko. Musikaren testuingurua, beharbada bai. Musikaren jatorria, historia, arrazoiak, erranahiak, bai. Musika ez, ordea.

Eta badira gaindosi horri irtenbide interesgarriak aurrikusten dizkietenak ere: Simon Reynolds kazetariak iraganak museo izateari utziko dion eguna erreibindikatzen du. Iraganekoa nostalgiarik eta miresmen itsurik gabe berrerabiltzeko gai garenean konektatuko da berriz musika (eta diskoak) pantailatik at dagoen munduarekin.

Xabier Erkizia

THE PERMANENT FESTIVAL

Friday, July 13th, 2012

Le non manifeste du festival permanent
The non-manifesto of the Permanent Festival

EZER EZ ERRATEKO

Thursday, July 12th, 2012

rajoy-gran-dictador

BERRIA egunkariak 2012ko uztailaren 5ean BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

Harritu xamar begiratzen diot telebistari. Onartuko dut espektatiba haundiegirik gabe begiratzen diodala, baina egun batean eta bertzean gauza bera entzuteak halako harridura eta zergatik ez, beldur moduko bat ere sortzen dit. Hilabeteak dira arreta guztia jarrita ere ez diodala Mariano Rajoyri hitzik ere ulertzen. Ez erabiltzen duen hizkuntza menperatzen ez dudalako. Ez erabiltzen duen hiztegia ulertzen ez dudalako. Ezta aipatzen dituen gaiak arrotzak zaizkidalako ere. Errango nuke, ez diodala ulertzen berak ez duelako nahi. Ez duelako inork ulertzerik nahi. Hauteskundeak irabazi aurretik bere artearen pista nahiko eman bazuen ere, Espainiako erreinuko presidente denez geroztik bere teknika perfekzio maila beldurgarri batera eraman du. Rajoyk badaki mundu mailako agintarien bilera bat egin, edo Europako Banku zentralari milaka miloika euroko erreskatea eskatu eta protokoloak eskatzen duen prentsaurrekoa egiten, ezertxo ere erran gabe. Nahikoa lan du presidente ahotsa jartzearekin. Presidente itxura egitearekin.
Gizarte primitiboetan inork ez du galdetzen “nor da zuen buruzagia?”, “nor mintzatzen da?” baizik. Buruzagiek komunitate osoari publikoki hitz egiteko eskubidea izan ohi dute. Baina aunitzetan, ez zaie ulertu ere egiten. Ez dute beraien jarioa inork ulertzeko beharrik. Laguntzaile batek betetzen du bizilagunei haren erranak ulertzera emateko lana. Harek egiten ditu itzultzaile lanak, harek eraikitzen du herritarrek ulertzeko moduko mezua. Tribuko buruzagiarentzat garrantzitsuenak ez baitira hitzak. Harentzat garrantzitsuena ahotsa da. Agintariak ahotsaren jabe dela erakutsi behar du etengabe. Ezer errateko ez bada ere. Alferrik erabiltzeko baldin bada ere.
Charles Chaplinek bere lehen film soinudunean, Diktadore haundian, Hitlerren imitazio gogoangarria egin zuen. Baina führer-aren hitzak erabili baino, haren ahotsa, haren solasteko modua imitatu zuen, aldiberean ezer eta dena erranez. Eta etorkizunerako mezutxo bat oparitu zigun.

Xabier Erkizia