Eta ORAIN, Kafea eta galletak

Thursday, March 31st, 2011

HONDOKO ITSASOA / MAR DE FONDO

Tuesday, March 29th, 2011

2011ko martxoan Artelekun egindako animazio tailerraren emaitza gisara osatutako filmea da honako hau. Filmea aste baten buruan egin zen, Vuk Jevremovic animatzaileak eta tailerreko zuzendariaren eskutik eta Donostiako Artelekun baita Kolonbiako nahiz Los Angeleseko bi animazio eskoletako ikasleekin elkarlanean. Bere garaian Arteleku mugimenduzko irudien laborategiak antolatu Berbaoc pelikularen esperientzia kolektiboa oinarri hartuz, 4 egunetan egindako film kolektiboa da da Hondoko Itsasoa. Edizioa eta post-produkzioa Edu Elosegik egin zituen, beti ere Isabel Hergueraren begirada jakintsuarekin, eta soinu banda berriz Xabier Erkiziak urpean grabatutako soinuekin egindako pieza da.

Este film es resultado del taller de animación realizado el pasado mes de marzo del 2011 en Arteleku. El film creado y producido en una semana, fue dirigido por Vuk Jevremovic como director del taller, y principalmente por los propios participantes del taller de Arteleku y de dos escuelas de animación de Colombia y Los Angeles, desde donde se siguieron el taller vía internet. Tomando como referencia la experiencia colectiva del film Berbaoc, también resultado de un taller de animación organizado por el mismo Laboratorio de imagen en movimiento de Arteleku, Mar de fondo es el fruto de un trabajo colectivo de tan sólo 4 dias. La edición y la post-producción son de Edu Elosegi, siempre bajo la atenta y experta mirada de Isabel Herguera, mientras que la banda sonora esta formada por varias grabaciones hidrofónicas de Xabier Erkizia.

[audiolab] SOINUMAPA update 2011-3

Thursday, March 24th, 2011

soinumapa011

Soinumapa.net egitasmoaren 2011ko hirugarren eguneraketa nagusiaren errepasoa.

Tercer repaso de las actualizaciones del 2011 del proyecto Soinumapa.net.

- Bertiz: parkean / en el parque 01:38
- Algorta: Txori-kotxe / Pájaro-coche 04:04
- Tafalla: pilota eta motozerra / pelota y motosierra 01:29
- Astrabudua: Metroa / metro 00:09
- Pasaia San Pedro: Plaza 04:14
- Urrotz: pilota eta motozerra / pelota y motosierra 03:16
- Areatza / Las Arenas: Ibaia / River 02:58
- Leioa: Arte ederretako fakultatea / facultad de BBAA 00:52
- Leioa: Unibertsitaterako busa / Bus de la universidad 00:32
- Leioa: Fakultateko halla / Hall de la facultad 00:37
- Bera: Txistulariak eta txoriak / Txistularis y pájaros 02:22
- Bera: Txistularien eguna / Día de txistularis 02:25
- Berlin: Gramola 00:37
- Loiola: Egurra zerratzen / Aserrando madera 03:44
- Napal: Oilarrak / Gallos 02:25
- Senpere: Frontoia / Frontón 02:27
- Senpere: Errepidea / Carretera 03:16
- Donostia-San Sebastián: Aieteko iturriak / Fuentes de Aiete 04:15
- Donibane-Ziburu: Itsasoan / En la mar 02:54
- Donostia-San Sebastián: Zorroztailea / Afilador 02:50

[www.soinumapa.net]

SOINUMAPA @ Bi Harriz Lau Xori

Tuesday, March 22nd, 2011

radio

SOINUMAPA.NET egitasmoa martxoaren 22tik 26ra Miarritzen ospatzen ari den BI HARRIZ LAU XORI festibalean parte hartzen ari da. Egitarauaren barnean bi instalazio aurkeztuko ditu Miarritzeko mediatekan: bata SOINUMAPA webgunea bera erakustera emateko balio duen pantaila berezi batekin, eta bertzea HOTS! irratiaren inguruan sortutako erakusleiho modura. Aste osoan zehar ikus eta entzungai egonen diren bi instalazio hauez gain, hilaren 26an larunbatez mikroirrati kontzertu bat antolatuko da Miarritzeko mediatekaren kanpokaldeko lorategietan. Kontzertu honetarako beharrezkoa da entzule bakoitzak bere FM irratitxoa ekartzea, hori gabe ezin izango baitu entzun emanaldia.
Azkenik atzo hasita heldu den ortziralarte, eta festibalaren kari, Txesus Garate, Iñigo Telletxea, Stéphane Garin, Myriam Ayçaguer eta Xabier Erkiziak Miarritzen grabatu eta egindako irratirako soinu-konposizio batzuk entzungai egonen dira edo entzutera emanen dira gure inguruko zenbait euskarazko irratitan. Alde batetik Euskal irratien sareak hala egingo du egunero, baita Euskadi Irratiko Arratsekoa saioak ere.

Deskargatu egitarau osoa PDFan
.
Antolatzailea: Biarritz Culture
Laguntzaileak: Euskal kultur erakundea

BRUCK, GARCIA, VIDAL tour

Tuesday, March 22nd, 2011

ALEXANDER BRUCK (viola) > http://www.alexanderbruck.com/
+ MIGUEL A. GARCÍA (electrónica) > http://www.xedh.org/
+ ARTUR VIDAL (saxo) > http://arturvidal.com/

ALEXANDER BRUCK
martxoaren 23a asteazkena / miercoles 23 de marzo
MLDJ / 20:00 / fontecha y salazar 3 / Bilbo

ALEXANDER BRUCK+MIGUEL A. GARCÍA
+ roberto mallo+pablo orza
21:00 / facultade de filoloxía da USC, campus norte, Santiago de compostela
http://www.baleiro.org

ALEXANDER BRUCK+MIGUEL A. GARCÍA+ARTUR VIDAL
+undressoler+clover+ignorantes+nice girls who become pornstars and then monsters+urro
martxoaren 25a ostirala / viernes 25 de marzo
20:00 /  festival strangelet – amalgama/centro de gravedad
marques de valterra 5, Vigo

ALEXANDER BRUCK+MIGUEL A. GARCÍA+ARTUR VIDAL @ gato vadio
+ special guest: gustavo costa
martxoaren 26a larunbata / sábado 26 de marzo
17:00 /  gato vadio . rua do rosário, 281, Porto, Portugal

GEZUR ISILAK

Tuesday, March 15th, 2011

Berria egunkariak 2011ko otsailaren 10ean A CAPELLA atalean argitaratu bezala:

Afera 2002an hasi zen, Mike Batt Erresuma Batuko musika konpositore eta moldaketa egileak The Planets taldeari Classical Graffiti diskoa ekoitzi zionean. XXI. mendearen atarian, musikaren historiako konposizio klasiko esanguratsuen bilduma moduko bat proposatzea zuen xede disko honek, eta, horretarako, Batt jaunak Bizet, Bach, Ravel eta Debussyren kantu ezagunak bildu eta moldatu zituen bere gustura, beharbada komeni den baino azukre gehiagorekin. Eta halako musika ezagunen artean XX. mendeko konposizio esanguratsuenetako bat ere grabatu zuen taldeak: John Cageren 4 minutu eta 33 segundoko pieza.

Lehen aldiz jendaurrean aurkeztua izan zenean, 50eko hamarkadan, nahiko polemika piztu zuen musikariak isilik egotera behartzen dituen pieza honek. Musika akademia ofizialaren arabera, «edonork egin dezakeen konposizio» moduan definitua izan zen, artista bitxi baten kapritxo moduan, baita harrokeria arty modura ere. Eta 50 urte geroago, Mike Batten kasuari esker berriz ere harrotu zituen hautsak.

Classical Graffiti diskoan ageri den 4’33–-ren bertsioa ez baita guztiz zuzena. Hasteko, bien artean sinatuta ageri da, alegia, Batt eta Cageren izenean, eta 4 minutu eta 33 segundo beharrean minutu bakarra irauten du.

Itxura batean, isiltasunak ere neurgarriak direla eta jabeak badituztela erakutsiz, kasua epaitegietara iritsi zen. Ezustean, nazioarteko prentsak oihartzun handia eman zion berriari, eta argitaratu informazioen arabera, Battek, erdi gordeka, milioi bat librako isuna ordaindu behar izan zion Cageren ondarea kudeatzen duen fundazioari epaiketa galdu baino lehen. Bederatzi urte pasa dira hartatik, eta zalantzarik gabe musikaren historiako anekdota bitxien hemerotekan topa daiteken kasu berezienetakoa bihurtu da.

Eta bederatzi urte pasa direnean ere agertu da benetako egia. Edo benetako gezurra.

Berriki emandako elkarrizketa batean onartu du Battek ez zela inoiz ez epaiketarik ez salaketarik gertatu eta inork ez zuela isiltasuna berea zela argudiatu. Ezeztatzen hasita, ez omen zuen imajinatu ere egin bere gaiztakeriak halako oihartzuna hartuko zuenik. Baina, hori bai, disko gehiago saltzea lortu zuen. Hori baitzuen helburu: The Planets-en diskoari debaldeko publizitatea ematea.

Ezingo dugu jakin Cagek, bizirik balego, zer pentsatuko lukeen honetaz. Beharbada irribarre ozen batekin erantzungo luke. Mende erdia pasa arren, haren isiltasunari ere oraindik gaiztakeriaren usaina dario.

Xabier Erkizia

SOINUMAPA Inauterietan

Monday, March 14th, 2011

Zalduondo110306

Soinumapa.net egitasmoak 2011ko inauterietan grabaketa lan berezi bat egin du, Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdiko hainbat inauteri bestak ezagutu eta bertako soinuak bilduz. Tolosa, Lesaka, Arizkun, Agoitz, Zalduondo, Donibane-Ziburu edo Berako inauterien errejistroak entzungai daude Soinumapan. Entzun inauterietako grabaketa guztiak hemen klik eginez.

Desde Soinumapa.net hemos realizado una labor especial de grabación durante los carnavales de 2011, recopilando sonidos de varias fiestas de Nafarroa, Gipuzkoa y Lapurdi. En estos momentos se pueden consultar registros de celebraciones de peculiares carnavales como los de Tolosa, Lesaka, Arizkun, Agoitz, Zalduondo, Donibane-Ziburu o Bera. Escucha las grabaciones de carnavales haciendo click aquí.

- Altsasu: Momotxorroen dantza / Balie de los momotxorros 02:58
- Altsasu: Inauteria / carnaval 05:03
- Lesaka: Zaku-zaharrak 02:33
- Lesaka: Jota eta fandangoa / Jota y fandango 03:35
- Lesaka: Lesakako Inauteriak 04:14
- Tolosa: Galtzaundi 03:30
- Arizkun: Inaute giroa / Ambiente de carnaval 04:20
- Lantz: Karrikabuelta / Pasacalles 04:27
- Agoitz: Inauteriak / Carnavales 02:30
- Tolosa: Sardinaren ehorzketa / Entierro de la sardina 05:36
- Tolosa: Inauterietako karrozak / carrozas de carnaval 06:02
- Arizkun: Inauteriak / Carnaval 06:01
- Lantz: Miel Otxinen heriotza / Muerte de Miel Otxin 02:07
- Bera: Iñude eta artzaiak 03:24
- Zalduondo: Inauteriak / Carnavales 04:24
- Donibane Lohitzune: Zanpanzarrari su! / ¡Fuego al zanpanzar! 07:44
- Donibane Lohitzune: Dultzaineroak / Dulzaineros 01:15
- Donibane Lohitzune: Joaldunak eta txaranga / Joaldunas y charanga 03:52
- Ziburu: Zortzikoa / Zortziko 03:27
- Ziburu: Txistulariak / Txistularis 01:32
- Ziburu: Inauteri eguna / Día de carnaval 02:12
- Ziburu: Country inauteriak / Carnaval country 01:50

[www.soinumapa.net]

ETHIOPIQUES-ETIOPIKOAK 2011

Saturday, March 12th, 2011

Ethiopiques_2011

Beñat Achiary, Thierry Biscary, Yan Renaut, Xabier Erkizia, Gaizka Sarasola, Paxkal Indo, Jesus Aured, Laurent Bernays, William Legares, Kham Hamilton, Jean-Christian Irigoyen, Julen Achiary, Arno de Casanove, Serge Maury, Daniel Brel, Marc Maffiolo, Jean Schwartz, Mixel Etxekopar…

Martxoaren 14tik 19ra / 14 au 19 mars
Baiona
Egitaraua Ethiopiques 2011 PDF

[www.ethiopiques.fr
]