[audiolab] IRUDIMENA deialdia

Thursday, February 28th, 2013

Audiolabek, Soinumapa.net egitasmoaren bitartez ume ta gaztetxoei eskainitako IRUDIMENA sormen lehiaketa egitasmoan parte hartu du. Informazio gehiago behean, eta oso-osorik hemen.

8ca2e569-2ae4-4d59-93d0-29014e10e3db
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” sormen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatzen dute 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era.

Parte hartu!
Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu behar du ondotik proposatzen dugun zerrendan.

Soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak : soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Zure obra(k) igorri gure formularioaren bidez edo mezu bat bidaliz hona: info@irudimena.com maiatzaren 16a aitzin. Sari frango bada irabazteko !

Ikus araudiak
Sarien zerrenda

CLUB LE LARRASKITO Martxoak 3 marzo

Thursday, February 28th, 2013

x-default

Kontzertua – Concierto
MOST PEOPLE HAVE BEEN TRAINED TO BE BORED
(Porto. Perkusioa-Elektronika)
MIGUEL A. GARCÍA (Bilbo. Elektronika / Multicanal)
ALBERTO DE LA HOZ (Bilbo. Elektronika)

Jueves 7 de marzo – Martxoaren 7a, osteguna
21:00 – 5 €
CLUB LE LARRASKITO (Carretera Errekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)

____________________________
Kartela / Cartel: Estanis Comella
____________________________

MOST PEOPLE HAVE BEEN TRAINED TO BE BORED
El baterista y compositor Gustavo Costa es uno de los nombres destacados de la escena musical portuguesa desde comienzos de la década de los 90. Se ha movido en los campos del grindcore, la improvisación libre y la música experimental, y ha tocado bajo la dirección de artistas como Damo Suzuki (Can), John Zorn, Christian Marclay y Steve Mackay (The Stooges). Bajo el seudónimo Most People Have Been Trained To Be Bored trabaja con objetos percusivos, piano preparado y síntesis electrónica.

Gustavo Costa bateriajole eta konposatzailea Portugalgo musika eszenako izen aipagarri bat da 90. hamarkadaren hasieratik. Grindcorea, inprobisazio librea eta musika esperimentalaren eremuetan mugitu izan da, eta Damo Suzuki (Can), John Zorn, Christian Marclay eta Steve Mackayren (The Stooges) agindupean jo izan du. Most People Have Been Trained To Be Bored izenpean, objetu perkusiboak, piano prestatua eta sintesi elektronikoa lantzen ditu.
http://www.gustavocosta.pt/

MIGUEL A. GARCÍA
A partir de una amplia gama de sonidos exprimidos a una vieja mesa de mezclas, grabaciones de campo, pickups y otras fuentes sonoras; crea experiencias inmersivas, intimistas e intensas. En esta ocasión nos deleitará con un concierto multicanal y espacializado.

Iturri ezberdinetatik lorturiko soinu sorta zabal batetik abiatuta (nahasketa mahai zahar bat, landa grabaketak, pickup eta bestelakoak), esperientzia inguratzaile, intimista eta intentsoak sortzen ditu. Hilaren 7 honetan kanal askoko eta espazializaturiko kontzertu bat emango du.
http://www.xedh.org/

ALBERTO DE LA HOZ
Involucrado durante los últimos años en proyectos musicales muy distintos, actualmente reside en Bilbao, donde ha comenzado a experimentar con la retroalimentación digital para crear piezas sonoras que evolucionan sobre sí mismas. Ha compuesto además la BSO de diferentes proyectos audiovisuales y ha impartido diversos talleres de creación radiofónica y creación sonora contemporánea.

Azken urteetan musika proiektu oso ezberdinetan ibilitakoa; Bilbon bizi da egun, eta feedback digitaletik abituriko soinu piezak sortzen hasi da bertan, euren baitan bilakatzen joaten direnak.
Ikusentzunezko proiektu askorentzako BSOak egindakoa da, baita irrati eta soinu sorkuntza garaikideari buruzko tailerrak emandakoa ere.
http://delahozdelahoz.com/

AZALA: ATE IREKIAK 13

Thursday, February 28th, 2013

azala13

ATE IREKIAK 13
Presentación de 2 procesos de trabajo ::: 2 lan prozesuen aurkezpena

PLASTIKA Maite Arroitajauregi, Ixiar Rozas
[aPNEA] Blanca Ortiga

martxoak 3, igandea / domingo 3 de marzo
12.00 / AZALA (Lasierra, Araba)

+ PDF, PLASTIKA
+ PDF, [aPNEA]

[audiolab] OPEN SOUND London

Wednesday, February 27th, 2013

url

AUDIO-LAB elkarteak Londresen ospatuko den OPEN SOUND topaketan parte hartuko du otsailaren 28tik martxoaren 2ra. MODUS ARTS elkarteak antolatu duen ekitaldi honetan OPEN SOUND sareko kideek bere aktibitateen inguruan lan egiten duten artistak gonbidatu dituzte, orain arte Sizilian , Lisboan, Bergenen, Nantesen edo Donostian egin bezala. Egitarauaren barnean eta Audiolaben errepresentazio modura, parte hartuko duten artistak honakoak dira: MIKEL R. NIETO, JOSE LUIS ESPEJO, OIER ETXEBERRIA eta XABIER ERKIZIA. Beraiekin batera beste hainbat artistek eta pentsalariek parte hartuko dute topaketetan.

La asociación AUDIO-LAB participa en el encuentro OPEN SOUND que se celebrará en Londres desde el 28 de febrero al 2 de marzo. En este festival-encuentro organizado por la asociación MODUS ARTS los miembros de la red OPEN SOUND participan proponiendo diferentes eventos con diversos invitados de los lugares de procedencia de cada socio, tal y como lo han realizado hasta la fecha en Sicilia, Lisboa, Bergen, Nantes o Donostia-San Sebastián. Dentro del programa de eventos y en representación de Audiolab actuarán o presentarán sus trabajos MIKEL R. NIETO, JOSE LUIS ESPEJO, OIER ETXEBERRIA y XABIER ERKIZIA .

www.audio-lab.org
www.opensound.eu
www.modusarts.org/

HOGEI’TA: Gaurko musikak eta irudia

Sunday, February 24th, 2013

c8295381-d405-4ce6-9bde-3c135780389chttp://www.eke.org/eu/eke/gure_ekintzak/hogeita/deialdiak-eta-lehiaketak/hogeita-deialdia-2013-gaurko-musikak-eta-irudia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia
“Hogei’ta” ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela – Musika anplifikatuak eta arte numerikoak (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.

Deialdiaren helburua
Euskal kulturaren (historiaren, gizartearen…) eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu eta itxuraldatuko duten egitasmo berritzaileak laguntzea, hau da ekimen honen helburu nagusia. Proiektuaren zuzeneko aurkezpenak gaurko musikak eta irudia nahasiko dituen sorkuntza baten itxura ukanen du. Hautagaiek, berek bildu eta grabatu ekaietatik abiatu beharko dute eta material horren baliatzeko eskubidea dutela segurtatu.

Hautagaiak
Proiektu deialdia aipaturiko alorretan ari diren artista, artista kolektibo eta elkarte guziei zuzendua da.

Ekoizpen baldintzak
Dirulaguntza gehienik 13 000 eurokoa (BEZ-a barne) izanen da obra baten ekoizpenarentzat eta aurkezpenarentzat. Egonaldiak aurreikusiak dira egitasmoaren ekoizpenarentzat Akitania Eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gaurko musiken baliabide tokietan. Kasu honetan, bide, aterpetze eta apairu gastuak errezebitzen dituzten egituren gain izanen dira. Egonaldi garaietan, aukeraturiko egitasmoaren behar teknikoak eta harrera tokien ahalen arabera estaliak izanen dira.

Hautaketa
Proiektu deialdiaren partaideek osatu epaimahai batek egitasmo bat hautatuko du irizpide hauen arabera :

Egitasmo artistikoaren berezitasuna eta zorroztasuna
Proiektuaren egingarritasun teknikoa
Ekoizpen plan zehatza
Proiektua lurraldean hedatzeko gaitasuna
Aurrekontu zehatz baten aurkezpena
Hautagaien mugikortasuna
Hautagaitza txostenak
Txosten bat igorri agiri hauekin :

Xede nota bat
Aurkezturiko proiektuaren aurkezpen zehatza
Aurrekontu zehatza
Aintzineko lanen eta proiektuen aurkezpena CV-a
Partaideen ekarpenak
Laguntza ekonomikoa
Egitasmoaren segipena (mediazioa, aholkuak, komunikazioa)
Artista egonaldia
Programazioa / Hedapena
Egutegia
Deialdiaren hasiera : 2013ko otsailaren 18a
Hautagaitza aurkezteko epea : 2013ko apirilaren 30a, gauerditan
Hautaturiko proiektuak : 2013ko maiatzaren 15a
Proiektuen aurkezpena : 2013ko azaroa
Txostenen igorketa
Milesker hautagaitza txostena emailez (pdf formatuan) eta postaz bi egiturei igortzea :

Euskal kultur erakundea – Lota jauregia BP 6 – 64480 Uztaritze
Frank Suarez – frank.suarez@eke.org
eta

Atabal – Gaurko Musiken eszena bezala hitzartua – 37 Allée du Moura – 64200 Biarritz
François Maton – francois.atabal@orange.fr

[audiolab] HOTS#42 Inauteriak (1)

Thursday, February 21st, 2013

HOTS! irratiaren saio berria / Nuevo programa den la radio HOTS!

311208cu91bb

XABIER ERKIZIA: Inauteriak (1)

Inauteriek, Ihauteriak, Aratusteek, karnabalek, zaratarekin harreman estua gordetzen dute. Are gehiago, haiek dira Inauteriak urteko gainerako ospakizunetatik bereizten dituztenak. Zaratak egiten du Inauteria. Zintzarri, kaskabel, danbor, karraka, oihu, garraxi, orro, suziri, petardo, maskuri puxika, turuta, makil, dultzaina, txistu, trikitixa, mozorro, animali, txalaparta eta gaur egun, altaboz eta megafono ozenen garaia da Inauteria Euskal herrian. Zalapartarena eta desordenarena… + info

….

Los carnavales, o Inauteriak, Ihauteriak, Aratusteak, guardan una estrecha y evidente relación con el ruido. Aún más, son aquellos, los ruidos, los que diferencian los carnavales de las demás celebraciones del año. Es el ruido el que hace el carnaval. En el País vasco, el carnaval, es el tiempo de los cencerros, los cascabeles, tambores, carracas, gritos, gruñidos, animales, monstruos, petardos, cohetes, vejigas secadas, turutas, palos, dulzainas, txistus, trikitixas, txalapartas y actualmente también de los altavoces y los megáfonos. El tiempo para el alboroto y el desorden…+ info

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[www.hots-radio.info]

PRIMORDIALES live @ Iruñea

Monday, February 18th, 2013



primordiales
live @ Teknotrakitana encounters 2012 Topaketak

[audiolab] SOINUMAPA update 2013-4

Sunday, February 17th, 2013

IMAG0751

Honakoaren bidez Soinumapa.net egitasmoaren 2013ko laugarren 20 grabaketeroko errepasoa aurkezten dugu. Milesker soinuak grabatu eta partekatu dituzuen guztiei!
Cuarto repaso de (20) grabaciones añadidas a Soinumapa.net durante 2013. Gracias a todos/as los/las personas que han grabado y compartido sus grabaciones!

- Donostia/San Sebastián: Prentsaurrekoa Anoetan / rueda de prensa en Anoeta 03:45
- Mundaka: Atorrak: Jotake 02:17
- Erratzu: Inauteriei buruz / Sobre los carnavales 02:02
- Mundaka: Atorrak: Iji Taja 03:21
- Erratzu: Inauteri desfilea / Desfile de carnaval 04:16
- Mundaka: Aratusteak hasi baino lehen / Antes de carnaval 03:10
- Hernani: Axeri dantzari buruz / Sobre el Axeri dantza 02:14
- Markina Xemein: Aratusteei buruz / Sobre los carnavales 04:58
- Donostia/San Sebastián: Kantuan Anoetan / Cantando en Anoeta 04:41
- Mundaka: Atorrak kalejiran / Pasacalles de Atorrak 01:27
- Erratzu: Damak / Damas 04:33
- Hernani: Axeri dantzariekin / con los Axeri dantzariak 01:09
- Mundaka: Atorrak: Mari Manu 05:05
- Mundaka: Atorrak: Lisboa en Carnaval 03:26
- Donostia/San Sebastián: Danborrada / Tamborrada 05:29
- Donostia/San Sebastián: CAF Manifestazioa / Manifestación CAF 06:16
- Mundaka: Aratusteak / Carnavales 05:30
- Vitoria-Gasteiz: Ziztukada erregeari / pitada al rey 03:25
- Markina Xemein: Zaragi dantza 02:34
- Markina Xemein: Antzar jokoari buruz / Sobre Antzar jokoa 02:36

[www.soinumapa.net]