[audiolab] hots #17: Number Soundscape
Tuesday, June 30th, 2009Hots! Paisai Soinu Irratiak aurkezten du:
NUMBER SOUNDSCAPE: An interview with Tom Johnson
Esther Ferrer artistak pasa den ekainean performance-ari buruzko kontuak aztertu zituen tailerra eskaini zuen Artelekun zenbait lagunekin batera. Eta hain xuxen, hari lagun egiten (ez tailerrean), bere senarra den Tom Johnson konposatzaile iparramerikarra ere Donostian izan zen zenbait egunetan eta halako aukera galdu ezinean, musikari buruzko solasaldi interesgarri bat izan genuen berekin.
Ideiez, soinuz eta bereziki zenbakiz beteriko Tom-en unibertso sortzaile berezia, azken hamarkadetako musika lan interesgarrienetakoa da. Phill Niblock, Terry Riley edo Charlemagne Palestine (batzuk aipatzearren) bezalako musikariekin batera, Minimalismoaren (wikipediaren hitzetan, Johnson berak erabili zuen lehen aldiz deitura edo etiketa hau 60 hamarkadan idatzi zituen eta oraindik aski interesgarriak diren Village Voice aldizkarirako idatzitako kroniketan) aterkiaren azpian aurkezten zaigun artista honen ibilbidea, ukaezina izateaz gain, zoragarria ere egiten da gureak bezalako belarrientzat. Elkarrizketa-solasaldi honetan bere lanaren giltzarriak azaltzen ditu eta bidenabar gaur oraindik sortzera bultzatzen duten aferak ere.
Grabaketa osoa ingelesez hutsean dago.