Entzulearen eskubideei buruz (11)

Monday, July 26th, 2010

Xabier Erkiziak BERRIA egunkariko A cappella atalean uztailaren 15ean idatzi bezala.

Entzulearen eskubideei buruz (11)

Jada 1979an Jacques Attali ekonomista eta pentsalariak modu zehatzean azaldu zituen zarataren, musikaren eta ekonomiaren arteko erlazio ugariak. Musikaren ekonomia politikei buruzko saiakera-n musika eta oro har zarata oro botere iturri amaigabea dela erakusteko helburuarekin, zarata sortzerakoan eta jasaterakoan praktikan jartzen ditugun jokaerak aztertzen ditu: zaratak, besteak beste, lurraldetasuna erreibindikatzeko (animalien gisara), kanpotarrak edo gutakoak ez direnak beldurtzeko, biolentzia izaera desberdinak kanalizatzeko eta antolatzeko, eta, azkenik, dena irensteko gai den kapitalismoaren ikuspegitik, kapitala sortzeko balio du, frantziarraren ustez. Eta lurraldea, kultura, biolentzia eta dirua nahasten dituzten teoria guztiekin gertatzen den bezala, askorentzat Attaliren iritziak eztabaidagarriak diren arren, egun, zaila da hark orain 30 urte azaldutakoak zalantzan jartzea. Joan berri den Munduko Futbol Koparen 2010eko saioak, Afrikan egin den lehena izateaz gain vuvuzelen kopa gisa gogoratua izango denak, eman digu horretarako aukera. Azken hilabetean mundu osoko telebista eta irratietako bozgorailuetatik birusa bailitzan zabaldu den mandeuli erraldoiaren garrasi etengabearen fenomenoa ederki uler daiteke Attaliren teorien bidez. Plastikozko milaka tronpetek batera jotzerakoan sortzen duten zarataren botereaz jakitun, ezin da ukatu hegoafrikarrek beraien lurraldetasuna baieztatu eta atzerriko selekzioak beldurtzeko erabili dutela vuvuzelaren orroa. Munduko Kopa hasi eta gutxira zenbait futbolari eta entrenatzailek FIFAri zelaian musika tresna debekatzeko egindako eskaerek erakutsi zuten oinazea sortzeko gai den benetako arma bat izateaz gain eraginkorra ere badela tronpeta ditxosozkoa. Zaratatsua bezain boteretsua dela. Bistan da tutuak ez diela afrikarrei Munduko Kopa irabazteko adina eman, baina ezta FIFAk debekatzeko erabakia hartzeko adina ere. Antolatzaileen zarataren aldeko ezohiko apustuak -seguruenik, Afrikan izan ezean onartuko ez luketenak- kontrako fenomeno bihurtu zuen eta du vuvuzela: zarata jasangaitza izaten hasi eta fenomeno komertzial bihurtu. Denbora gutxian miloika vuvuzela saldu dira mundu osoan, eta, Hegoafrikako kroniken arabera, bertako farmaziek belarrietarako tapoiak ere denbora errekorrean agortu zituzten. Hala, ez da harritzekoa Europako herrialde zaratatsu eta zaratazaleenaren taldeak irabaztea kopa.

GAUR/HOY: Errobiko Festibala

Saturday, July 24th, 2010

Ryan Kernoa solo @ Errobiko Festibala 2009

Les Après-Midis d’Errobiko Festibala
Uztailaren 24a larunbata / sábado 24 de julio
Errobiko Festibala, Itsasu (Lapurdi)
17:00-19:30


Eugene Chadbourne & Romain Baudoin
Ryan Kernoa & Xabier Erkizia
Do & Rüdiger
Laurent Bernays & William Legares

[www.errobikofestibala.fr]

0 (Fo radio) # 10

Friday, July 23rd, 2010

Online uztailaren 20tik Radiokulturan
En ligne le 20 juillet sur Radiokultura

http://oforradio.blogspot.com

01 – Beth Gibbon  & Rustin Man . Drake Out of Season
02 – Rameau . Triste apprêts Pâles flambeaux William Christie
B.O.F Marie Antoinette
03 – Brahms variation sur un Theme de paganini opus 35. Michelangeli
04 – Trapist . Time Axis Balroom. Thrill Jockey
05 – Eleni Karaindrou Ensemble . The me of the uprooting
The Weeping Meadow Vidéo
06 – Above the tree . Gli Oggeti Minimal Love
07 – Rameau . Suite en la, Sarabande
08 – Sidsel Endresen Wallumrod . Merriwein Merriwinkle Jazzland
09 – Vincent Gallo . Six laughs once happy Recordings of music for films
10 – Enablers . End Note End Note
11 -  Steve Roden & Jason Khan. Shimmer/Flicker/Waver/Quiver . Brombron CD
12 -  Bjork . Wanderlust Voltaic. Live at olympic Studio london
13 – Dustin O ‘ Halloran . opus 36 B.O.F Marie Antoinette
14 – Nick Drake . Three Hours Five Leaves Left
15 – Oren Ambarchi . Lungs Insulation
16 - Iva Bitova . Kridla Cikori

Convocatorias / Deialdiak

Thursday, July 22nd, 2010

Hurrengo hilabetetarako zenbait nazioarteko deialdi ireki. Informazio gehiagorako egin klik deialdien izenetan.
Algunas convocatorias abiertas para los próximos meses. para más información haz click en los nombres de las convocatorias.

- Transmediale awards 2011 (Alemania)
Art works and projects that define and challenge our rapidly changing digital, technological and network oriented cultures
Deadline: 2010eko uztailaren 31a / 31 de julio de 2010

- Explorations in Sound 4 compilation (UK)
Raw audio of , tuning up, happy accidents, sound check experiments, improvisations, studio out takes, or any other means in which new source material was generated by performative chance

Read the rest of this entry »

[audiolab] HOTS! RADIO @ Vibrato II

Wednesday, July 21st, 2010

VIBRATO_hots

Audiolabek martxan jarritako HOTS! online irratiak Elx-eko L’Escorxador kultura garaikidearen zentruak uda hontarako prestatu egitarauan parte hartuko du. Vibrato II izeneko soinu arteari eta arte esperimentalei eskainitako egitarauerako Sol Rezza edo Patrick McGinley artisten soinuzko lanak eta HOTS! irratiko parrilako 3 saio aukeratu dituzte, bertan irekian entzun ahal izango direnak: Hain zuzen, Xabier Erkiziaren Asunción, Paraguay, Erkizia beraren eta Iñigo Telletxearen Bassa Stagione eta azkenik Invisible Cities komentatua saio kolektiboa dira aukeratuak. Eskerrak beraz antolatzaileei. Elx-era joan ezinean, hiru saio hauek beste 21ekin batera Soinu Paisaiari eskainitako irrati honen artxiboan entzungai daude.

Audiolabek martxan jarritako La radio online HOTS! puesta en marcha ya hace un tiempo por Audiolab participa en la programación cultural diseñada para este verano en el centro de cultura contemporánea L’Escorxador de la ciudad de Elche. Concretamente, y con vistas a completar la programación Vibrato II dedicada al arte sonoro y las artes experimentales en general, han sido seleccionadas varias obras de Sol Rezza, Patrick McGinley y 3 programas de la parrilla de la radio HOTS!, que junto a las mencionadas se podrán escuchar en abierto. Las piezas de nuestra radio que serán presentadas son: Asunción, Paraguay de Xabier Erkizia, Bassa Stagione del mismo Erkizia e Iñigo Telletxea y finalmente el programa colectivo Invisible Cities comentado. Gracias por tanto a los programadores. En cualquier caso, si ir a Elche no queda amano, estos 3 programas junto a otros 21 se pueden escuchar en el archivo de esta radio dedicada al paisaje sonoro.

programacion VIBRATO pdf

ERROBIKO FESTIBALA 2010

Tuesday, July 20th, 2010

errobiko2010

Danyel Waro, Marc Vella, Beñat Achiary, Gaspard Claus, Philippe de Ezkurra, Pedro Soler, Jazzmen de Bobigny, Arno de Casanove, Julen Achiary, Suaparta, Los Gojats, Pedro Pauwels, Rita Macedo et Jairo Rodrigues, Quator Kairos, Concha Vargas, Eugene Chadbourne, Roman Baudoir, Ryan Kernoa, Xabier Erkizia, Joseba Irazoki, Rüdiger….

Uztailaren 22-23-24-25 julio
Itsasu (Lapurdi)

Udaoro mundu zabaleko musiketan, bereziki bapatekotasunean oinarritutakoetan bilatzeko eta galtzeko gomita luzatzen digun jaialdiak bertze edizio bat aurkezten du. Egitaraua amaigabea da jazz eta folk munduko izen zerrendaren adina. Hauen artean merezi du aipatzeak Catherine Lurok eta Marie Dubrocak antolaturiko arratsaldeko kontzertu zikloa, inprobisazioari eta elkarrezagutzeari eskainia, aurten konbinazio ugarirekin gainera: Eugene chadbourne eta Roman Baudoir, Ryan Kernoa eta Xabier Erkizia, Joseba Irazoki eta Rüdiger, Gaizka Sarasola, Jean-Christian Irigoyen, Gaspar Claus eta Beñat Achiary quartet etabar.

[www.errobikofestibala.fr]

ALEX MENDIZABAL eta harritze-larritzea

Tuesday, July 20th, 2010

Alex Mendizabaleri egindako elkarrizketa DV egunkarian, 2010eko uztailaren 18an argitaratua.

Entrevista (íntegramente en euskara) con Alex Mendizabal en el diario DV, publicado el 18 de julio de 2010.

AlexMendizabal_dv_2010

SOINUMAPA update

Monday, July 19th, 2010

Hurrengo egunotan SOINUMAPA egitasmoaren webgunean barne eguneraketa arrazoiengatik itxita egonen da. webgunearen bertsio berria martxan jarri bezain pronto, egitasmoaren berri ematen jarraituko dugu.

Durante los siguientes dias la web del proyecto SOINUMAPA estará cerrada a raíz de una actualización interna. En cuanto la nueva versión de la web esté en marcha seguiremos comunicando ls novedades del proyecto.

[www.soinumapa.net]