SOINUMAPA @ Bi Harriz Lau Xori

March 22nd, 2011

radio

SOINUMAPA.NET egitasmoa martxoaren 22tik 26ra Miarritzen ospatzen ari den BI HARRIZ LAU XORI festibalean parte hartzen ari da. Egitarauaren barnean bi instalazio aurkeztuko ditu Miarritzeko mediatekan: bata SOINUMAPA webgunea bera erakustera emateko balio duen pantaila berezi batekin, eta bertzea HOTS! irratiaren inguruan sortutako erakusleiho modura. Aste osoan zehar ikus eta entzungai egonen diren bi instalazio hauez gain, hilaren 26an larunbatez mikroirrati kontzertu bat antolatuko da Miarritzeko mediatekaren kanpokaldeko lorategietan. Kontzertu honetarako beharrezkoa da entzule bakoitzak bere FM irratitxoa ekartzea, hori gabe ezin izango baitu entzun emanaldia.
Azkenik atzo hasita heldu den ortziralarte, eta festibalaren kari, Txesus Garate, Iñigo Telletxea, Stéphane Garin, Myriam Ayçaguer eta Xabier Erkiziak Miarritzen grabatu eta egindako irratirako soinu-konposizio batzuk entzungai egonen dira edo entzutera emanen dira gure inguruko zenbait euskarazko irratitan. Alde batetik Euskal irratien sareak hala egingo du egunero, baita Euskadi Irratiko Arratsekoa saioak ere.

Deskargatu egitarau osoa PDFan
.
Antolatzailea: Biarritz Culture
Laguntzaileak: Euskal kultur erakundea

Leave a Reply