KOMUNIKAZIOA

Sunday, April 29th, 2012

2878466156-1

Arantxa Iturbe
k gaurko berrian, seguruaski gure aroko eritasun isil eta beldurgarrienetako bati egin dio erreferentzia: gure bizitza, gure ekimenak, soilik publizitate bihurtzeari, edo nahiago bada, publizitatea gure bizitzaren helburu izateari. Ez dabil oker Iturbe, eta arrazoi izango du nonbait, hain xuxen ordu batzuk lehenago Xabier Gantzarainek Iturberen Arratsekoa saioan erreferentzia egin bait zion gaiari, baina bertzelako ikuspegi literal batetik. Bizitza, publizitatea eta komunikazioaren tranpa, eta tranparen artearen kodeak, bi kapitulotan.

MURRUNMALDIAK#5

Saturday, April 28th, 2012

MURRUNMALDIAK ABRIL

MURRUNMALDIAK #5
Apirilaren 29a igandea / Domingo 29 de abril
17:30 / CORTES 29, 6ºF. BILBAO.

Igande honetan, hilak 29, hilero Bilbon ospatzen den Murrunmaldiak izeneko musika esperimentalen diskoen entzunaldi saio berri bat egingo da. Beti bezala, arratsaldeko 17,30etan izango, Cortes kaleko 29. zkiko 6F solairuan.

Este domingo, día 29 de abril, tendrá lugar una nueva edición del ciclo de audiciones de discos de músicas experimentales Murrunmaldiak, que se celebra mensualmente en Bilbao. Será, como siempre, a las 17:30h. en Cortes 29, 6ºF.

Organiza-Antolakuntza: Héctor Rey.

SIBARITAK

Thursday, April 26th, 2012

sibaritas

BERRIA egunkariak 2012ko apirilaren 12an BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

Kontatzen dute historia liburuek, Grezia zaharrean Sibari hiriko bizilagunak beraien gustu berezi eta finengatik zirela ezagun. Garai hartan mediterraneoko pasabide garrantzitsuenetako bat izaki, eraiki bezain laister bihurtu zen Sibari hiri aberats, eta laister aberastu ziren bertako bizilagunak ere. Sibaritek janzkerari, jatekoari eta orokorrean zeramaten bizimoduari zegokionean ez zituzten onartzen beraien gustuen arabera zakarrak edo petralak izan zitezken jarrerak. Orduko kronisten arabera, belarri finekoak ere ba omen ziren. Hagitz finekoak. Hain finekoak, kontatzen dutenez, zarata sortzen zuten artisauak (izan arotz edo errementari), herrigunetik aldentzen zituztela. Ez zituzten onartzen herriko karriketan lanean. Hauez gain dozenaka pasadizo iritsi zaizkigu sibaritei buruz. Denak estrabaganteak, eta seguruaski gehienak esajeratuak, greziarrengan sortu zuten gorrotoaren adierazgarri. Edozein modutan, kronika guztiak bat datoz hiriaren amaieraren berri emateko orduan. Zaldi gainean abilak omen ziren sibaritak: lortu zuten zaldiek musikaren erritmoan dantzatzen ikastea. Eta bisitarien aitzinean harro erakusten omen zituzten beraien zaldien abileziak eta fintasunak. Kristo aurreko 510. urtean, Krotona hiriari guda deklaratu eta laister batean iritsi zitzaien gainbehera. Krotonatarrek ez zuten lan handirik izan euren etsaiak nola garaitu asmatzeko: Sibariko zaldunak pare parean jarri zitzaizkienean, armak utzi eta musika egiten hasi omen ziren, eta jakina, beraien etsaien zaldiek borroka utzi eta dantzatzeari ekin zioten. Handia izango zen benetan sibaritenganako gorrotoa: guda irabazi eta gero Cratis ibaia desbideratu eta Sibari urazpian utzi zuten, berreraikitzeko modurik izan ez zezaten.
Ez dakit ezer ikasi ote dugun sibariten adibidetik. Susmoa dut ez ote garen bihurtu gaurko sibaritak, eta ze musikarekin garaituko gaituzten pentsatzen haste hutsarekin belarriak ere dardarka jartzen zaizkit.

Xabier Erkizia

CUCINEMA Copy your idols! @ Bilbo 2007

Thursday, April 19th, 2012

Aspaldiko lagunak ditugun Italiako CuCINEMA taldeko kideek azken urteotan audiolabekin eta bertako kideekin elkarlanean egin dituzten saioen dokumentazioak argitaratzen hasi dira sarean. Honakoa 2007an Bilboko AmatauTVren egoitzan Periferiak2007 jaialdiaren eta Copy your idols! jardunaldien barnean egindako saioaren bideoa da.

VIBRAIL @ Arteleku

Thursday, April 19th, 2012

image

Vibrail, Miguel Elizalde
Soinu-instalazioa, apirilaren 16 tik 27ra ikusgai Artelekun.

Vibrail soinu instalazioak, Donostiako Real Sociedad zubitik (burdinezko zubia) pasatzen diren  tren ezberdinek eragindako frekuentziak eta Infrasoinuak esperimentatzeko lekua eskaintzen dio bisitariari. Frekuentzia hauek, gure gorputzak nabari ditzakeenak, baina gure belarriak entzuten ez dituenak,  bereziki artistak horretarako diseinatutako gailu elektroniko baten bitartez erregistratuak izan ziren, hau zirkuituetara konektatzen ziren bost mugimendu-sentsorerekin osatua zegoelarik.
Vibrail,  Arteleku-ko zur eta burdin  lantegi zaharrean eraikia izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak, artistari sormen artistikorako emandako diru laguntzari esker.
Arte lanaren jai-aurkezpena  apirilaren 19an, osteguna, izango da Artelekun, arratsaldeko 18:30-etatik 20:30-etara.

Informazio gehiago
www.vibrail.tumblr.com
cargocollective.com/miguelelizalde

——

Vibrail, Miguel Elizalde
Instalación sonora. Abierta al público del 16 al 27 de abril, en Arteleku

Vibrail es un espacio en el que el visitante podrá experimentar los infra-sonidos o frecuencias emitidas por diversos trenes en su paso por el puente de la Real Sociedad [puente de hierro] de San Sebastián.
Tales frecuencias, perceptibles por nuestro cuerpo pero no por nuestros oídos, fueron registradas con un dispositivo electrónico creado por el artista, el cual incluía cinco sensores de movimiento conectados a circuitos integrados especialmente diseñados a tal efecto.
Vibrail, construida en el antiguo taller de hierro y madera de Arteleku, ha sido creada gracias a la beca de creación artística concedida al artista por la Diputación Foral de Gipuzkoa.
La presentación de la pieza tendrá lugar en Arteleku el jueves, 19 de abril, de 18:30h a 20:30h.

Para más información
www.vibrail.tumblr.com
cargocollective.com/miguelelizalde

PERFORMANCE IN RESISTANCE

Tuesday, April 17th, 2012

Bulegoa z/b-k aurkezten du:

Hormaren kontrako ekoizpenak programaren barruan:
18 argazki eta 18 istorio: Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance lanaren bigarren geldialdia Bulegoa z/b gunean (Bilbo)
Ostirala, 20 Apirila, 2012 – 18:00

“18 argazki eta 18 istorio” Bulegoa z/b ekimenak Amsterdameko If I Can’t Dance I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution plataformarekin lankidetzan egin duen proiektu bat da; eta Isidoro Valcárcel Medinaren Performance in Resistance lana aurkezten eta laguntzen du, 18 kontakizunen bidez eta 6 hiritan barrena egindako bidaia batean. Read the rest of this entry »

CUCINEMA @ Chitrakatha, Ahmedabad, India 2011

Tuesday, April 17th, 2012

Aspaldiko lagunak ditugun Italiako CuCINEMA taldeko kideek azken urteotan audiolabekin eta bertako kideekin elkarlanean egin dituzten saioen dokumentazioak argitaratzen hasi dira sarean. Honakoa 2011ko udazkenean Indiako Ahmedabad hirian dagoen NID eskolak antolatzen duen Chitrakatha festibalean egindako saioaren bideoa da. Bertan, Isabel Herguerak, Carlo Stoppak, Xabier Erkiziak eta Gianmarco Serrak hartu zuten parte, eta noski bertaratutako ehundaka pertsonek (!).

VIDAL, BARBERAN, GARCIA, BARRIERE

Saturday, April 14th, 2012

AR+ML-1204151

ARTUR VIDAL
( saxo y objetos ) + RUTH BARBERAN ( trompeta y objetos )
+
MIGUEL A. GARCIA ( electrónica ) + LALI BARRIERE ( objetos amplificados )

Apirilaren 15a igandea / domingo 15 de abril
20:30 / passatge carsi, 10, barcelona ( metro sagrada familia )
entrada: 5 euros