HECTOR REY, MIGUEL A. GARCIA @ bcn

Thursday, May 31st, 2012

Encuentro de improvisación sonora ‘Bestiario’
1 y 2 de junio / Centre Cívic Can Felipa, Barcelona.
Sesiones de trabajo abiertas al público (11-14, 16-19 h.) y concierto (21 h.) ambos días.

Alfredo Costa Monteiro, Lali Barrière, Ruth Barberán, Wade Matthews, Miguel Ángel García, Juan Matos Capote, Óscar Martín, Héctor Rey, José Luis Espejo, Olga Ábalos, Chema Chacón, etc.

http://improbestiario.blogspot.com.es/

3 de junio:
· Miguel Á. García & Héctor Rey @ Radio Bronka, Barcelona.
· Miguel Á. García, Héctor Rey & Carlos Valverde @ C/ Pou de la Figuera 16, Barcelona. 20:00 h., 3 €.

DISKOAREN ALDE (long play)

Thursday, May 31st, 2012

long_play_by_lar_dog

BERRIA egunkariak 2012ko maiatzaren 24ean BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

Diskoaren alde egiten jarraitu nahi dut. Ez da gutxiagorako. Gure kontakizunak daude jokoan.
Lagin gero eta erakargarriago baina (batzuetan) azalekoen bidez banatzen eta osatzen den kulturak kontakizuna bera eta honen denborak eta pausoak galtzeko arriskua baitu. Ez dut alarmista jarri nahi eta ez dut lehenaldian iltzatuta geratu denaren tokia hartuko. Baina diskoari buruz pentsatzen jarriz gero, arrapaladan datozen ideiei kateatuta eustea zaila egiten zait. Zaila eta desatsegina. Bat-batean, Ikeako katalogotik platera erosi eta denda osoa erosi balu bezain satisfetxo sentitzen dena errekonozitzen dut nigan. Noiz edo noiz, kantu bakar bat (baita lelo bat ere) entzun eta disko osoa edo artista baten lan guztia ezagutu duenaren ustearekin nire jakin-mina ase dudala onartu izan diot neure buruari. Diskoak, musikarengatik erosi beharrean, errepresentatzen dutenarengatik erosi izan ditut. Baliteke hala behar izatea ere. Alegia, jarrera hori ez izatea soilik utzikeriaren ondorio edo denbora faltaren aitzakia. Produktuen ordez, sinboloak saltzen dizkigute gero eta sarriago. Ekoizpena merkeagoa da, azkarrago zabaltzen da eta iraunkorragoa da.

Ez dakit letra komun gehiegi dituztelako izan ote litekeen, baina azkartasuna eta arinkeria erraz xamar nahasten ditugula iruditzen zait. Gure jakintza pilaketa klik-en abiaduraren arabera osatzen den heinean, gure arreta zuzentzeko edo nonahi ezartzeko gaitasuna ere horren araberakoa bihurtzen dugu. Filmak telesail bilakatu ditugu, telebista anuntzio mantra, diskoak bideoklip (single), bidaiak argazki, eta bizi-esperientziak aisialdirako katalogo. Eta tartean gure kontakizunak —alegia, gure entzuteko moduak, gogoratzeko moduak— airean uzten ari gara. Diskoak bezala. Iraupen luzeko musika kontakizunak bezala.

Zorte pixka batekin, sarearekin jaio, bizi eta sarearen bidez ezagutuko dutenek gogoraraziko dizkigute egindako akatsak. Eta, beharbada, laster, sarearekin eta abiadurarekin dugun harremana irrigarritzat joko dugu. Horrela, gutxienez, zeinen inuzenteak ginen kontatu ahal izango dugu. Orain arte bezalatsu.

Xabier Erkizia

TXORI MUGARIAK @ Leioa

Tuesday, May 29th, 2012

txori mugariak_ea

TXORI MUGARIAK: Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia

Maiatzaren 31a osteguna / Jueves 31 de mayo
22:00 /
6€ / Kultur Leioa LEIOA (Bizkaia)
Kultur maratila egitarauaren barne

Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura.
Munduko ekonomia handiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko.
Kultura txikiak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.
Non hasten da Iparralde bat?
Bada Iparraldetik areago Iparralderago bat, iparralderago eta iparralderago, hegoalderaino doana.
Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez Geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Eta Iparraldea Hegoalde. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik beti da zergatik.
Txori migrariek ez dakite…
Australiako aborigenek kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina. Norabidea, non nora baino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.
Txori migrariak joan doaz…
Gu, txori mugariak gara.

EFEMERIDEAK: GORA JAPON & CIA

Tuesday, May 29th, 2012

star constellation4-2

EFEMERIDEAK: Gora Japon, Anari, Idoia Zabaleta, June Crespo, Tzesne-Paralux, El Monstruito, Inazio Escudero, Tea Party, Unai Kerexeta, Ambrosse.

Maiatzaren 31a osteguna / Jueves 31 de mayo
21:00 / 8€ / Alhondiga, BILBO (Bizkaia)

Efemerideak gora japonek bestelako alor desberdineko artistekin elkarlanean osatutako kontzertua da. Koreografoak, artista plastikoak, zinegileak, musikariak… denek egin dute lan efemerideen gaiaren inguruan. Hauetako bakoitzarekin, kontzertuaren egunean, alegia maiatzaren 31an gertatutako gertakizun baten inguruan elkarlanean egindako pieza bat osatu du Gora Japonek.

Efemerideak es un concierto donde gora japon colaborará con artistas de distintos ámbitos: coreógrafos, artistas plásticos, músicos, cineastas… sobre el tema de las efemérides. Con cada uno de ellos Gora Japon ha preparado una pieza en colaboración que gira sobre algún hecho que sucedió el día 31 de mayo, día del concierto.

NAD SPIRO: Atomic Spy

Friday, May 25th, 2012

2018720008-1

Nuevo CD: Nad Spiro : ATOMIC SPY
Edición de 101 copias numeradas.

Distribución oficial www.geometrikrecords.com (GR GSG 01 – launch date: 22 mayo)
También via canal Bandcamp www.gasag.bandcamp <<<LISTEN NOW!

En Atomic Spy, Nad Spiro (sobrenombre en el que se esconde Rosa Arruti) continúa explorando su mundo de sombras y desvela sonidos ocultos y enigmáticos, hechizos electrónicos que ocupan tu atención. Sus ficciones sonoras evocan desde accidentes secretos a conspiraciones en aparcamientos, invasiones corporales y alucinaciones auditivas… como transmisiones y melodías espectrales en una ciudad perdida.
La portada cuenta con un fotomontaje del maestro Josep Renau (1907-1982), una imagen en plena sintonía con la Zona de Electricidad de Atomic Spy.
Masterizado por Ferran Fages.


Rosa Arruti, exploradora sónica de amplio espectro musical, trabaja desde hace años bajo el alias NAD SPIRO, proyecto en solitario que incorpora complejas guitarras procesadas a texturas y secuencias en la periferia de la electrónica. Participó en proyectos legendarios de agitación musical del subterráneo barcelonés (Psicópatas del Norte, Tendre Tembles, MohoChemie…) y ha colaborado con experimentadores como My Cat is an Alien o Kim Cascone. Su trabajo puede encontrarse en el catálogo de GEOMETRIK RECORDS.

spiro.mess-age.com  snd-fi

SEIJIRO MURAYAMA workshop

Friday, May 25th, 2012



Tailerra SEIJIRO MURAYAMArekin

Maiatzaren 28, 29 eta 30ean. Bilboko Club Le Larraskito-n
Prezioa: 10 € egun bakoitza, 30 € tailer osoa.
Ordutegia partehartzaileekin hitzartuko da (6 ordu egunean)
Izen-ematea: oieria@gmail.com / hector_rey_vizcaino@yahoo.es

Seijiro Murayama perkusionista, bateria-jolea eta konpositorea da. 1982z geroztik soinuaren inprobisazioaren esparruan ari da, bideo, argazki, diseinu, dantza eta poesia bezalako diziplinak landuz. 2005az geroztik, musikari-konpositore lanetan dihardu, dantza garaikidearen esparruan koreografo garrantzitsuenetako bat den Catherine Diverres frantziarraren “Octobre” konpainiarentzat. 2005. urtean, musikari atzerritar bakarra izan zen Dominique Le Villepin Frantziako lehen ministroak antolatutako “La force de l´art” festibalean. Jean-Luc Nancy filosofo ospetsuarekin lankidetzan ari da “Venus and the organist” proiektuan. Honako hauek dira harekin lanean ari diren beste batzuk: Jean-Luc Guionnet, Eric Cordier, Eric La Casa, Thomas Tilly, Pascale Criton, Dominique Collignon-Morin, Mattin, Soundworm, Toshimaru Nakamura, Toshiya Tsunoda, Robin Hayward, Klaus Filip, Benjamin Thigpen, Didier Aschour, Minoru Okabe, Damien Grange, Greg Kelly. Europako eta Japongo festibal askotan aritu da musika jotzen, adibidez: NAPAI, Meteo, Sonorite, Jazz in Franche Compte, eta abar.. (Frantzia), La noche en blanco (Madril), Fabbrica Europa (Florentzia), Jazz ao Centro (Portugal), FSK (Mosku), Ringring (Belgrad), Ftarri (Kyoto) etab… Eta Europa, Japon eta Amerikako areto eta erakunde askotan eman ditu kontzertuak.

Taller con SEIJIRO MURAYAMA
28, 29 y 30 de mayo, Club Le Larraskito, Bilbao.
Precio: 10 € un día, 30 € el taller completo.
Horario a acordar con los participantes (seis horas al día)
Inscripción: oieria@gmail.com o hector_rey_vizcaino@yahoo.es

Seijiro Murayama es percusionista, baterista, compositor. Desde 1982 trabaja en el campo de la música improvisada, colaborando habitualmente con otras disciplinas como video, foto, diseño, danza y poesía. Desde el 2005, trabaja como músico-compositor para la compañía “Octobre” de Catherine Diverres, una de las coreógrafas mas importantes de la escena francesa de danza contemporánea. En 2005, fue el único músico extranjero invitado al festival “La force de l´art” organizado por el primer ministro francés Dominique Le Villepin. Colabora habitualmente con el reconocido filosofo Jean-Luc Nancy para el proyecto “Venus and the organist”. Otros de sus colaboradores habituales: Jean-Luc Guionnet, Eric Cordier, Eric La Casa, Thomas Tilly, Pascale Criton, Dominique Collignon-Morin, Mattin, Soundworm, Toshimaru Nakamura, Toshiya Tsunoda, Robin Hayward, Klaus Filip, Benjamin Thigpen, Didier Aschour, Minoru Okabe, Damien Grange, Greg Kelly. Ha tocado en festivales de Europa y Japón como: NAPAI, Meteo, Sonorite, Jazz in Franche Compte, etc.. (Francia), La noche en blanco (Madrid), Fabbrica Europa (Florence), Jazz ao Centro (Portugal), FSK (Moscú), Ringring (Belgrado), Ftarri (Kyoto) etc.. y ha tocado en múltiples salas e instituciones de toda Europa, Japón y América.

_____________________________________________

http://www.seijiromurayama.com/

CLUB LE LARRASKITO (Carretera Errekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)

PRIMORDIALES Y REVOLUCIÓN

Friday, May 25th, 2012

maiatzak 25 ostirala / viernes 25 de mayo
Izar beltz ateneoa
c/ andres isasi 15. irala bilbo

18:30 debate-asamblea /eztabaida-asanblada :
Artea eta iraultza / Arte y revolucion

21:00 Kontzertua /concierto:
Primordiales  (ritual electrochamanico)

DISKOAREN ALDE

Monday, May 21st, 2012

chesnutt-vic-182-l

BERRIA egunkariak 2012ko maiatzaren 10ean BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

Orain aste batzuk kasetei buruz idatzi nuen hemen bertan, nagusiki, mahai gainean pilatzen ari zaizkidan zinta argitaratu berriek sortutako egonezinaren eraginez. Ezintasunetik, alegia. Hura idazterakoan ez nintzen konturatu neure burua zuritzen ari nintzela. Kasetearen itzulera zalantzan jartzeko aitzakiak baino ez nituela zerrendatu. Vic Chesnutten Is the Actor Happy? (Texas Hotel, 1995) diskoarekin berriz topo egiteak lagundu dit horretaz konturatzen. 90eko urteetan aunitz maite izan nuen lana izan arren, aspaldi ez nuen entzun Floridako kantariaren disko hori. Bere garaian, kasetean grabatu zidan lagun batek, buelta eta buelta ibiliko zen kasetean. Orain, aldiz, diskoaren bila hasi, Internetetik deskargatu eta ordenagailuan erreproduzitzen jarri dudanean, ez ditut topatu orduan entzuten nituenak. Kantutik kantura bilaka ibili arren, ez ditut topatu garai batean kaseteari buelta eta buelta ematen jarraitzeko arrazoiak, diskoa osatzen duten 19 kantuak aldatu ez diren arren, berberak diren arren. Jakina, bertze gauza aunitz aldatu da tartean. Hasteko, ni, edo behintzat nire entzuteko modua. Eta, tira, Vic bera ere aldatu da, 2009an egin baitzuen bere buruaz bertze. Baina bilaketa frustatu horretatik ihes egitearren diskoa jarraian entzun dudanean ohartu naiz nire akats larriaz: kasetetik ordenagailurako saltoan galdu dudanarekin eta klik batetik bertzerako tartean eskapatzen utzi ditudan ñabardura guztiekin ohartu naiz. Horixe zuen kaseteak, rew- ffw funtzioak erabiltzen ere artistak izan arren, diskoak jarraian entzutera behartzen gintuen. Interneten eta musikaren industriaren arteko ika-mika aspergarri honetan aspaldian entzuten dira singlearen aldeko gorazarreak. Diskoa bertze garai batekoa, zaharkitua, gainditutakoa balitz bezala. Baina ez da horrela. Ez luke horrela izan behar. Musika 3 minutu gainditzen dituzten kontakizunak idazteko gai dela ez ahanztea komeni zaigu. Diskoaren alde egin nahi dut, horretarako kasetea berrerabiltzen hasi behar badut ere.

Xabier Erkizia